Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

28.Jul - 29. Jul, 2016 Cód. 166-16

Descripción

Ahozko komunikazioa edozein adinetan irakatsia izateko uneak eta aukerak hamaika dira eskolan, ikasgelan. Hizkuntza ikasgaian ez ezik, edozein arlotan agertzen da modu batean edo bestean ahozko komunikazioa. Eskolan hainbatetan ematen dituzte ikasleek gai baten inguruko azalpenak, ariketaren ebazpena eman dezaten eskatzen diegu, iritzia eman eta partekatzeko, sortzen ditugu egoerak asteburuko gertakizunak kontatzeko... Egoera horiek eraikitzea bezain garrantzitsua da egoera horietan ikasleek ahoz komunikatzeko dituzten gaitasun eta beharrak identifikatzea. Zenbateraino ezagutzen dituzte aurkezpen baten ezaugarriak, badute nahikoa hizkuntza-baliabide iritziak emateko, jendaurrekotasuna kudeatzeko baldintza egokietan jartzen ditugu?... Tailer honetan aztertuko dugu ahozko komunikazioa irakas-gai bihurtzeko zein aukera ditugun eskolan. Aurkeztuko dugu zein diren eskolan ahozkoa lantzeko uneak. Une bakoitzeko aukera metodologikoak ere bai. Sakonduko dugu adibide praktikoetan: ahozkoa lantzeko proposamen didaktikoak eta ikasleen ahozko ekoizpenak plazaratu eta taldean aztertuko dira, baita irakasleen praktika onak ere.

Leer más

Objetivos

“Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak”  2015eko ikastaroaren jarraipen praktikoa izatea

Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea

Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak ezagutzea

Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea

Leer más

Colaboradores

  • Departamento de educación, política lingüística y cultura. Gobierno Vasco

Programa

28-07-2016

08:30 - 10:30

“1. Gure testuinguru soziolinguistikoa eta ahozko hizkuntzaren lanketaren arteko lotura. Diagnostikoa egin eta ikastetxean erabakiak hartzeko oinarrizko adierazleak“

  • Josune Zabala Alberdi Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
10:45 - 12:45

“2. Egitetik lantzera: pizgarri batzuk egiten dugunaz jabetzeko.“

  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
13:00 - 13:30

“3. Azken hitzak goizeko tailerraz.“

  • Josune Zabala Alberdi Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
15:00 - 16:30

“4. Ahozko hizkuntza lantzeko uneak: 4.1. Egoera gidatuak: ahozko genero berezituak, errutinak eta sekuentzia didaktikoak.“

  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea

29-07-2016

09:00 - 11:00

“4.2. Egoera autonomoak: ahozkoaren aldagai jakin bat lantzera bideratutako jarduera eta jolasak.“

  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
  • Josune Zabala Alberdi Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea
11:15 - 13:30

“4.3. Egoera askeak: edozein elkarrekintzatan sortutako egoerak kudeatzeko praktika onak.“

  • Josune Zabala Alberdi Soziolinguistika Klusterra - Ikertzaile eta formatzailea

Directoras/es

Josune Zabala Alberdi

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

Ponentes

Olatz Bengoetxea Manterola

Soziolinguistika Klusterra, Teknikaria

Hizkuntza teknikaria eta ikertzailea Soziolinguistika Klusterrean. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2012) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra burutua (2019). Lan ibilbidean, euskara irakasle eta euskaraz mintzatzeko hainbat programetan parte hartu du. Horrez gain, hezkuntza ez konbentzionalean eta aisialdian hezitzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu da haur eta gazteekin. Gaur egun, proiektu arduraduna da Soziolinguistika Klusterrean ahozko hizkuntzari buruzko hainbat egitasmo eta trebakuntza ikastaroetan. 2014az geroztik egiten du lan bertan. Eskolan euskararen ahozkotasunarekin lotutako hainbat ikerketatan dihardu.

Precios matrícula

MATRICULAHasta 31-05-2016Hasta 28-07-2016
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR46,00 EUR
35,00 EUR46,00 EUR
20,00 EUR20,00 EUR
0 EUR -
- 35,00 EUR

Lugar

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa