Pribatutasun adierazpena

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Izen soziala: UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOA IFK/IFZ: G20448056
Helbide soziala: Miramar Jauregia. Mirakontxa 48, 20007 Donostia (Gipuzkoa)
Inskribatua Fundazioen Erregistroan:  GIP-49 zk.
Telefonoa: 943219511
Faxa: 943219598
Email: info@uik.eus

Nahi izanez gero, Uda Ikastaroak Fundazioaren datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, harremanetarako helbide bera erabilita.

Zer helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK interesdunen datuak erabiltzen ditu bere estatutu helburuak betetzeko eta, oro har, helburu hauetarako:

  • Webguneko inprimakietan jasotako datuak kudeatzeko.
  • Kontaktuak kudeatzeko.
  • Merkataritza, publizitate edo sustapen komunikazioko ekintzak egiteko, baita zuretzat interesgarriak izan daitezkeen erakundeari buruzko albisteak bidaltzeko ere.
  • Kontsultei eta iradokizunei erantzuteko.
  • Interesdunak ikastaro batean edo beste prestakuntza ekintza batean izena ematea ahalbidetzeko.  Ekitaldi, jardunaldi, hitzaldi, ikastaro eta prestakuntza ekintzetako izen emateak eta parte hartzeak kudeatzeko. Gaiarekin lotutako jarduera berriei buruzko informazioa bidaltzeko.
  • Kontabilitatearen, zergen eta administrazioaren arloko kudeaketa egiteko eta harremanari eusteko.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Helarazitako datu pertsonalak interesdunak ezerezteko eskatzen ez duen bitartean eta ezereztu arte gordeko dira, eta datuak biltzeko edo erregistratzeko xederako beharrezkoak –besteak beste, aplikatu beharreko preskripzio epeetan gordetzeko beharra– edo egokiak diren bitartean. Datuak gordetzea UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK horiek gordetzeko lege betebeharrak baldintzatuko du. Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta ezerezte, ezabatze edo suntsitze hori egingo da halako moldez, non ezin izango den berreskuratu euskarrietan jasotako informazioa.

Legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege oinarria interesdunak emandako baimena da, edo partaide den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa izatea (DBEOren 6.1.a eta b). Adostasun hori edozein unetan bota daiteke atzera.
Prestakuntza ekintza bat kudeatzeko eta gauzatzeko datu pertsonalak eskatzen badira, eskatutako datu guztiak helarazi beharko dira. Gauza bera gertatuko da harremanetarako inprimakietan ere. Eremu guztiak bete ezean, baliteke eskaerari ezin erantzun edo zerbitzua ezin eskaini ahal izatea.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Baimendutako helburuak kudeatzearen ondorioz, zure datuak zuzenean UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREKIN eta hark eskainitako zerbitzuekin erlazionatutako erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Pertsona edo erakunde horiek zuzenean lotuta egongo dira erakundearekin kontratu bidez zerbitzu bat eskaintzeko, eta ezingo dituzte datuak beste helburu batzuetarako erabili.

Zure identifikazio eta harreman datuak eta datu profesionalak atalak antolatutako ekitaldietako antolatzaileei, hizlariei eta parte hartzaileei jakinarazi ahal izango zaizkie, besterik gabe berau eskaini ahal izateko, eta debekatuta egongo da beste helburu batzuetarako erabiltzea.

Ez da aurreikusten datuak nazioartean transferituko direnik.

Datuak ez zaizkio inori lagako zure baimenik gabe, legez ezarritako kasuetan izan ezik.

Nondik lortzen ditugu zure datuak?

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak emango ditu. Era berean, bere izenean jarduten duen beste pertsona batek helarazi ditzake, edo pertsona horrek lan egiten duen enpresak edo erakundeak.

Zer datu kategoria tratatzen ditu UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK?

Zuk helarazitako datuak tratatuko ditu UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK; hain zuzen, kategoria hauetakoak izan daitezke:

  • Identifikazio eta harreman datuak;
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enplegu datu xeheak
  • Ekonomia eta finantza datuak eta aseguruetakoak
  • Informazio komertziala
  • Jardueretako parte hartzaileen irudiak

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Pertsona orok du UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez baieztatzeko eskubidea.

Interesdunek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat eskuratzeko, datuak eguneratzeko, baita datu okerrak zuzentzeko edo, hala behar bada, datuak ezerezteko eskatzeko eskubidea ere, jaso ziren helburuetarako datuak dagoeneko beharrezkoak ez direnean, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan eta beren egoera partikularrari lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen trataera aurkaratzeko aukera izango dute. UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko izan ezik.

Era berean, DBEOren 18. artikuluan ezarritako zenbait baldintzatan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK tratatu egingo ditu –kontserbazioa salbu– soil-soilik interesdunak bere adostasuna agertzen badu, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteari begira, edo Batasunaren edo estatu kide jakin baten interes publiko garrantzitsuari buruzko arrazoiak direla eta.

Aplikagarria izanez gero, online ingurunean datu pertsonalen tratamendua ezerezteko edo aurkaratzeko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek ahaztua izateko eskubidea izango dute, EBren Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasun eskubidea betez, interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, baita beste arduradun bati helaraztekoa ere.

Interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne, DBEOren 22.1 artikuluan ezarritako kasuetan izan ezik.

Interesdunek eskubidea izango dute beren datuak ezerezteko, datuen tratamendua edo horiek biltzea arrazoitu zuen helburua desagertzen bada, adostasuna atzera bota bada tratamendua adostasunak legitimatzen duenean, edo DBEOren 17. artikuluan jasotako gainerako arrazoiak badaude. Euskarri automatizatuetako datuen goi mailako ezabatzea eginez eta euskarri ez automatizatuak fisikoki suntsituz ezereztuko dira datuak.

 Nola gauza ditzaket eskubideak?

Idatzi bat bidali behar zaio datuak babesteko ordezkariari goiburuan adierazitako helbidera, betiere NANaren edo interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri baten kopia erantsita.

Zer erreklamazio bide daude?

 Zure eskubideei behar bezala erantzun ez zaiela uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hona hemen erakunde horrekin harremanetan jartzeko datuak: Telefonoak: 901 100 099 91.266.35.17 Posta helbidea: C/ Jorge Juan 6, Madrid.