Erronka Garbia
UIK-n aspalditik ingurumenean izan ditzakegun inpaktu negatiboak murrizteko helburua izan dugu. Gure xedea kontutan izanik, barrura ezezik, kanpora begira ere lan egiten dugu eta urte guzti hauetan iraunkortasunaren inguruko ikastaro ugari antolatu ditugu. Gaiak duen ezinbesteko garrantzia kontutan izanik, 2020an Donostia Sustainability Forum-a sortu genuen, BBVA Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza – IHOBE eta Donostiako Udalarekin batera, aldaketa klimatikoan arreta jartzeko.
Erronka Garbiarekin bat egiteak, gure apostuan aurrera egiteko hurrengo ezinbesteko pausua dela ohartuta, jardueren jasangarritasun neurriak areagotzera eraman gaitu, ingurumen-sentsibilizazioan haratago joateko eta gure ingurumen- inpaktua hain baliotsua den erreminta honekin kalkulatzeko.
2022an gure ekintzak doitu ditugu eta hiru proba egin ere. Jarduerak egiteko egoitzaren eragina kontutan hartuta, gure egoitza nagusietan egindako hiru Uda Ikastaro aukeratu eta neurtu ditugu.
Esperientzi honi eta datozenei esker, urtetik urtera hobetzen joango gara, Fundazioaren jarduera guztiei metodologia berbera aplikatu arte eta Erronka Garbia metodologiaren ardatz guztiak kontutan hartuz eta hauek naturaltasun osoz barneratuz.
Ekitaldiaren Ingurumen-adierazpena 2022
Aurten ere, 2023an, gure ingurumen-inpaktua neurtzeko eta minimizatzeko Erronka Garbia metodologia jarduera guztietara zabaldu dugu. Besteak beste, INGURUMEN PRAKTIKA EGOKIEN DEKALOGOA zabaltzen dugu:
1. Zure hondakinak minimizatu
2. Birziklatu
3. Berrerabili
4. Ahalik eta zaratarik gutxien egin
5. Ez xahutu ura
6. Ez xahutu energia
7. Ahal duzunean oinez, bizikletaz edo garraio publikoaz mugitu
8. Behar dena bakarrik inprimatu
9. Ingurunea errespetatu
10. Ez erabili plastikoa