Ricardo Echepare konferentziak
Ezagutzaren transferentziari eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren inpaktu sozialari buruzko hitzaldiak
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailari esker Ricardo Echepareren izena daraman ekimena jarri da abian UPV/EHUko Uda Ikastaroen 2024ko ekitaldiaren baitan.
Ricardo Echepare (Irun, 1948) Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna eta Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendaria izan zen. Epe labur batez Irungo alkate eta Gipuzkoako kultura diputatu izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran UPV/EHUko Uda Ikastaroak bultzatu zituen sortu berri zen unibertsitatea euskal gizartera hurbilarazi asmoz. UPV/EHUko Uda Ikastaroetako zuzendaria izan zen 1981etik 2008ra eta Uda Ikastaroak unean uneko akademiko, intelektual, artista eta politikari garrantzitsuenen nahitaezko hitzordu izatea lortu zuen.
Ricardo Echeparek ezagutzaren zabalkundearen mesedetan eta hezkuntzaren alde egindako lanari eta izpiritu horri bide emanez bere izena daraman konferentzia antolatuko da aurrerantzean urtero. Ezagutzaren transferentziari eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren inpaktu sozialari buruzko hitzaldiak izango dira, aldi berean, goi-mailako hezkuntzari, ingeniaritzetako prestakuntza dualari eta kalitatezko unibertsitate-kudeaketari buruz aritzeko espazio prestigiotsua bilakatzea da xedea.
Ricardo Echepare izeneko konferentzia Miramar Jauregiko Errege Jangela aretoan ospatuko da urtean behin eta areto bertan Echeparek egindako ekarpena ohoratuko duen plaka bat jarri da.
Ricardo Echepare lehenengo konferentzia
2024ko irailaren 30ean izan zen lehen ekitaldia berezia izan zen eta egitarau zabala izan zuen.
- Ricardo Echepareri omenaldia
- Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuaren hitzaldia
- Miguel Echenique katedradunaren konferentzia. Ricardo Echepare: Pentsamendua eta ekintza
- Eva Ferreira García UPV/EHUko errektorearen hitzaldia