Eskola-Baratzeak eta horien erabilpen didaktikoa

Eskola-Baratzeak eta horien erabilpen didaktikoa

17. Sep, 2018 - 26. Abr, 2019 Cód. @20-18

Descripción

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1868170017 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzen du. 

- 60 ordu  (hilabetero 7-8 orduko dedikazioa)

- Hasiera: 2018/09/17 Bukaera: 2019/04/26

- Tarifa bakarra: 120 euro

- Hizkuntza ofiziala: euskara

Irakaskuntzaren metodologia: 

1/ Metodologia: Ikastaro praktikoa eta talde-lanekoa izango da batik bat. EAThink Eskola-Baratzea Liburuxkan eta EAThink Eskola-Baratzeen Agendan oinarrituta, parte-hartzaile bakoitzak bere eskolan, esperientzian eta beharretan oinarritutako ariketa praktikoak egingo ditu. Irakaslea ikasle guztien ariketen inguruko ekarpenak egiten joango da bakoitzak bere proiektu propioa hobetzen joateko. Ikasleen zalantzak eta beharrak ere erantzungo dira. Hau da, .

2/ Ikastaroaren antolaketa: Alderdi teorikoa izango du oinarri gisa baina batez ere praktikoa izango da ikastaroa, eta ikasle bakoitzaren behar eta esperientzien araberako jarraipena egingo da. Hilero irakasleak gai bat edo batzuk txertatuko ditu eta horren gainean ikasleek ariketa batzuk egin beharko dituzte (haien eskola-baratzean oinarrituta). Ariketen zuzenketa orokorrak egingo dira eta ikasleen aholkularitza eta jarraipena egingo da.

Ikasturte hasieran teoriak indar handiagoa hartuko du, gerora aholkularitzak eta jarraipenak indar handiagoa hartuz, ikasleen beharrak eta zalantzak ugarituko direlakoan.

  • Teoria. Hainbat materialetan oinarrituko da: EHUko Udako ikastaroko grabaketa, EAThink Eskola-Baratzea liburuxka, EAThink Eskola-Baratze Agenda…
  • Praktika-Ariketak. Ariketa praktikoak eta horien zuzenketak: non ipini baratzea, nola antolatu, nola erabili kaiera... 
  • Praktika-Aholkularitza eta jarraipena: Ikastetxeetan sortzen diren galdera eta arazoen kontsulta egiteko hilabeteroko tartea.
Leer más

Objetivos

Eskola-Baratzeak garatu nahi dituzten irakasleekin ikastaro praktiko bat egin, ikasturtean zehar egindako aholkularitza eta jarraipenean oinarritua.

Eskola-Baratze bat gauzatzeko gidalerro eta gako nagusiak zehaztu.

Ikasturteari egokitutako Eskola-Baratze baten plangintza gauzatu.

Euskal ikastetxeetan Eskola-Baratzeak garatu nahi dituzten irakasleei aholkularitza eman eta haien proiektuen jarraipena egin.

Público objetivo al que está dirigida la actividad

  • Profesorado

Colaboradores

  • Bizi Baratzea
  • Euskal Fondoa
  • Lankidetzarako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Programa

17-09-2018 / 28-09-2018

1. UNITATEA

  • Ikasleen aurkezpena: zergatik gaude ikastaro honetan eta zertarako?
  • Baratzea eskolan, zertarako? Zer gai landu daitezke eskola-baratzearekin?
  • Agroekologia/permakultura eskolan? Bideragarria da? Nola egin?
  • Ariketa: Ikasleen helburu didaktikoen zehaztapena.
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

01-10-2018 / 31-10-2018

2. UNITATEA

  • Eskola-baratzea antolatzen: baratzearen kokapena, itxura, lurraren ezagutza eta prestaketa, oinarrizko tresneria.
  • Ariketa: Eskola-baratzearen antolaketa.
  • Ariketa: Lurraren ikerketa eta beharren zehaztapena.
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

01-11-2018 / 30-11-2018

3. UNITATEA

  • Zer landatu gure eskola-baratzean? Barazki errazetan errazenak, nor norekin, txandakatzea…
  • Ariketa: Ikasturteko landaketa planifikatu (kopuruak, aniztasuna, txandakatzea…)
  • Ariketa: Fruitarbolak planifikatu.
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

03-12-2018 / 21-12-2018

4. UNITATEA

  • Polinizatzaileak eta landare laguntzaileak.
  • Ariketa: Landare laguntzaileak planifikatu.
  • Ariketa: Intsektarioak planifikatu.
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

07-01-2019 / 31-01-2019

5. UNITATEA

  • Nola egin luarra/konposta/ongarri organikoa gure eskolan? Eskolan luarra egiteko aukerak.
  • Ariketa: Eskolan luarra egiteko planifikazioa, non, beharrezko elementuak…
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

01-02-2019 / 28-02-2019

6. UNITATEA

  • Eta neguan zer? Hazitegiak eraikitzeko sasoia: nola egin, nola erabili, non kokatu, zer erein…
  • Ariketa: Eskolako hazitegiak diseinatu, esperimentuak egin…
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

01-03-2019 / 29-03-2019

7. UNITATEA

  • Zer egin gaitza eta izurriteen aurrean? Tratamendu naturalak nola egin.
  • Ariketa: Eskola-baratzeko gaitz nagusiak identifikatu, beharrezko senda belarrak identifikatu eta horien erabilpena planifikatu.
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

01-04-2019 / 30-04-2019

8. UNITATEA

  • Zer egin uztarekin?
  • Ariketa: bakoitzaren uztaren arabera ekintzak planifikatu.
  • Gure eskola-baratzearen entziklopedia.
  • Ariketa: Ikasturtean zehar landutakoa dokumentu bakarrean jaso, zuzendu, doitu…
IMPARTIDOR/ES:
  • Jakoba Errekondo

Directoras/es

Iker Huegun Ibarbia

Euskal Fondoa, EAThink proiektua

EAThink proiektuaren arduraduna. Euskal Fondoa.

Amaia Elorza Pinedo

Euskal Fondoa, EAThink proiektua

EAThink proiektuaren arduraduna. Euskal Fondoa.

Ponentes

Jakoba Errekondo

Paisajista eta agronomoa. Bizi Baratzea proiektuko kidea eta baratzegintzari buruzko hainbat libururen egilea.

Precios matrícula

MatrículaHasta 01-04-2019
120,00 EUR