TopaGune: AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina

25.fév - 25. fév, 2023 Cod. G02-23

Parte hartzeko aukerak eta baldintzak ematea ezinbestekoa da, eta erabat loturik dago parte hartzeko eskaintzen diren denbora, modu eta bitartekoekin. Baldintza eta ezaugarri horietako partaidetzan, nork parte hartu dezake eta nork ez?

Description

Parte hartzeko aukera eta baldintzak eman behar dira. Prestutasuna bakarrik ez baita nahikoa, eta prestutasuna bera aukera eta baldintzen araberakoa ere izan daiteke. Parte hartu nahi duen orok ezin baitu parte hartu, ezberdinkeriak lekua duen gizarteetan, bederen ez. Maila ekonomiko eta kulturalak, genero eraikuntzek, esleitutako arrazak, egoera administratiboak, adinak, gaitasun funtzionalek, sexualitateak, bizitokiak, digitalizazio mailak, mugikortasunak, hizkuntza ahalmenak eta abar luzeak eragina dute parte hartzeko baldintzetan. Ahaztu gabe, Partaidetza aukeretan elkarte zein administrazio publikoek eta sistema politikoak proposatzen duten bitarteko, denbora eta moduek ere partaidetza ahalmena handitu edo gutxitu dezaketela. Partaidetza bultzatu eta sustatzeko asmoz, balioan ipini eta aitortzeari begira, hobariak egon behar ote dira? Zeintzuk dira horren arrisku eta indarguneak? Mundu zabalean zein esperientzia daude? Gipuzkoan zein gogoeta egin dira?

Ikastaro hau “Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin” solasaldi zikloaren bigarren saioa da. Zikloa “Nahi: parte hartu, ala ez parte hartu, hori da gakoa” eta “Jakin: partaidetza-on” saioekin osatzen da.

Lire la suite

Objectifs

-Parte hartzea bultzatzeko nola sortu aukerak eta baldintzak: zailtasunak dituzten giza kolektiboei ahotsa eman hauen premiak eta proposamenak entzuteko.

-Zein dira arrakala nagusiak eta nola aurre egin.

-Parte hartu ahal izateko hobari eta modu ezberdinen inguruan hausnartu, aukera eta arriskuak.

-Kanpoko zein bertako esperientzietatik ikasi.

Activité s'adressant à

  • Public en général
  • Étudiants universitaires
  • Étudiants non universitaires
  • Professeurs
  • Professionnels

Collaborateurs

  • Gobernantza Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Programme

25 02 2023

09:30 - 10:00

Erregistroa eta kafea

10:00 - 10:15

Jardunaldiaren aurkezpena: Mikel Pagola, Itziar Alkorta, Ainhoa Novo, Ion Burgaña

10:15 - 10:30

AHAL, jabetuz girotze dinamika

10:30 - 11:20

Mahai-ingurua: PARTE HARTZEA BULTZATZEKO NOLA SORTU AUKERAK ETA BALDINTZAK

11:20 - 11:50

Solasaldia Taldeka

11:50 - 12:10

Pause

12:10 - 12:40

Ponentzia: Egungo partaidetza aztergai, Zein ezaugarri ditu momentu honetan partaidetzak?

12:40 - 13:30

Talde hausnarketa

13:30 - 14:00

Goizeko saioaren ondorioak eta itxiera

14:00 - 15:30

Bazkaria, luntxa

15:30 - 15:45

Arratsaldeko programaren errepasoa

15:45 - 16:05

Ponentzia. AHAL izateko, baldintzak eta formulak. Partaidetza errazteko, bermatzeko baldintzak eta-formulen aukerak, arriskuak eta kontraesanak.

16:05 - 16:35

Mahai-ingurua: AHAL izateko, baldintzak eta formulak. Partaidetza errazteko, bermatzeko baldintzak eta-formulen aukerak, arriskuak eta kontraesanak

16:35 - 17:30

Solasaldi irekia

17:30 - 18:00

Ondorioen aurkezpena eta jardunaldiaren itxiera

Directeurs

Olatz Dañobeitia Ceballos

Gipuzkoako Foru Aldundia

Tarifs inscription

Presencialjusqu'au 25-02-2023
0 EUR