Education
Haur eta gazteen transexualitatea

Haur eta gazteen transexualitatea

27. Oct, 2022 - 22. Jan, 2023 Cod. @27-22

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2268170022 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Transexualitateari buruz ari gara jaiotzean, genitalak behatuta, sexua esleitu eta beren sexu-identitatearekin bat ez datorren pertsonek bizi duten errealitateari buruz ari garenean.

Hainbat ikerketen arabera, errealitate honen prebalentzia 1/1000koa izan daiteke, hortaz, haur edo nerabeekin lan egiten duen edozein langilek bere ibilbidean zehar kasuren bat ezagutzeko aukera asko ditu. Profesional horiek, gehienetan, ezagutzarik ez dutela eta ez direla bide lagunak izateko gai sentitzen adierazten dute.

Transexualitatea kultura zein garai historiko guztietan existitu izan da. Gure testuinguru kultural eta historikoan, duela oso gutxira arte, transexualitatea helduen kontutzat genuen eta buruko gaitza, bizio edo perbertsio bezala ulertzen zen. Haur eta gazteen transexualitatea ikusezina izateaz gain, pentsaezina ere bazen.

Zorionez, gaur egun errealitatea hau pentsatu, ulertu eta, ondorioz, lagundu dezakegu. Are gehiago, haurtzaroa eta nerabezaroa euren sexu-identitatearen arabera bizi den transexualitate egoera dauden pertsonen lehen belaunaldia ezagutzen ari gara.

Ikastaro honetan, sexologiaren eremu teorikotik, gai horren inguruan emandako azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu. Gainera, transexualitatea esparru guztietan laguntzeko ahalmenak landu eta baliabideak eskainiko ditugu

Read more

Objectives

Ikastaroa amaitzean parte hartzaileek lortuko dute:

Haur eta gazteen transexualitatearen inguruan ematen ari diren aurrerapen teoriko eta praktikoak ezagutu, eta bizitza prozesu hauen bide lagunak izateko ahalmen eta baliabideak izan.

Helburu zehatzak:

  • Giza Sexu Izatearen esparru teorikora hurbiltzea.
  • Transexualitatea aniztasun adierazpen bezala ulertzeko kontzeptuak eta oinarrizko ideiak ezagutzea.
  • Sexu-identitateari eta horren adierazpenari lotuta eman daitezkeen errealitate ezberdinak identifikatzeko baliabideak izatea , eta, bereziki, transexualitate egoerak.
  • Okerreko adiera, mitoak eta gezurrak identifikatzea.
  • Sexuazio prozesua ulertzeko oinarrizko ezagutza izatea.
  • Haurtzaroan eta nerabezaroan zehar, bizitza prozesuetan eman ohi diren etapak eta seinaleak identifikatzea.
  • Adierazten diren beharrak antzeman eta behar horiei erantzuteko tresna teoriko zein praktikoak izatea.
  • Transexualitate egoeran dauden neska-mutilen bizitza prozesuak laguntzeko ahalmenak garatzea, eskolan, etxean, zein gizartean.
  • Haurtzaroan ematen diren gorputzaren bizipenak zeintzuk diren jakitea.
  • Pubertaroan eta nerabezaroan ematen diren gakoetara hurbiltzea.
  • Neska-mutil hauentzako esparru seguruak sortzeko oinarriak jartzea.
  • Berdinen arteko ulermena eta errespetua sendotzeko oinarriak ezartzea.
Read more

Activity directed to

  • University student
  • Teachers
  • Professionals
  • Osasun arloko langileak

Methodology

Testu idatziak, artikuluak, ikusentzunezkoak, etb. igoko dira ikasleen erritmo ezberdinak eta sakontze mailak errespetatzeko. Bi astero, zuzeneko online klasea izango dugu gai bakoitzean sortutako zalantzak argitzeko eta edukietan sakonzteko. Banakako ariketak egin beharko dira eta irakasleak zuzenduko ditu. Etengabeko ebaluazioa. Gai bakoitzeko ariketak egin beharko dira eta irakasleak zuzenduko ditu. Foroetan parte hartu beharko da.

Program

27-10-2022 / 30-10-2022

Aurkezpena

31-10-2022 / 13-11-2022

1. Kontzeptuak eta oinarrizko ideiak

14-11-2022 / 27-11-2022

2. Okerreko adierak, mitoak eta gezurrak / Sexuazio prozesua

28-11-2022 / 11-12-2022

3. Etxean lagundu. Etapak eta seinaleak

12-12-2022 / 25-12-2022

4. Eskolan lagundu

26-12-2022 / 08-01-2023

5. Pubertaroa eta nerabezaroa. Gorputzaren bizipena

09-01-2023 / 22-01-2023

6. Legeak eta protokoloak / Amaiera

Directors

Beatriz Sever Egaña

Bea Sever sexologoa

Bea Sever Egaña kazetaria, sexologoa eta Suizidologian aditua da. Chrysallis EH eta ondoren Naizen elkarteko kidea da. Naizeneko arreta arduradun bezala, bere seme-alaben errealitatea ulertzeko prozesuan familien bide laguna izateaz gain, arlo guztietako profesionalak laguntzen ditu: irakasleak, medikuak, hezitzaileak, begiraleak, kirol arlokoak… Nazioarteko oihartzuna izan zuen “Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpaina eraman zuen. Naizeneko gazte taldeko koordinatzailea ere bada eta gazte transexualentzako hitzaldiak, ekintzak, udalekua, etab. antolatzen ditu, baita neska-mutil hauek entzun eta lagundu ere. Transexualitateari buruzko formazioak ematen ditu eta jardunaldi, kongresu eta antzekoetan parte hartu ohi du. Hainbat lege eta protokoloen lan-mahaietako partaidea izan da. “Tránsitos” liburuaren kolaboratzailea izan da eta une honetan “Otros tránsitos” liburua prestatzen dabil, transexualitatearen bizipen anitzak islatzeko.

Sustainable development goals

Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

Sustainable development goals

5 - Gender equality

Achieve gender equality and empower all women and young girls. Key issues: the end of all forms of discrimination and violence, recognition of unpaid care and domestic work, shared responsibility, equal opportunities, full and effective participation in reproductive rights, equal rights vis-à-vis economic resources, access to land and other assets and ownership.

More information
5. Gender equality