Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako II Ikastaroa 2020 - Online

Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako II Ikastaroa 2020 - Online

20.avr - 12. juin, 2020 Cod. M01-20

Description

2019. urtean Ekoetxean egindako “Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako ondarearen gidari-interpreteak prestatzeko I. ikastaroak” izandako arrakasta ikusita, edizio semipresentzial berria aurkeztu da. Edizio berri horretan, garrantzia handiagoa izango dute online prestakuntzak eta ikasleek haien kabuz zein tutoretzapean egin beharreko lanak.

Tekniketan, plangintzan eta interpretazio-programen diseinuan sakontzeaz gain, Erreserbako natur eta kultur ondarearen inguruko gaiak landuko dira eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hainbat interpretazio-ekipamendu aztertuko dira.

Ikastaro semipresentziala, Urdaibaiko Biosfera Erreserban emango dena. Berau, ondare-interpretazioaren alderdi teorikoen eta tekniken ezagutzan oinarrituko da. Ildo horretan, interpretazio-programen eta zerbitzuen xede publikoari eta erabilitako bitarteko eta ekipamenduari buruz, ondorengo gaiak landuko dira: interpretazioaren jatorria eta definizioak, horren oinarrizko printzipioak eta ezaugarriak. Gainera, interpretazioaren plangintza prozesuari burzko sarrera ere egingo da.

Ikastaroan Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare naturalaren eta kulturalaren alderdi zehatzak ere landuko dira, besteak beste, bere ondare geologikoa, flora, fauna, ekosistemak, ondare arkitektonikoa, arkeologikoa, inmateriala eta zenbait aspektu soziokulturalak. Urdaibai Biosfera Erreserbaren zenbait interpretazio ekipamendu ere bisitatu eta aztertuko dira.

Lire la suite

Objectifs

Ikasleei oinarrizko oinarri teorikoak eta praktikoak eskaintzea, ondarearen interpretaziorako bitartekoak eta programak behar bezala diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko ondare naturala eta kulturalaren intereseko eremuetan orohar, eta Urdaibai Biosfera Erreserban, bereziki.

 Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondarearen interpretaziorako teknikak eta metodologia ezagutaraztea eta berau aplikatzen jakitea.
  • Ondarearen interpretaziorako metodologia ezartzea eta Urdaibaiko Biosfea Erreserbarako diskurtso koerentea eta estandarizatua osatzea.
  • Lanpostu berdea bultzatzea Urdaibai Biosfera Erreserban.

Online egindako argitalpenez gain, ikasleek paperezko liburuak ere jasoko dituzte:

  • "La Interpretación de nuestro Patrimonio". Freeman Tilden;
  • "Uso Público e Interpretación del Patrimonio natural y cultural". Ondarearen Interpretaziorako Elkartea (Koord.);
  • "INTERPRETACIÓN-Para marcar la diferencia intencionadamente. Sam H. Ham.

EBALUAKETA

Ebaluaketa jarraia izango da formakuntza-ekintzaren zehar eta edukien asimilazio-maila eta halaber, proposatutako helburuen betetze-maila baloratzeko erabilgarria izango da.

Ebaluaketa-prozesua aurretiko ebaluazioarekin hasiko da. Horrela, ikasleriaren hasierako ezagutza-maila eta ondare- interpretazio eta komunikazioari buruzko hasierako esperientzia jakingo da. Ebaluaketa honen bitartez ikaste-prozesua ikasleen eta ikasle-taldearen errealitate eta posibilitateei egokituko da. Jasotako informazioak ahalbidetuko du taldearen egonkortzea. Horrela, hasierako ideiak eta nahiak ezagutuko dira eta baita ikastaroaren emaitzaren inguruko zalantzak txikituko dira ere.

Irakasleak, koordinatzailearen bitartez, etengabeko harremana izango du ikasleekin. Era horretan, ikastaroaren edukiak egokituko dira ikasleen egoera sozial eta kulturalera.

Ikastaroaren amaierako ebaluaketa inkesta anonimo baten bitartez gauzatuko da. Horretan, antolaketa, metodologia eta edukiak ebaluatuko dira. Halaber, ikasleek euren lanpostuetan ikasitakoa erabiltzeko potentzialtasuna ere aztertuko da.

