Hizkuntzaren garapenarenaren alderdi soziolinguistikoak haurtzaroan. Ez-ohiko garapenean eskuhartze eta baloraziorako pausoak
Description
Ikastaro honetan gure komunitatean dugun ingurune elebidunean, euskara/gaztelera/frantsesa, hizkuntzak ikasteko eskola eta familiaren papera modu orokor batean lantzen da. Eleanitzatzat har daiteke ingelera edota beste atzerriko hizkuntzen ikatea kontutan hartzen bada.
Modu zehatz batean ikusiko dugu osasun arazoengatik, ikasteko arazoengatik edota faktore sozialengatik hizkuntzaren ez-ohiko garapena duten haurrekin nola egiten den lan.
Objectifs
Haur elebidunen, euskara/gaztelera/frantsesa, hizkuntz-garapena hobe ezagutzen lagunduko dugu, bereziki osasun arazoengatik edota arazo-sozialengatik sortutako ez-ohiko garapena duten haurretan.
Haur hizkuntz garapena eta bere arazoak lantzen dituzten profesionalen kontaktua sustatuko dugu, osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak eta ikerkuntza eta unibertsitateen esparruetatik.
Ikastaro motan hauetan familien parte-hartzea sustatuko dugu, hizkuntzaren garapenean eragiten duten alderdi ezberdinen balorazioa egin dezaten.
Arazo hauen hautemate prozesuetan, baloraziotan eta eskuhartzetan gabeziak detektatuko ditugu eta hobekuntzak egiteko proposamenak bilduko ditugu.
Collaborateurs
Programme
2018-09-28
Inaugurazio instituzionala
- Belen Compains Beaumont Centro de salud de Lesaka - Pedriatra
“La situación socio-lingüística de las lenguas y el papel de la educación“
- Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila
Atsedena
Mahai ingurua: “Itinerarios en el proceso educativo de niños y niñas con desarrollo atípico en un entrono bilingüe euskera castellano y/o plutilingüe“
- Belen Compains Beaumont Centro de salud de Lesaka - Pedriatra (Moderatzailea)
- Arantzazu Mikeo Arraras CP Lekumberri - Orientadora
- Nerea Martinez Lasheras Familia - Madre 1
- Anatxo Manzano Garraio Familia - Madre 2
- Larraitz Trinkado Uranga Familia - Madre 3
2018-09-29
“Trasmisión intergeneracional del euskera“
- Paula Kasares Corrales UPNA - Profesora
“Terapia auditiva verbal para el desarrollo de lenguaje de niños con trastornos de audición“
- Naira Delgado Márquez Aurea - Terapeuta del lenguaje, logopeda
Atsedena
“Creencias y prácticas de los profesores a la hora de enseñar lengua a alumnos con desarrollo atípico“
- Leire Diaz de Gereñu Lasaga Berritzegune nagusia - Psicologa
Comida de trabajo
“Desarrollo atípico del lenguaje y alternativas para trabajar las capacidades comunicativas“
- Leire Diaz de Gereñu Lasaga UPV/EHU - Doctora y profesora
Directeurs
Belen Compains Beaumont
Centro de Salud de Lesaka
Nafarroako Unibertsitatean medikuntzan lizenziatua. Nafarraoko Hospitalean pediatria espzializazioa. 1990 geroztik Lehen Mailako Arretako mediku bezala lan egiten dut, lehengo hirurak Iruñeko Udalaren mediku gisako lanarekin konpatibilizatuta. 1993 geroztik Lesakako Osasun Zentroko pediatra. Desagertutako Bortzirietako ELAIAko (Equipo Local de Atención a la Infancia y Adolescencia) bazkide sortzailea. Nafarroako Arreta Goiztiarraren Elkartearen sortzaile eta lehen Lehendakaria. Nafarroako pediatria elkartearen haur garapenaren taldekidea. Oraingo Haur Garapenaren eta ohiko Arreta Goiztirarraren NAUPeko irakasle laguntzailea. Ur terapia eta neurorehabilitazioari buruzko Lesakako ikastaroen zuzendaria. 2017.ko bi ikastaroetan hizlaria. Arreta goiztiarraren azken hiru kongresuetan gutxienez eta Nafarroako pediatira elkartean komunikazioak aurkeztu ditut, beti haur garapena eta Arrta Goiztiarrarekin lotuta. Une honetan hiru ikerketa proiektuetan parte hartzen ari naiz.
