Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak
Egitekoa
UIKren egitekoa da unibertsitate zabalkundea eta prestakuntza, bizitza osoan zeharreko prestakuntza bereziki, ezagutza profesionalak eguneratzearen, sentsibilizazioaren eta gizartean garrantzitsuak diren gaiei buruzko eztabaidaren bidez, partaidetzan oinarritutako topagune bat eratuz horrela.
UIKren egiteko osagarri bat da UPV/EHUren irudi positiboa zabaltzea, baita euskal kulturarena, gure erakundeena eta entitate laguntzaileena ere.
UIK-k bere egitekoa betetzen du lankidetzan bere inguruko, estatuko eta nazioarteko agente publiko eta sozioekonomikoekin.
Ikuspegia
Gure ikuspegia da erreferentziazko topagune bihurtzea estatuan eta nazioartean, gizartearen erronkei dagokienez gizarteko eragileen prestakuntza, eztabaida eta topaketarako.
Balioak
Kudeaketa autonomia UIKren baitan.
Ikasteko grina eta ideia pluraltasunaren errespetua.
Hurbiltasun eta zerbitzu bokazioa, egoera aldakorrei aurrea hartzeko eta haietara egokitzeko gaitasun gisa.
Konpromisoa jasangarritasunarekin, UIKren balizko balio gisa.
Kultura eta berrikuntza jardueren formatuetan, kudeaketan eta garapenean, ikaskuntza sustatuz.
Kalitatea, gure eskaintzaren eta kudeaketa ereduaren helburu gisa.
Gardentasuna eta erantzukidetasuna edo “egiten dena esatea, esaten dena egitea, eta kontuak ematea".
Nortasuna: Euskal Herrian errotua eta UPV/EHUren leloari jarraituz munduari irekia: Eman ta Zabal Zazu.
Fundazioaren taldeko pertsonak erakundearen funtsezko muintzat hartzea.
Lankidetzarako jarrera UPV/EHUko Ikastegi, Sail eta Institutuen, bestelako Unibertsitate, Erakunde, antolakunde, gizarte eta kultura elkarteen eta enpresen aurrean.