Matrikula prezioak
Jarduera bakoitzari dagokion matrikularen prezioa eta tarifa orokorraren gaineko murrizketak haren informazio fitxan adierazten dira.
Dagokion tarifa matrikulazio prozesuan ordainduko da. Ordainketa zuzenean egin daiteke txartel bidez (PayPal bidez) edo transferentzia bidez. Kasu horretan, diru-sarrera egiteko kontuaren datuak hauek dira:
Bankua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria Titularra: Fundación Cursos de Verano UPV/EHU |
Helbidea: Avda. de la Libertad 36, 4. Donostia |
SWIFT: BBVA ESMMXXX IBAN: ES95 0182 5709 48 0010010034 |
Gogoratu: jarri zure izen-abizenak eta igo ordainagiria plataformara. Arazoren bat baduzu, info@uik.eus helbidera bidal dezakezu eta harremanetarako datuak adierazi.
Hainbat motatako matrikula murrizketak daude eta denak ez dira jarduera guztietan aplikatzen. Kontsultatu kasu zehatza jarduera bakoitzaren fitxan:
1. Gizarte kolektiboak
Gizarte kolektiboa | Deskribapena | Deskontua | Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
Gazteak | 18 eta 25 bitarteko gazteentzat | Gazte tarifa | NAN |
Ikasleak | Prestakuntza arautuko ikasleak | %15 | Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat |
Langabeak | Lanbiden edo SEPEn inskribatuak | %15 | %15DARDE (Lanbide txartela) |
Pentsiodunak | Adinagatik pentsioa jasotzedutenak | %15 | NAN |
ehualumni sarean inskribatutako UPV/EHUko ikasle ohiak | %15 | Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz / nire ehualumni akreditazioa | |
Kategoria orokorreko familia ugariak | %15 | Lurraldeko Aldundiak emandako titulua, familia ugaria dela adierazten duena, kategoria adierazita | |
Irakasle-ikertzaileak, AZP eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolaboratzaileetako instruktoreak (ohiko kolaboratzaileak barne) | %15 | UPV/EHUko kide izatearen akreditazioa |
2. Profesionalak
Programa | Norentzat | Deskribapena | Deskontua | Aurkeztu beharreko dokumentazioa | |
Irakasteko ikasten – Eusko Jaurlaritza | EAEko Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroak unibertsitatekoak ez diren irakasleentzat. | %15 | Ikastetxeak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. | Ikus ikastaroak |
Irakasteko ikasten – Nafarroako Gobernua | Nafarroako Foru Erkidegoko Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak. | Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren homologazioa irakasleen etengabeko prestakuntza gisa. | %15 | Ikastetxeak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. | Ikus ikastaroak |
Osasuna, pertsonekiko konpromisoa | EAEko osasun publikoko profesionalak. | Lankidetzan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin. | %75 | Osakidetzak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. | Ikus ikastaroak |
EAEko Psikologoen Elkargoak | Elkargoari lotutako profesionalak. | Elkargoekin adostutako ikastaroetan murrizpena | %15 | Elkargokide izatea akreditatzen duen dokumentua. | Ikus ikastaroak |
COAVN elkargoa | Elkargoari lotutako profesionalak. | Elkargoekin adostutako ikastaroetan murrizpena | Elkargokide izatea akreditatzen duen dokumentua. |
3. Orokorrak
Programa | Norentzat | Deskribapena | Deskontua | Aurkeztu beharreko dokumentazioa | |
UIK euskaraz | Publiko orokorra | Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan | %15 | Ez da behar | Ikus Ikastaroak |
ELKAR | Elkarreko bazkideak | Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan | %15 | Bazkide zenbakia. | Ikus ikastaroak |
Donostia Kultura | Donostia Kulturako bazkideak | Murrizpena matrikulan aukeratutako ikastaroetan | % 15 | Donostia Kulturako bazkide txartela | Ikus ikastaroak |
Euskaltegi edo autoikasuntzarako zentro homologatutako kide | Zentroetako irakasleak eta ikasleak | Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan | %15 | Kide izatea akreditatzen duen dokumentua. | Ikus ikastaroak |
Ikastaroak guztiontzat | Kultura Etxe / Liburutegietako bazkideak | Murrizpena interes orokor/kulturaleko tematikako ikastaroetan | %15 | EAEko liburutegietako edo kultura etxeetako bazkide txartela | Ikus ikastaroak |
4. Salbuespenak
Kolektiboa | Deskontua | Aurkeztu beharreko dokumentazioa (*) |
Kategoria bereziko familia ugariak | %30 | Lurraldeko Aldundiak emandako titulua, familia ugaria dela adierazten duena, kategoria adierazita. |
Desgaitasun bat duten pertsonak, % 33koa edo gehiagokoa | %30 | Administrazio eskudunak emandako desgaitasun mailari buruzko ebazpena. |
Familian % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen kideren bat duten pertsonak, helbide berean erroldatuta badaude betiere. | %30 | Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria. |
Terrorismoaren biktimak, ezkontidea, ondorengoak eta haiek harreran hartutako pertsonak. | %30 | Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programari atxikitzeko ebazpena. Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria. |
Genero indarkeriaren biktimak eta ardurapean dituzten 25 urtetik beherako seme-alabak, harekin bizi direnak eta EAEn erroldatuak | %30 | Ebazpen judiziala, indarrean dagoen babes agindua edo Ministerio Fiskalaren txostena. Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria |
(*) Salbuespena eskatzeko egunean aitorpena izapidetzen ari bada, egiaztatu egingo da aitorpenaren edo berrikuspenaren eskaeraren kopia konpultsatuaren bidez.
Fundazioaren datu fiskalak
Titularra: Fundación Cursos de Verano UPV/EHU
CIF: G 20448056
Helbidea: Paseo Miraconcha, 48. 20007. Donostia/San Sebastián