Ohiko galderak
Galdera: Beharrezkoa da gutxieneko maila akademikoa UIKren jardueretara joateko?
Erantzuna: Ez da beharrezkoa. Ikastaro gehienak interesa duten pertsona guztiei zabalik daude, profesionalentzat eta alorrean adituak diren pertsonentzat antolatzen diren kongresuak izan ezik. Gomendatzen da jarduera bakoitzaren fitxa kontsultatzea, zer publikorentzat den jakiteko.
Galdera: Kredituak lortzen dira uda ikastaro bat egiteagatik?
Erantzuna: Uda Ikastaroetan parte hartzeagatik bertaratze ziurtagiri bat lortzen da, jarduerari dagozkion balio akademikoko orduak adierazten dituena. Ziurtagiri hori aurkeztu behar da unibertsitate ikastegian, egiten ari diren ikasketei dagokien baliozkotzea egiteko.
Galdera: Uda ikastaro bat egiteak ematen du punturik oposizioetarako?
Erantzuna: Oposizio bakoitzak bere arauak ditu. Beraz, dagozkion oinarriak kontsultatu behar dira, bertaratze ziurtagiriak baliorik duen ala ez jakiteko.
Galdera: Nola alda dezaket erabiltzailearen helbide elektronikoa?
Erantzuna: Mezu bat bidali info@uik.eus-era helbide elektroniko berria adieraziz eta Idazkaritzatik aldaketa egingo da.
Galdera: Nola lor ditzaket nire ziurtagiriak?
Erantzuna: 2019tik aurrera, ziurtagiriak plataformaren espazio pertsonalean daude. Zure gune pertsonalera zure helbide elektronikoarekin (erabiltzailea) eta pasahitzarekin sartu (gogoratzen ez baduzu, sakatu "Pasahitza ahaztu duzu? / Pasahitza lortu".
Galdera: Nola lor ditzaket 2019 baino lehenago nire ziurtagiriak?
Erantzuna: idatzi mezu bat info@uik.eus-era datu hauekin: izen-deiturak, egindako ikastaroa eta edizioa.
Galdera: Nola eskura dezaket aurreko ikasturteetako dokumentazioa?
Erantzuna:dokumentazioa ikastarora joan diren ikasleentzat bakarrik dago eskuragarri, epe mugatu batean.
Galdera: Zer ordutegi du online ikastaroak?
Erantzuna: iraupen luzeko on line ikastaroek ez dute ordutegirik. Pertsona bakoitzaren ardura da eskatutako lanak adierazitako epean osatzea eta entregatzea.
Galdera: non aparkatu dezaket Miramarrera autoz joaten banaiz?
Erantzuna:inguruetan tarifa desberdineko TAO zona dago. Mesedez, kontsultatu Udalaren web orrian edo deskargatu eremuen mapa HEMEN sakatuz. Gogoan izan berdeguneak direla denbora gehiagoz aparkatzeko aukera ematen dutenak.
Galdera: nola joan naiteke Miramarrera garraio publikoan?
Erantzuna: Mesedez, kontsultatu Dbus webgunean jauregitik pasatzen diren autobus-lineak. Zure bizikletaz edo Dbizi alokatutako bizikletaz ere etorri zaitezke, eta Zerbitzu sarbidean edo Antigua auzoan aparkatu.
Galdera: zuzeneko online ikastaro batean izena eman dut, nola konektattuko naiz?
Erantzuna: Ikastaroa hasi aurretik jarraibideen mezua bidaltzen da.
Galdera: zuzeneko ikastaro presentzial batean eta online matrikula-modalitatea alda dezaket?
Erantzuna: Ikastaroa hasi aurretik alda daiteke, horretarako mezu bat bidali behar da info@uik.eus helbidera, aldaketa eskatzeko. Ikastaraoa hasitakoan EZIN da aldaketarik egin.