Uda Ikastaroetako zuzendari eta hizlariei, ikastaro parte-hartzaile baten diseinuan lagungarri izan daitezkeen proposamen, ideia eta aholkuak ematea da gida honen helburua.
UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolaturiko ekintzetan parte hartzen duten pertsonek geroz eta gehiago eskatzen dute parte-hartze aktiboagoa izateko aukera.
Norabide horretan, eskariari erantzunez, UIKn pausoak eman dira eta egitaraua zehazterakoan ahalegin berezia egiten da bertaratutakoen parte-hartzea sustatzeko mahai-inguru, tailer, eztabaida, laburpen saio edota plataforma digitalen erabileraren bidez.
Aldi berean, ikastaro guztiz parte-hartzaileak ere eskaintzen dira UIKn. Parte-hartze dinamiketan oinarritutako ikastaro bat diseinatzeko, plangintza egokia egin behar da. Beraz, gida honen helburua da ikastaroetako zuzendari eta hizlariei, ikastaro parte-hartzaile baten diseinuan lagungarri izan daitezkeen proposamen, ideia eta aholkuak ematea, kontutan izanda, prozesu bat dela eta bakoitzaren neurrira egokitutako metodologia diseinatu behar dela.
Gida hau dinamikoa da, urtez urteko ebaluazio eta esperientziekin aberasten eta osatzen joango dena.
Hitzarmen honen helburua, eskaintzen diren jardueretan ikasleen parte-hartzea sustatu eta bultzatzea da. lkastaro bakoitzerako “ad hoc” sortutako planteamendu bat egiten da eta diseinuan elkarlanean arituko dira ikastaroaren zuzendaria, dinamizatzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kide bat eta UIKko kide bat. Diseinu faseari garrantzia emango zaio, sormena, ko-sorkuntza eta gizarte-berrikuntza baliatuz.
Parte-hartzea sustatu nahi duen ikastaro baten antolaketan fase ezberdinak proposatzen dira laguntza gidan. Kontsultatu edo deskargatu gida estekaHONETAN