Matrikula nola egin
Nork egin dezake matrikula
- 18 urtetik gorakoak.
- Adin txikikoak: kasu bakoitza aztertuko da.
- Matrikula pertsonala eta besterenezina da. Izena eman duen pertsonak joan behar du ikastarora, eta inor ezingo da ikastarora joan haren izenean.
Matrikulatzeko moduak
Online matrikula:
- Bilatu gure webean ikastaroa eta klikatu “Informazio gehiago”. Ikastaroaren informazioaren barruan, klikatu "Matrikula zaitez" eta jarraitu pausoak.
- Jada erregistratuta bazaude: jo ezazu zure eremu pertsonalera zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartuz (erregistroa behin bakarrik egin behar da; pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu "Lortu pasahitza").
- Plataforman lehen aldiz sartzen bazara: zeure burua erregistratu behar duzu erabiltzaile berri bat sortuz. Bete eskatzen diren eremuak eta egin matrikula (erregistroa behin bakarrik egiten da zure helbide elektronikoa eta nahi duzun pasahitza erabiliz).
Beste modu batzuk:
Email: info@uik.eus
Telefonoa: 943 21 95 11 - 629 66 80 44 - 608 75 86 99
Aurrez aurre edo online zuzenean modalitatea:
Aurrez aurre joateko edo zuzenean online jarraitzeko aukera ematen duten jardueretan, jarduera osorako hautatutako aukera errespetatuko da. Ezin dira bi aukerak jarduera berean konbinatu.
Aforoa
- Plaza mugatuak eta esleitzen dira matrikulazio ordenaren arabera.
- Aforoa betez gero, izena eman dezakezu itxaron zerrendan.
- Abisu bat bidaliko dizugu matrikula berriro irekiz gero.
Oharra
Matrikula egiteak esan nahi du onartzen direla UIK-k ezarritako jokabide arauak . Prestakuntza jarduera batean parte hartzen duen edozein pertsona isilaraz daiteke online prestakuntza batean, edo jarduera batetik kanporatu, baldin eta irakaslearen iritziz haren jarrerak jardueraren garapena eragozten edo oztopatzen badu.
UIK-k matrikula prozesuan ez ditu onartuko funtsezko jokabide arauak errespetatu ez dituzten edo prestakuntza ekintza bat egitea oztopatu edo eragotzi duten pertsonak. Onartezinak dira jokabideak, zerrenda hau itxia izan gabe: irainak, mehatxuak edo iruzkin sexistak, arrazistak... egitea, irakasleari edo bertaratutako beste pertsona batzuei eragozpenak eragitea, jardueraren garapena behin eta berriz etetea, komunikazio kanalak jardueraren aurreikusitako garapenarekin zerikusirik ez duten jardueretarako erabiltzea.