Honela banatuko dira balio akademikoa duten ikastaroaren 200 orduak: 44 ordu aurrez aurre, 106 ordu online eta 40 orduko lana norberaren kabuz, bertaratu beharrik gabe. Tutoreek ebaluatuko dituzte, adierazitako datetan. Bertaratzea % 85ekoa izan beharko da.

IZEN EMATEA

Interesa duten pertsonei ebaluatuko zaie ikastaroan parte hartzeko. Aurre-matrikula egitean agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Ikaslearen C.V. (Nahitaezkoa)
  2. Ikastaroari buruzko motibazio gutuna. (Nahitaezkoa)
  3. C1 euskara titulua, baliokidea edo gehiago. (Fotokopia konpultsatua). (Hautazkoa)
  4. Beste hizkuntza-titulu ofizialak (Fotokopia konpultsatua). (Hautazkoa)

Aurre-matrikula 0 FASEA pasa ondoren, ikastaroaren zuzendariek guztira 20 ikasle onartuko dituzte.

Matrikula prezioa: 200 €

Ikastaroa bukatzean, ikastaro osoa amaitu duten ikasleei 100 €-ko zenbatekoa itzuliko zaie.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Personas con potenciales competencias en la interpretación o presentación del patrimonio al público visitante

Collaborateurs

  • Urdaibai. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Urremendi. Landa Garapen Elkartea / Asociación de desarrollo rural
  • Bermeoko Behargintza
  • Gernika Lumoko Lanbide Ekimenak

Directeurs

Manu Monge Ganuzas

Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai

Geologian doktorea (UPV/EHU, 2008). Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Ikerketa, Interpretazio, Gaikuntza eta Jasangarritasunerako Hezkuntzarako Planaren koordinatzailea (PICE-IGHP). Ingurumeneko goi-mailako teknikaria duela 20 urte ingurutik Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzan. Espainiako Geologia Elkarteko Ondare Geologikoaren Batzordeko presidentea. EHUko Itsasertzeko Geologia Harea ikerketa-talde sendotuaren laguntzailea. Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) Eremu Babestuetako Adituen Taldeko kidea.

Juan Carlos Utiel Alfaro

Consultor autónomo, Técnico de Interpretación del Patrimonio

Biologian lizentziatua. Ondarearen interpretazioko, landa-turismoko eta ingurumeneko teknikaria eta Espazio degradatuak zaharberritzeko espezialista. 1995az geroztik, ingurumen-hezkuntzan eta prestakuntzan dihardu, eta ingurumen-adarreko lanerako prestakuntzako proiektu eta ikastaro ugari zuzentzen eta koordinatzen ditu. Caja de Burgos Fundazioaren Ingurumen Gelako Programen Koordinatzailea (2008-2015 Burgos, Valladolid eta Palentzia). Lermako Udaleko Landa Turismoko Teknikaria, Burgos (2016-2020), lehen Ingurumen Turismoko Teknikari izan zena (2005-2008). Espainiako Geologia Elkarteko Geologia Ondarearen Batzordeko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Burgosko Geozaintza Elkarteko kidea, Natura eta Kultura Ondarearen Azterketa, Kontserbazio eta Komunikaziorako Elkarteko (AECOPANA) presidentea eta Ondarea Interpretatzeko Elkarteko (AIP) kidea.

Conférenciers

Amaia García

Oficina de Turismo

Enpresa eta jarduera turistikoetako teknikariaren diplomatura Deustuko Unibertsitatean. 2002ko urritik Gernika-Lumoko Udaleko turismo teknikaria eta Hiriko Turismo Bulegoko arduraduna da. Gernika-Lumoko turismo-bulegoa udalerrira iristen ziren bisitariei arreta eta zerbitzua emateko sortu zen. 1990ean 10.455 pertsona izan ziren. 1989ko abuztutik, azken 27 urteotan, 1.000.000 pertsona baino gehiago artatu dituzte lurralde-bulegoko langileek. (1.089.299). Azken urtean 75.817 pertsona zerbitzatu zituzten. Gaur egun, turismoaren arloa Udalaren zeharkako saila da, eta autonomia du turismoaren arloan bere ildo estrategiko operatiboak ezartzeko. Alde batetik, turismoaren sektorearekin eta herritarrekin lerrokatutako estrategia garatzen du, eta, bestetik, estrategia horren inplementazioaren bultzatzailea da, Udaleko beste sail batzuekin koordinatuta.

