Haur eta gazteen transexualitatea
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2268170022 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Transexualitateari buruz ari gara jaiotzean, genitalak behatuta, sexua esleitu eta beren sexu-identitatearekin bat ez datorren pertsonek bizi duten errealitateari buruz ari garenean.
Hainbat ikerketen arabera, errealitate honen prebalentzia 1/1000koa izan daiteke, hortaz, haur edo nerabeekin lan egiten duen edozein langilek bere ibilbidean zehar kasuren bat ezagutzeko aukera asko ditu. Profesional horiek, gehienetan, ezagutzarik ez dutela eta ez direla bide lagunak izateko gai sentitzen adierazten dute.
Transexualitatea kultura zein garai historiko guztietan existitu izan da. Gure testuinguru kultural eta historikoan, duela oso gutxira arte, transexualitatea helduen kontutzat genuen eta buruko gaitza, bizio edo perbertsio bezala ulertzen zen. Haur eta gazteen transexualitatea ikusezina izateaz gain, pentsaezina ere bazen.
Zorionez, gaur egun errealitatea hau pentsatu, ulertu eta, ondorioz, lagundu dezakegu. Are gehiago, haurtzaroa eta nerabezaroa euren sexu-identitatearen arabera bizi den transexualitate egoera dauden pertsonen lehen belaunaldia ezagutzen ari gara.
Ikastaro honetan, sexologiaren eremu teorikotik, gai horren inguruan emandako azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu. Gainera, transexualitatea esparru guztietan laguntzeko ahalmenak landu eta baliabideak eskainiko ditugu
Helburuak
Ikastaroa amaitzean parte hartzaileek lortuko dute:
Haur eta gazteen transexualitatearen inguruan ematen ari diren aurrerapen teoriko eta praktikoak ezagutu, eta bizitza prozesu hauen bide lagunak izateko ahalmen eta baliabideak izan.
Helburu zehatzak:
- Giza Sexu Izatearen esparru teorikora hurbiltzea.
- Transexualitatea aniztasun adierazpen bezala ulertzeko kontzeptuak eta oinarrizko ideiak ezagutzea.
- Sexu-identitateari eta horren adierazpenari lotuta eman daitezkeen errealitate ezberdinak identifikatzeko baliabideak izatea , eta, bereziki, transexualitate egoerak.
- Okerreko adiera, mitoak eta gezurrak identifikatzea.
- Sexuazio prozesua ulertzeko oinarrizko ezagutza izatea.
- Haurtzaroan eta nerabezaroan zehar, bizitza prozesuetan eman ohi diren etapak eta seinaleak identifikatzea.
- Adierazten diren beharrak antzeman eta behar horiei erantzuteko tresna teoriko zein praktikoak izatea.
- Transexualitate egoeran dauden neska-mutilen bizitza prozesuak laguntzeko ahalmenak garatzea, eskolan, etxean, zein gizartean.
- Haurtzaroan ematen diren gorputzaren bizipenak zeintzuk diren jakitea.
- Pubertaroan eta nerabezaroan ematen diren gakoetara hurbiltzea.
- Neska-mutil hauentzako esparru seguruak sortzeko oinarriak jartzea.
- Berdinen arteko ulermena eta errespetua sendotzeko oinarriak ezartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Osasun arloko langileak
Metodologia
Testu idatziak, artikuluak, ikusentzunezkoak, etb. igoko dira ikasleen erritmo ezberdinak eta sakontze mailak errespetatzeko. Bi astero, zuzeneko online klasea izango dugu gai bakoitzean sortutako zalantzak argitzeko eta edukietan sakonzteko. Banakako ariketak egin beharko dira eta irakasleak zuzenduko ditu. Etengabeko ebaluazioa. Gai bakoitzeko ariketak egin beharko dira eta irakasleak zuzenduko ditu. Foroetan parte hartu beharko da.
Programa
2022-10-27 / 2022-10-30
Aurkezpena
2022-10-31 / 2022-11-13
1. Kontzeptuak eta oinarrizko ideiak
2022-11-14 / 2022-11-27
2. Okerreko adierak, mitoak eta gezurrak / Sexuazio prozesua
2022-11-28 / 2022-12-11
3. Etxean lagundu. Etapak eta seinaleak
2022-12-12 / 2022-12-25
4. Eskolan lagundu
2022-12-26 / 2023-01-08
5. Pubertaroa eta nerabezaroa. Gorputzaren bizipena
2023-01-09 / 2023-01-22
6. Legeak eta protokoloak / Amaiera
Zuzendariak
Beatriz Sever Egaña
Bea Sever sexologoa
Bea Sever Egaña kazetaria, sexologoa eta Suizidologian aditua da. Chrysallis EH eta ondoren Naizen elkarteko kidea da. Naizeneko arreta arduradun bezala, bere seme-alaben errealitatea ulertzeko prozesuan familien bide laguna izateaz gain, arlo guztietako profesionalak laguntzen ditu: irakasleak, medikuak, hezitzaileak, begiraleak, kirol arlokoak… Nazioarteko oihartzuna izan zuen “Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpaina eraman zuen. Naizeneko gazte taldeko koordinatzailea ere bada eta gazte transexualentzako hitzaldiak, ekintzak, udalekua, etab. antolatzen ditu, baita neska-mutil hauek entzun eta lagundu ere. Transexualitateari buruzko formazioak ematen ditu eta jardunaldi, kongresu eta antzekoetan parte hartu ohi du. Hainbat lege eta protokoloen lan-mahaietako partaidea izan da. “Tránsitos” liburuaren kolaboratzailea izan da eta une honetan “Otros tránsitos” liburua prestatzen dabil, transexualitatearen bizipen anitzak islatzeko.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2022-10-27 arte |
---|---|
212,00 EUR | |
180,00 EUR | |
180,00 EUR | |
180,00 EUR | |
148,00 EUR | |
180,00 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago