Osasuna eta Hizkuntza
Descripción
Eremu elebidunetan, kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean, irisgarritasunean eta ekitatean hizkuntzaren garrantzia islatzen duten ebidentzia zientifikoak ezagutu, aztertu eta berriak sortzeko bideak ireki nahi dira. Azkenik, segurtasun klinikoa eta osasun zerbitzuen kalitatea bermatze aldera.
Horretarako, osasunaren arloko profesionala hizkuntza-kotzientziatik lidergora bideratu nahi da eskaintza aktiboaren bitartez (kultura-aldaketa). Estandar klinikoetan euskararen erabilera eta presentzia handitu nahi da eta osasun sistemaren antolakuntzan eta plangintzan hizkuntzaren presentzia handitu nahi da.
*Este curso contará con traducción simultánea:
- 27 de Junio: Euskara - Castellano
- 28 de Junio: Inglés - Euskara
Objetivos
Eremu elebidunetan, hizkuntzaren garrantzia kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean eta ekitatean. Horrek pazienteen segurtasuna, zerbitzuaren efektibitatea eta irisgarritasuna hobetuko ditu. Gai honen inguruan dauden ebidentzia zientifikoak ezagutu, aztertu eta berriak sortzeko bideak ireki.
Osasuna eta hizkuntza uztartu, ikuspegi akademiko eta profesionaletik. Hizkuntzak osasun arretan duen garrantzia ezagutzea eta zabaltzea.
Aurreko helburuen berri eman osasungintzako profesionalei eta gizarteari, arduradun politikoak, osasun-profesionalak, unibertsitateko ikertzaile, kudeatzaile eta ikasleak, eta gizarte eragileak inplikatuz, nazioarteko adituen babesarekin.
Colaboradores
Programa
27-06-2017
Dokumentazio banaketa
Irekiera hitzaldia
9.30 – 11.30: Zati komuna (20 minutuko hitzaldiak): osasuna eta hizkuntza lotzen dituzten ebidentziak:
“Hiztun aktiboak osasungintzan, ebidentziatik ezarpenera gogoa zubi“
- Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Famili medikua, Aramaio, Arrasateko LMAU, Debagoieneko ESI
“Osasun-terminoen euskaratze automatikoa“
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda UPV/EHU - Ikertzailea
“Minik handiena burutik etorri dena“
- Naiara Ozamiz Echevarria UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
- Leire Erkoreka González Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea - Psikiatra
“Euskarazko zirkuituak, hizkuntza pazientean zentraturiko arretan“
- Bidane Petralanda Mendiola UPV/EHU - Medikuntzako ikaslea
Pausa
Mahai-inguruak. 60 minutukoak eta ikasleek hiru mahaietako bat aukeratu beharko dute
Mesa Redonda: “Irakaskuntza-prestakuntza“
- Angel Bidaurrazaga Vandierdonck UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea (Modera)
- Iñaki Santamarina Renteria UPV/EHUko medikuntzako ikaslea - "Medikuntzako Graduan euskararen egoera"
- Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritza - Lanbide Heziketako Sailburuordetzako zuzendaria. Unibertsitatez kanpoko euskara lerroak
- Itziar San Martin Egia UPV/EHUko irakasle-ikertzailea - "Unibertsitateko formakuntzan osasun-alorreko euskara berariaz lantzeko diseinatu diren irakasgaiak"
- Jaione Santiago Arabako Erizaintza Eskola irakaslea - "Unibertsitateko euskara lerroak erizaintzan"
- Felix Zubia Olaskoaga Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHU irakasle-ikertzailea - "BAMEak eta unibertsitateko euskara lerroak medikuntzan"
Mesa Redonda: “Estandar klinikoetan euskararen erabilera eta presentzia handitzeko neurriak“
- Jose Ramón Furundarena Salsamendi - Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (Modera)
- Igone Zabala Unzalu UPV/EHU - Terminologia Sareak Ehunduz programako koordinatzailea
- Garrastatxu Landaluze Okerantza Osakidetza - Erizaintza Zuzendaritzako kidea
- Mikel Ogueta Lana Osakidetza - Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzako zerbitzu-burua
- Arturo Romero Gutiérrez Osasun Ministerioa - Ordezkaria
- Maite Oronoz Anchordoqui UPV/EHU - IXA taldeko irakasle-ikertzailea
Mesa Redonda: “Osasun administrazioetan euskarak duen egoera“
- Xabier Arauzo Uriarte Osakidetza - Euskara zerbitzubura (Modera)
- Karlos Ibarguren Olalde Lehendakaria - Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
- Xabier Balerdi Tolosa Osakidetza - Giza Baliabideak kudeatu, antolatu eta garatzeko zuzendariordea
- Felipe Aizpuru Barandiaran Arabako Erakunde Sanitario Integratua, Osakidetza - Ikerketa Unitatea: "Medikurik onenak izan behar ditugu, mediku elebidunak"
- Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua - Idazkari nagusia
- Lázaro Elizalde - Osasunbideko Herritartasun Aseguru eta bermeen zerbitzuburua
Atal komuna: Mahai inguru bakoitzeko koordinatzaileak mahai-inguruaren laburpena egingo du (bakoitzak 10 minutu)
28-06-2017
Egun honetako egitaraua atzerriko ordezkariekin osatzen da
“Euskampusen BIDAIARI proiektuaren aurkezpena“
- Jaime Altuna Ramírez Euskampus Fundazioa
- Itxaso Etxebarria Lekanda Euskampus Fundazioa -
“Strategies to increase access to health services for francophone minority communities in Canada“
- Caroline Vezina Kanada - Ikertzailea
Aurkezlea eta ondorengo mahai-inguruaren koordinatzailea: Itziar San Martin (UPV/EHUko irakasle-ikertzailea)
“`More than just words´: what it is, what have they achieved, and what´s going on“
- Menai Evans Llywodraeth Cymru/Welsh Government, Iechyd a Gwasanaethau Cymdeithasol / Health and Social Services - Uned Polisi Iaith Gymraeg / Welsh Language Policy Unit
“Enhacing Language Awareness in Health and Social Care Research“
- Gwerfyl Wyn Roberts Bangorreko Unibertsitatea (Gales) - Ikertzailea
Aurkezlea eta ondorengo mahai-inguruaren koordinatzailea: Igone Zabala (UPV/EHUko irakasle-ikertzailea)
“Promoting Action: Language Access in Health“
- Sarah Jane Bowen Kanadako Osasun Sistema - Ikertzailea
Aurkezlea eta ondorengo mahai-inguruaren koordinatzailea: Aitor Montes (Familia medikua, Aramaio, Arrasateko LMAU. Debagoieneko ESI, Osakidetza)
Pausa
Taldeak: lau talde osatuko dira, eta talde bakoitzean gonbidatuetako bat egongo da. Jardunaldiko parte hartzaile guztiek 20 minutuko errotazioak egingo dituzte talde guztietatik. Koordinatzaile bat eta interprete bat izango ditu talde bakoitzak.
Síntesis
Directoras/es
Jon Zarate Sesma
OSAKIDETZA
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Fermín Labayen Beraza
Gurutzetako
Ponentes
Felipe Aizpuru Barandiaran
Jaime Altuna Ramírez
UPV/EHU
Gizarte Antropologian graduatua EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Une honetan ikerketa lana egiten du: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da. Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Euskara generoaren ispiluan barrena: hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko gazteen artean” (2016), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016).
Xabier Arauzo Uriarte
Osakidetza
Xabier Balerdi Tolosa
Licenciado en Filosofia y Letras (Filologia vasca) por la Universidad de Deusto. En la actualidad es Jefe de Servicio de Euskaldunización de la Dirección de Innovación Pedagógica del Departamento de Educación. De 2015 a 2017 ejerció como Responsable de Proyectos y Calidad de la Dirección de la Administración de Justicia (Departamento de Administración Pública y Justicia). Ha sido también Coordinador de proyectos de normalización lingüística y responsable de gestión procesal en Juzgados de Paz y Registros Civiles de 2001 a 2015 y Técnico de Normalización Lingüística en el IVAP entre 1991 y 2001.
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck
Facultad de Medicina y Odontología
Licenciado en medicina y Cirugia (1986). Doctor en medician (1995). Participación en cursos de educación (40). 29 años como docente en la facultad de medician de la UPV/EHU. $ meses de trabajo como médico en Osakidetza. 2004-5 Directos de campus de Bizkaia. ( años en el consejo rector de la UEU. Ayudante de la Catedra de Calidad d ela UPV/EHU: cursos d efacilitador, coordinador, grupos de mejora (Galeno, itxura, argia)... Organizador de 3 congresoso y 4 jornadas cientificas. Publicaciones: Revistas cientificas enternacionales:12 Articulos divulgación: 14 Comunicaciones a congresos:18 Libros: 12 Proyectos de investigación: 17 Profesor en otros cursos: 24
Euskal Filologian lizentziatua; Hizkuntza Plangitzan Graduondoa, Giza Eskubideetan Unibertsitate Aditua; Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoetan Masterra. Helduen euskalduntzean aritua zenbait urtez AEKn. 2001ean Hizkuntz Eskubideen Behatokian hasi eta 2004an zuzendaritza hartu nuen. 2010ean Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusi izendatu ninduten. Hizkuntza-eskubideak hizpide jardun dut hainbat forotan EHn zein gure mugetatik kanpo, bai eta artikulu ugari idatzi ere, hizkuntza eskubideez eta gizarte zibil antolatuak hizkuntzen normalizazio-prozesuetan betetzen duten funtzioaz . Europako Kontseiluko Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren lau ebaluazioetan parte hartze zuzena izan dut, bai eta erakunde bereko Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren azken bietan ( Espainiako Estatuari dagokionez). Nazio Batuen Erakundearen hainbat forotan parte hartu dut, eta bertan euskal hiztunen egoera azalzu dut. ELEN erakundeko lehendakariordea.
Sarah Jane Bowen
Sarah Bowen is an Applied Research and Evaluation Consultant in Canada. She was formerly an Associate Professor at the School of Public Health, University of Alberta, where she taught engaged scholarship and knowledge translation. Dr. Bowen received her PhD in Community Health Sciences at the University of Manitoba. Before joining the Department of Public Health Sciences in October 2008, she was the founding Director of the Research and Evaluation Unit at the Winnipeg Regional Health Authority. Dr. Bowen is a recognized expert in the field of language barriers in the health setting. Much of her research has focused on access and quality of care for culturally diverse and underserved populations; organizational diversification, and effective strategies for promoting action on issues of “low awareness” within the healthcare system. She is the author of a number of research syntheses on the impacts of language barriers, as well as practical resources for managers and practitioners.
Lázaro Elizalde
Medikua. Osasun Publikoko Espezialista. Nafarroako Osasun Publikoko Institutuan, Osasun Sustapenean 20 urtez lan egin duena. Hiesaren Programako Koordinatzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakastea Osasun Publiko arloan Nafarroako Osasun Departamentuko Herritartasun, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuburua.
Leire Erkoreka González
Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko mediku psikiatra, EHU/UPVko Neurozientziak saileko irakasle laguntzailea eta BioCruces Health Research Insituteko ikertzailea da. Nortasun nahasmenduetan aditua, grupoanalisian masterra eta transferentzian zentratutako psikoterapiako terapeuta da. Ikerkuntza lan gehiena nahasmendu psikiatrikoen genetikaren alorrean egin izan du, egun nortasun nahasmenduen genetikari buruzko doktoretza tesia egiten dabil eta tresna psikometrikoen euskaratze lanean ere dihardu.
Itxaso Etxebarria Lekanda
Euskampus Fundazioa
Máster Europeo en Multilingüismo y Educación expedido por la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología de la UPV / EHU, Máster en Administración de Empresas por la Escuela de Ingenieros de Bilbao (UPV / EHU), y Máster en Comercio Exterior. por la Escuela de Estudios Empresariales de Elkano (UPV / EHU). Realizó estudios de posgrado en la Universidad de Pau y Pays de l'Adour, y es Licenciada en Filosofía y Letras (sección de Filología Inglesa) por la Universidad de Deusto. Investiga sobre los proyectos multilingües desarrollados por Euskampus Fundazioa (como Heraklito Pole for Global Communication, o Ocean i3) y ha presentado su trabajo en congresos nacionales e internacionales. Nacida en Bilbao, País Vasco (España), ha residido en Hollister (California, USA) en el Reino Unido (Londres y Worthing), y en Francia (Pau). Es Responsable de Comunicación y Multilingüismo de Euskampus Fundazioa, parte del equipo de Euskampus desde 2012.
Menai Evans
Jose Ramón Furundarena Salsamendi
Karlos Ibarguren Olalde
Emergentziak Osakidetza, Asistentzia-arduraduna
Medikuntza eta Kirurgian Doktorea. Medikuntza intensiboak eta Unitate koronarioetan espezialista. Bihotz geldialdien ikerketarako FIS beka batean ikertzaile nagusia. Euskal Herriko Unibertsitateko ingenieritza eskolarekin lankidetzan MINEKO ikerketarako beka batean ikertzaile. 99ko Egun Emergentziak Osakidetzako Zuzendaritzan Asistentziaren arduradun. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) Lehendakaria. Osagaiz aldizkariko erredakzio taldeko kidea. Oarsoarrak euskararen saria 2016 urtean. Koldo Mitxelena Euskarazko Tesien saria. Polikalte taldeko partaide. Esperimentazioa eta Gaixo Politraumatizatuei atentzio-kurtsoak. Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren Kanpoko Ebaluatzaile 2010etik aurrera. Euskal Herriko eta Gipuzkoako Bertsolari txapelketatan epaile.
Rikardo Lamadrid Intxaurraga
Gobierno Vasco
Lanbide Heziketan irakasle 2001eko irailan hasita 2017 apirilaren 21erarte. 2012tik 2017ra, azken 5 urteak Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII-ko zuzendari. LANEKI (Lanbide Hezikerta euskaraz indartu eta hobetzeko) ELKARTEKO presidentea 2014tik 2017ko apirilaren 21erarte. IKASLAN GIPUZKOAKO Presidente ordea 2015etik 2017ko urtarrilerarte. 2017ko apirilaren 21era IKASLAN GIPUZKOAKO Presidentea. Lauaxeta Ikastolako “Euskaraz Egin” Taldeko monitore udalekuetan (1996, 1997 eta 1998). Bizkaiko Foru Aldundiaren “EUSKARA BIZIA” batzordeko eta bi azpibatzordeko kidea (kirol arloa euskalduntzekoa eta formakuntza eta lan mundua euskalduntzekoa). “SMITHSONIAN FOLKLIFE FESTIVAL 2016”an Euskal Herriko talde antolatzaileko kide (Kirola eta berrikuntza arloetako koordinatzailea).
Garrastatxu Landaluze Okerantza
Osakidetza
Diplomatura en Enfermería. EUE de Osakidetza. 2001. Dregree of Bachelor os Science in European Nursing. Universidad Brighton. 2003. Programa European Nursing Initiative en el que se cursaron postgrados: Investigación socio-sanitaria, Desarrollo de la función docente, Enfermería avanzada y Gestión de los servicios sanitarios. Investigación Cualitativa y Participativa en Ciencias de la Salud y Sociales. 20cr. UAB. 2006. Bioética y Derecho. Problemas de salud y biotecnología. 60cr. Universitat Barcelona.2011. Docente en implantación de aplicaciones informáticas en Osakidetza, formaciones sobre metodología, taxonomías enfermeras y registros y cursos de investigación y difusión del conocimiento científico. Miembro de comités científicos y moderadora de mesas en certámenes de investigación. Coautora de pósteres, comunicaciones orales y publicaciones. Desde 2001 enfermera en Osakidetza. Desde noviembre de 2014 miembro del Equipo Técnico Consultor Osanaia en la Dirección General de Osakidetza.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Mikel Ogueta Lana
Maite Oronoz Anchordoqui
UPV/EHU
Informatikan lizentziatua, doktoregoa lortu nuen Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadurak izeneko tesi-lanarekin (Euskarazko tesien II. Koldo Mitxelena saria teknologian). Une honetan irakasle agregatua Lengoaia eta Sistema informatikoak sailan eta Akademia Antolakuntzako dekanorde Informatika Fakultatean. Ikerkuntzan 1996az geroztik eta irakaskuntzan 2001az geroztik. Ikerkuntzan euskarazko sintaxi-erroreen detekzioan eta hizkuntzen irakaskuntzan aritu ondoren, 2010az geroztik osasun-arloko testu eta hiztegiekin nabil lanean (osasun-txostenen hizkuntza-analisi eta analisi semantiko automatikoan, botiken aurkako erreakzioen detekzioan, etab.). SNOMED-CT ontologiako eduki terminologikoa euskaratzeko lanean nabil Olatz Perez de Viñasprerekin batera. Zientzia-ekarpenei dagokionez 70 argitarapen ditut zeintzuetatik 4 Journal Citation Report (JCR) zerrendakoak diren (3 Q1 motakoak) eta 3 liburu-atalak.
Naiara Ozamiz Echevarria
Psikologian doktorea. EHUko Neurozientzia departamentuko psikiatria eremuko psikologiako irakaslea. Talde psikoterapia analitikoan masterra. Urteetan zehar psikosi eta nortasun nahasteekin talde, familia eta banakako psikoterapian lanean ibili da.Tratamendu neuroleptikoekiko jarrerei, urgentzia psikiatrikoei eta nortasun nahasteei buruzko artikuluak idatzi ditu. Gaur egun pertsona nagusien inguruan eta psikologiako tresnen euskaratzean dabil ikerketan.
Olatz Perez de Viñaspre Garralda
UPV/EHU
Informatikan Ingeniaria (2011), Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (2013) masterra egin nuen. Gaur egunean Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea eta ikerlaria naiz, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. Doktorego tesia “Osasun-txostenak euskaraz idazteko baliabideak: terminologiaren euskaratzea, idazketarako laguntza eta itzulpen automatikoa” gaiaren inguruan egin dut Maite Oronozen zuzendari dudala, eta eginkizun nagusia SNOMED CT terminologia klinikoa barnebiltzen duen ontologiaren euskaratzea izan da. 2013. urtean Health Language Analytics enpresan hiru hilabeteko egonaldia egin nuen Jon Patrick doktorearen zuzendaritzapean, eta osasun-txosten elebidunak sortzeko lehen prototipoa garatu genuen bertan. Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen IkerGazte kongresuaren bi edizioetan talde dinamizatzailearen parte izan naiz.
Bidane Petralanda Mendiola
Gwerfyl Wyn Roberts
Gwerfyl Roberts is a Senior Lecturer at the School of Healthcare Sciences, University of Bangor. Her main research interest focuses on enhancing and implementing the evidence base for language appropriate practice in health and social care. She is commissioned by the Welsh Government to lead LLAIS, the Welsh language awareness methodology support hub for the National Institute for Social Care and Health Research (NISCHR). Gwerfyl is a member of the Welsh Government Task Group for Welsh in the Health Service; and Ministerial Steering Group for the 2012-2015 Strategic Framework for Welsh Language Services in Health, Social Services and Social Care. A lead figure in Welsh-medium provision in nurse education, she also represents the health disciplines on the academic board of the new all-Wales Welsh-medium Coleg Cymraeg Cenedlaethol established in 2011.
Arturo Romero Gutiérrez
Caroline Vezina
Igone Zabala Unzalu
UPV/EHU
Itziar San Martin Egia
Euskal Herriko Univertsitatea
Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.
Iñaki Santamarina Renteria
Osakidetza
Jaione Santiago
Felix Zubia Olaskoaga
Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua
Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.
Precios matrícula
MATRICULA | Hasta 27-05-2017 | Hasta 31-05-2017 | Hasta 27-06-2017 |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 50,00 EUR | - | |
- | - | 20,25 EUR |
Lugar
Bizkaia Aretoa
Avda. Abandoibarra, 3. 48009-Bilbao
Bizkaia
Bizkaia Aretoa
Avda. Abandoibarra, 3. 48009-Bilbao
Bizkaia