Eskola Publikoan pertsona ardatz

03.Jul - 05. Jul, 2023 Cod. H09-23

Description

Ikastaro honetan, aurreko ikasturtean proposatutakoari jarraipena ematea da gure helburua. XXI.mendean Eskola Publikoaz aritu ginen eta aurten ere guzti honetaz arituko gara. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitzen eta begibistakoa da eskolaren ekosistema aldatuz joan dela eta datozen urteetan are gehiago aldatuko dela.

Hezkuntza eta hezkuntzari buruzko hausnarketa, iritzi andana eta proposamen desberdinak plazaratzen ari dira gure gizartean eta guk, ikastaro honen bidez, fokua PERTSONETAN jarri nahi dugu. Hezkuntza zerbait bada, pertsonen arteko interakzioz betetako jarduna da eta horrek ezinbestean pertsonak - ikasleak, irakasleak, zuzendaritzetako kideak, gurasoak,...- zaintzera eta pertsonengan erreparatzera eraman behar gaitu, hezkuntza eta heziketa arrakastatsua izatea nahi badugu.

HEIZEk antolatzen duen ikastaro honetan, beti ere ikasleari eta familiari eskaini diezaiekegun onena buruan dugula, gai hauek izango ditugu hizketagai:

1.- Ikastetxe publiko batzuren antolaketa molde berritua. IPIak eta euren zergatiak.

2.- Ikastetxe publikoetan ETAPEN ARTEKO loturak nola bideratu. Abantailak eta eragozpenak.

3.- Zuzendaritza talde egonkorrek ikasleriaren arrakastan duten eragina.

4.- Ikerketaren eta Unibertsitatearen laguntzarekin, ikerlarien lanak plazaratuko ditugu.

5.- Irakaslegai direnen formazioa eta zuzendaritza taldeen formazioa aztertuko ditugu. Zer da egiten duguna eta zer da egin beharko genukeena   

Guzti hau garatzeko molde hirukoitza erabiliko dugu:

1.- Geure burua janzteko hitzaldiak: alor bakoitzean arituak eta adituak direnak.

2.- Ikastetxeentzat inspiratzaile izan daitezkeen "praktika-onak". Egin daiteke, beraz egingo dugu!!

3.- Ikastetxeen arteko solasaldi-gunea izatea nahi dugu ikastaro hau. Denok dugu zer ikasi eta denok dugu zer irakatsi!!

4.- Eta bukatzeko, ikastaroaren egun bakoitzean, ordu eta erdiko saioa antolatuko dugu " Bertaratutakoekin elkarrizketan" izenekoa. Egun bakoitzean landu nahi dugun ardatzaren inguruan hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu.

Read more

Objectives

Pertsonak erdigunean jarrita, XXI.mendeko Eskola Publikoaren antolaketa eta bertan arituko diren profesionalen formazioa aztergai jarri.

Eskola Publikoak, gizartearen eskaerei egoki erantzuteko behar beharrezkoa duen gobernatza-ereduaz hausnar egin.

Ikasleriaren heziketa arrakastatsua lortzeko Hezkuntza Komunitatearen eta inguruko gizartearen eta herritarron rolak eta erantzukizunak plazaratu.

Hezkuntzan, etapen arteko lotura eraginkorrak egitearen onurak aztertu. Zailtasunak eta Aukerak plazaratu. Indarguneen eta mehatxuen kontzientzia hartu. 

XXI.mendeko gizarteak - familiak, ikasleak, herritarrak - eskolari eskatzen diona ezagutu eta eskolaren antolaketa berriak antzeman.

Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtu. Irtenbideak ere, elkarrekin, errazago aurkituko ditugu.