Inazio Gonzalo Laraudogoitia

Ekoetxea. Urdaibai, Mantenimiento biologico y educador para la sostenibilidad

Biologian lizentziatua EHUko Leioako kanpusean 1999. urtean. Zoologiako departamentuarekin Urdaibaiko ugaztun ertainei buruzko kontserbazio proiektuan eta Grezian Lykos Life , otsoaren kontserbazio poiektuan parte hartua. Urkiolako parke naturaleko interpretazio zentroan 6 urtez eta azken 10 urteetan Urdaibaiko biosfera erreserban kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain natur hezitzaile bezala lanean.

Francisco José Guerra Rosado

SEEDA (Servicios de Educación e Interpretación Ambiental)

Licenciado en Biología, es Director Técnico de los Servicios de Educación y Estudios Ambientales, S.L. (SEEDA) desde 1984. Técnico especialista en Interpretación del Patrimonio y Educación Ambiental, se dedica al diseño y elaboración de medios interpretativos y la planificación interpretativa y de proyectos de Educación Ambiental tanto en el ámbito nacional como internacional. Ha intervenido en multitud procesos formativos (formales y no formales) en materia de Interpretación del Patrimonio y Educación Ambiental y es autor de numerosas publicaciones en estos mismos campos.

Erlantz Kortabitarte Agirrezabal

Ekoetxea. Urdaibai.

Biologian lizentziatua (2007, UPV/EHU) eta Biodibertsitate eta Ekosistemen Funtzionamendu eta Gestioan Masterra (2008, UPV/EHU). Ekoetxea Urdaibaiko Eskola Programako arduraduna ORTZADAR, S.L. Bilbao eta Ingurumen Hezitzailea 2009tik.

Juan Carlos López Quintana

AGIRI ASOCIACIÓN GEO-ARQUEOLÓGICA, Presidente

Agiri Arkeologia Elkartea (Agiri Arkeologia Elkartea) Kultura Ondare Arkeologikoa aztertu, kontserbatu eta zabaltzen duen kultur elkartea da, batez ere Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremu geografikoan. Kultura Ondare Arkeologikoaren eremu hauek hartzen ditu: kultur Ondarearen Inbentarioak (artxiboak kontsultatzea, lurraldea aztertzea eta katalogoak egitea). Indusketa arkeologikoa eta aztarnategi eta multzo arkeologikoen diziplina anitzeko azterketa. Obra-proiektuen ebaluazioa eta kontrol/jarraipen arkeologikoa. Aztarnategi arkeologikoen kontserbazioa eta balio zientifikoa ematea. Historiaurrearen hedapena eta didaktika: tailer didaktikoak eta bisita gidatuak Urdaibai eta Gorbeiako aztarnategietara.

Alberto Santana Ezkerra

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Ondare Etnografikoaren arduraduna BFA-BFAn. Historialaria, Artearen Historiako irakaslea Bergara-UNEDen. Euskal Arkitektura tradizionalaren Historian aditua, gaiari buruzko argitalpen espezializatu askoren egilea. Euskal Historia eta Kulturaren dibulgatzaile zientifikoa telebistarako ehunka hitzaldi eta dokumental saiotan (Una Historia de Vasconia; Euskal Herria, Mirada Magica; Ibilbideak Euskal Herriaren alde). Boise State Universityko (AEB) Basque Studies Centerreko zuzendari ohia. Amaiurko Gazteluko Operazio zuzendari ohia, turismo berde eta kulturaleko zentrala Euskal Herrian.

Tarifs inscription

MATRIKULA2020-04-26 arte
200,00 EUR

Lieu de l'événement

Ekoetxea Urdaibai

San Bartolomé Auzoa, 34 48350 Busturia

Bizkaia

43.375324,-2.697684

Ekoetxea Urdaibai

San Bartolomé Auzoa, 34 48350 Busturia

Bizkaia

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

4 - Éducation de qualité

Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.

Plus d'informations
4 - Éducation de qualité