Conférenciers
Naira Delgado Márquez
Es Diplomada en Logopedia por la Universidad de La Laguna. Certificada en Terapia Auditiva-Verbal™ por la Alexander Graham Bell Academy for Listening and Spoken Language. Actualmente es la directora del Centro AUREA España con sede en Madrid. Es parte del equipo de Rehabilitación de Implantes Cocleares del Hospital Universitario QuirónSalud de Madrid. Ha colaborado con la Clínica John Tracy en Los Ángeles (California, EEUU) donde ha formado parte del equipo de atención a familias que acuden a las Sesiones Intensivas de Verano para familias de Habla Hispana.
Leire Diaz de Gereñu Lasaga
Euskal Herriko Unibertsitatea
EHU Unibertsitateko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketa linguistiko-diskurtsiboan eta euskararen didaktikan ikerlari jardun du hainbat ikerketa proiektuetan. Irakasleen formakuntzan ere jardundakoa, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da. 2004. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Doktoretza ikasturteak Bretainiako Rennes 2-Haute Bretagne unibertsitatean egin zituen (1998-2000).Ikerketa egonaldia Suitzako Faculté de psychologie et des Sciences de l'Education Genevako Unibertsitatean (2006-2007) egina du. 2016an Euskal Herriko Unibertsitateko Doktore titulua eskuratu du. Tesiaren izenburua: "Jendaurreko konta-saioa: gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua".
Paula Kasares Corrales
Paula Kasares, Iruñean sortua, Euskal Filologian (Deustuko Uniberts.) zein Gizarte eta Kultura Antropologian (EHU) graduatu zen. Ondoren, Hizkuntza Plangintzan Graduondoko Unibertsitate Diploma (EHU) nahiz Gizarte eta Kultura Antropologiari loturiko graduondoko ikasketakburutu zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUPen) doktore maila erdietsi zuen euskararen belaunez belauneko jarraipenaren eta familia euskaldunetako hizkuntza sozializazioaren gaineko tesi baten bidez. Lan ibilbidea soziolinguistikaren alorrean jorratu du. Egun Euskarabidea - Euskararen Nafar Insitutuan Euskararen Sustapen eta Plangintza Zerbitzuko zuzendari dihardu, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartu ere. Bertzalde, hiru liburu eta hainbat artikulu ere idatzi ditu. 2006tik euskaltzain urgazlea da.
Anatxo Manzano Garraio
Nerea Martinez Lasheras
Arantzazu Mikeo Arraras
Licenciada en Filosofía y Ciencias de la Educación. Orientadora escolar durante los últimos 34 años en colegios de zona vascófona de Navarra.
Ane Ortega Etcheverry
Ortegak Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Masterra Warwickeko Unibertsitatean egin zuen Itzulpengintzaren Ikasketetan, eta doktorea da Soziolinguistikan eta Hispaniar Ikasketetan Londreseko Unibertsitatean. Egun Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolako (BAM) irakasle titularra da, non Lehen Hezkuntzako graduan irakasten duen. Bere lan esperientzian azpimarratu daiteke gaztelania atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan Bretania Handian, eta HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Bere irakaskuntza testuinguru elebidun/eleanitzetan hizkuntzaren didaktikan zentratzen da eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan. Ikerketari dagokionez, hizkuntza gutxituen soziolinguistikaren arloan eta testuinguru eleanitzetan hizkuntzaren irakaskuntzan zentratzen da. Ortegak ELEBILAB ikerketa taldeko eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kidea da.
Larraitz Trinkado Uranga
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2018-05-31 arte | 2018-10-04 arte | 2018-10-05 arte |
---|---|---|---|
60,00 EUR | - | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | - |
Lieu de l'événement
Koskontako Bidea, 7, 2. pisua
Lesaka 31770
Nafarroa