Read more

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Teachers

In collaboration with

Program

03-07-2023

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa
09:25 - 10:30

“Hezkuntza Sailak proposatutako antolaketa eta zergatiak. Ikastetxe pubikoen berrantolaketa“

  • Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
10:30 - 11:30

“Hezkuntzan, etapen arteko loturak. Zergatik eta zertarako?“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
11:30 - 11:45

Break

11:45 - 13:15

“Jarduera partehartzailea 1 “

    Bertaratutakoekin elkarrizketan 1

    • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola (Ondarroa) - Zuzendaria

    Bertaratutakoekin elkarrizketan 1

    • Saioa Landa Lazcano | Orokieta Eskola (Zarautz) - Zuzendaritza taldeko kidea
    13:15 - 14:00

    “Praktika ona 1. Etapen arteko loturak nola bideratu: abantailak eta eragozpenak“

    • Puy Garcia Tartas | Ikasbidea Ikastola IPI - Zuzendari-ohia
    • Anaje Ferreiro Inza | Ikasbidea Ikastola IPI - Ikasketa Burua
    • Jorge Domezain del Campo | Ikasbidea Ikastola IPI - Irakaslea
    14:00 - 14:30

    Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

    04-07-2023

    09:00 - 10:15

    “Zuzendaritzaren eta zuzendaritza taldearen garrantzia.“

    • Maialen Oiartzun Irastorza | UPV/ EHU - Ikertzailea
    10:15 - 10:30

    Break

    10:30 - 11:30

    “Ikasleriaren arrakasta eta zuzendaritza egonkorrak. Eragin zuzenak eta zeharkakoak “

    • Birginia Pozo Gonzalez | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
    11:30 - 11:45

    Break

    11:45 - 12:30

    “Praktika ona 2. Zuzendaritza berrien formazioa. Zuzendaritza lanetan aritzeko konpetentzien garapena“

    • Aitor Santxo Falcon | Berritzegune Nagusia - Formazio arduraduna
    12:30 - 14:00

    “Jarduera partehartzailea 2“

      Bertaratutakoekin elkarrizketan 2

      • Idoia Pujana Uriarte | Botikazar BHI (Bilbo) - Zuzendaria

      Bertaratutakoekin elkarrizketan 2

      • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
      14:00 - 14:30

      Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

      05-07-2023

      09:00 - 10:30

      “Jarduera partehartzailea 3“

        Bertaratutakoekin elkarrizketan (3)

        • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
        10:30 - 11:00

        Break

        11:00 - 12:00

        “Hezkuntza lidergoa eta lidergo digitala hezkuntzan: Irakasleen formazioa“

        • Urtza Garay Ruiz | UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Dekanoa
        12:00 - 12:45

        “Praktika ona 3. XXI. mendeko Ikasleria. Zeri erantzun behar diogu?“

        • Saioa Landa Lazcano | HEIZE - Koordinatzailea
        12:45 - 13:15

        “Praktika ona 4. XXI. mendeko familiak. Zeri erantzun behar diogu?“

        • Lurdes Imaz Gorostidi | EHIGE - Koordinatzailea
        13:15 - 14:00

        Round table: “Pertsona ardatz. Zer hartu behar dugu kontuan ikasleriari eta familiei erantzun egokiena emateko?“

        • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa (Moderator)
        • Lurdes Imaz Gorostidi | EHIGE - Koordinatzailea
        • Saioa Landa Lazcano | HEIZE - Koordinatzailea
        • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
        14:00 - 14:30

        Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

        Directors

        Josu Etxaburu Osa

        IES Elorrio BHI, Zuzendari-ohia

        JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

        Speakers

        Josebe Azpiri Akarregi

        Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 4. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.

        Jorge Domezain del Campo

        Anaje Ferreiro Inza

        Urtza Garay Ruiz

        UPV/EHU , Directora de Innovación Metodológica

        Urtza Garay Ruiz Decana de la Facultad de Educación de Bilbao. Dos sexenios de investigación reconocidos en el área de educación e IP del grupo de Investigación en tecnología Educativa WebLeaner. Directora del Máster Universitario en Tecnología; Apredizaje y Educaicón

        Puy Garcia Tartas

        Lurdes Imaz Gorostidi

        EHIGE

        Saioa Landa Lazcano

        OROKIETA HERRI ESKOLA, IDAZKARIA

        Zarautzen jaio nintzen 1976.urtean . 1994.urtean erizain laguntzaile titulua atera nuen eta eta 1995.urtean Donostiako irakasle eskolan hasi nintzen magisteritza ikasten, hezkuntza bereziko espezialitatean. 1998an ikasketak bukatu eta hilabete batzuk Pagoetako Parke Naturalean aritu nintzen ikasleei bisita gidatuak egiten.1996an hasi nintzen irakaskuntzan, Nafarroan hasieran eta Gipuzkoan ondoren. 2008.urtetik aurrera Orokieta herri eskolan egon naiz lanean eta 2011.urtetik honaino zuzendaritza taldean egon naiz ikasketa buru moduan eta azken proiektualdi honetan idazkari moduan.

