Pribatutasun politika

Erakundearen datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 10. artikulua betez, jarraian adierazten dira wwwuik.eus webgunearen erakunde arduradunaren identifikazio datuak.

Izen soziala: UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOA IFK/IFZ: G20448056

Helbide soziala: Miramar Jauregia. Mirakontxa 48, 20007 Donostia (Gipuzkoa)

Fundazioen Erregistroan inskribatua:  GIP-49 zk.
Telefonoa: 943219511
Faxa: 943219598
Email: info@uik.eus

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu webgune honetako iturburu kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak, UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN alde. Ezin da webgunea, osorik edo zati batez, kopiatu edota argitaratu, ezta webgunearen tratamendu informatikoa, banaketa, hedapena, aldaketa, eraldaketa edo deskonpilatzea egin eta titularrari legez aitortutako beste eskubideak erabili ere, UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK aurretik idatzizko baimena eman gabe.

Erabiltzaileak ez beste inork webgune honetan agertzen den materiala erabili dezake bere erabilera pertsonal eta pribaturako denean, eta debekatuta dago materiala merkataritza xedeetarako edo legez kontrako ekintzetarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK dauzka.

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOA aurreko baldintzak betearazteaz eta bere web orrietan agertzen diren edukiak behar bezala erabiltzeaz arduratuko da; horrenbestez, erabiltzaileak eskubide horiek urratuz gero edo bete ezean dagozkion akzio zibilak eta penalak hasiko ditu.

Datu pertsonalak babestea

UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN pribatutasun politika

Webgune hau erabiltzen den bakoitzean, une bakoitzean indarrean dagoen pribatutasun politika aplikatuko da, eta testu hori irakurri beharko da harekin ados gaudela egiaztatzeko. 679/2016 EB Erregelamenduan eta 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) ezarritakoa betez, jakinarazi nahi dizugu helaraziko dizkiguzun eta gurekin duzun harremanak iraun bitartean sortzen diren datuak tratatu egiten direla eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren erantzukizunpeko fitxategietan sartzen direla, helburu hauekin, hain zuzen:

  1. Irakaskuntzako eta unibertsitate hedakuntzako jarduerak antolatzea,
  2. Administrazio kudeaketa egitea eta erlazioari eustea
  3. Egingo dizkiguzun eskaerei erantzutea, eta edozein bitartekotatik jakinarazpenak bidaltzea Fundazioaren jarduerekin lotuta.

Tratamenduari dagokion legitimazioa interesdunaren adostasuna da. Hain zuzen, adostasun hori berariaz eta argi adieraziko du interesdunaren esku jarritako inprimakiak betetzean, bidaltzean eta/edo entregatzean, bai eta hizpide dugun zerbitzua garatzean ere.

Datuak ez zaizkio inori lagako zure baimenik gabe, legez ezarritako kasuetan izan ezik.

Datuak gordetzea UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK horiek gordetzeko lege betebeharrak baldintzatuko du. Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, eramateko, horien tratamendua mugatzeko eta emandako adostasuna atzera botatzeko eskubideak balia ditzakezu. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, zure NANaren kopiarekin batera, Uda Ikastaroak Fundazioaren datuak babesteko ordezkariari posta arruntez (Mirakontxa pasealekua 48, Miramar Jauregia, 20007 Donostia, Gipuzkoa) edo posta elektronikoz (mailto:info@uik.eus). Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune hau: www.uik.eus

Bestelakoak

a.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK aurrez ohartarazi gabe webgunean dagoen informazioa eta haren konfigurazioa zein aurkezpena aldatzeko ahalmena dauka.

b.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK bitarteko honen bidez hitzematen du IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ DUELA EGINGO. Ondorio hauetarako, hortaz, ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN webgunearen ataletan aurkitu daitezkeen formazko edo zenbakizko akatsak, atal horietan agertzen den informazioa mantentzea edota eguneratzea osorik ez egitearen edo akatsez egitearen ondorioz sortu direnak. UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsak ahalik eta azkarren zuzenduko dituela hitzematen du.

c.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK hitzematen du EZ DUELA KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK IGORRIKO HALAKOAK DIRELA ESAN GABE, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa aintzat hartuta. Ondorio horietarako, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN bezeroei edo jardueretara bertaratutakoei bidalitako informazio oro, baldin eta helburua interesatuaren eta UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN arteko kontratu-lotura mantentzea eta fundazioaren informazio zein prestakuntza-lanak eta beste berezko jarduera batzuk gauzatzea bada.

d.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik, erabiltzaileak webgune honetara sartzerakoan edota webgunean agertzen diren informazioak erabiltzerakoan arau aplikagarriren bat betetzen ez badu.

e.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzearen ondorioz sorturiko edo sor litezkeen edozein motatako kalte-galeren gainean. Webgune honen bitartez erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak atzitzeko aukera ematen dioten estekak (linkak) eta hipertestua ez dira UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOARENAK eta ez daude haren kontrolpean; erakunde honek ez du inolako erantzukizunik horietan agertzen den informazioaren gainean ezta informazio horretatik erator litezkeen ondorioen gainean ere.

f.- UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek fundazioarenak izan ez arren webgune honetan agertzen diren marka izen, produktu izen eta marka komertzialak legez kontra erabiltzearen gainean. Era berean, ez du bere gain hartzen webgune honetan beste webgune batzuekin egindako estekaduren edukiaren osotasun, egiazkotasun eta zilegitasunetik sortu daitekeen inolako erantzukizunik.

g.- Azken batez, erabiltzailea da UPV/EHUko UDA IKASTAROAK FUNDAZIOAREN webgune honetako zerbitzu, eduki, esteka (linka) eta hipertestuaz egiten duen erabileraren erantzule bakarra.