        Maialen Oiartzun Irastorza

        UPV/EHU

        Graduada en Educación Primaria (2017) y Máster en Investigación en Ámbitos Socioeducativos (2018) por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Actualmente profesora del Departamento de Ciencias de la Educación. Pertenece al grupo de investigación IkasGaraian, donde está realizando la tesis doctoral "Los mejores docentes para una escuela de calidad: diagnóstico y propuestas del modelo de acceso a la profesión para la escuela pública vasca"

        Begoña Pedrosa Lobato

        Master of Linguistics (Master of Arts, University of Illinois, USA, 1999). PhD in Applied Linguistics (University of the Basque Country, 2011). Executive MBA at Mondragon Unibertsitatea (2017). Experience at Mondragon Unibertsitatea from 2002 to the present: • Degree teaching career in Primary Education and Early Childhood Education, Foreign Language Career and Audiovisual Degree. He has created and coordinated different groups in the field of innovation. • He has developed his research career in the research group BAHI-IALE in the following lines of research: development of multilingual competence in minority language contexts, pedagogical strategies in CLIL contexts and student attitudes towards language learning. • Management: Dean of Humanities and Education Sciences since 2014. He had previously been a member of the Bureau of Research Management. Responsible for Foreign Language Studies

        Birginia Pozo Gonzalez

        Hezkuntza Saila, Zuzendaria

        Feminista, ingeleseko maistra eta psicopedagogian lizentziaduna naiz (orden horretan). Eskolako Publikoan hazi nintzen. 2006 urte tik Hezkuntza Publikoan (eta publikoaren alde) lanean. Euskal Eskola Publiko inklusibo eta feministia baten alde lan egiten dut egunero (saiatzen naiz behintzat). Momentu honetan Berritzegune Nagusiko zuzendaria naiz.

        Idoia Pujana Uriarte

        Botikazar BHI

        Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita bi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko bi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.

        Iñigo Salaberria Aliaga

        Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea

        Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ondoren EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea.

        Aitor Santxo Falcon

        Ikasbide Ikastola

        Registration fees

        Face-to-faceUntil 31-05-2023Until 03-07-2023
        25,00 EUR81,00 EUR
        - 116,00 EUR
        - 98,00 EUR
        - 81,00 EUR
        - 98,00 EUR
        - 98,00 EUR
        - 98,00 EUR
        - 98,00 EUR

        Venue

        Miramar Palace

        Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

        Gipuzkoa

        43.3148927,-1.9985911999999644

        Miramar Palace

        Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

        Gipuzkoa

        Sustainable development goals

        Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

        Sustainable development goals

        3 - Good health and well-being

        Guarantee a healthy life and foster the well-being of all people of all ages. Key issues: universal healthcare coverage, sexual and reproductive health, reduction in the number of road accident casualties, pollution and chemical products, reduction in maternal and neonatal mortality, the end of epidemics such as AIDS, combating hepatitis and other water-borne diseases, drug and alcohol prevention, control of tobacco.

        More information
        3. Health and well-being

        4 - Quality education

        Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

        More information
        4. Quality education

        10 - Reduced inequalities

        Reduce inequality in countries and between them. Key issues: promotion of the social, economic and political inclusion of all people, equal opportunities, fiscal, wage and social protection policies to favour equality, migration and the policies that affect it, official assistance for the development, regulation and supervision of world institutions and markets.

        More information
        10. Reduction of inequality

        17 - Partnerships for the goals

        Strengthen the means of implementation and revitalise the World Alliance for Sustainable Development. Key issues: mobilisation of resources, 0.7% of GDP for official overseas development aid, finances, cooperation in technology and innovation, ecologically rational technologies, skills building, universal and multilateral trade system, coherence on the legislative and institutional levels, availability of data, supervision, indicators and accountability.

        More information
        17. Alliances to achieve the objectives