III Jardunaldia Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak
Azalpena
UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan. Jardunaldi honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.
Aurreko bi edizioetan (2022 eta 2023), Steam, Hezkuntza, Osasuna eta Humanitate eta Giza Zientzien jakintza-arloen inguruan sortutako lantaldeen aurrerapenak ezagutu ditugu, baita Europako hainbat esperientzia ere.
2024an, lantaldeak lau arlo berritan berrantolatu dira: 2+3 prestakuntza-ibilbideak, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasketen arteko baliozkotzeak, hezkuntza berrikuntza proiektu bateratuak eta ikasleentzako orientazioa. 2024ko edizio honetan, garatzen ari diren ekintzak eta 2025erako aurkezten diren erronkak ezagutuko ditugu.
Ekimen hau batez ere Gipuzkoako Campusean garatu da eta edizio berri honetan, Arabako eta Bizkaiko pertsonak jardunaldi honetara batzera animatu nahi zaituztegu bereziki, proiektu honen nahi bizian jauzi bat eman eta hiru campusetan lan-fase berri bat abian jarri nahi dugulako.
Helburuak
Zubiak eraikitzea lanbide-heziketaren eta unibertsitate-hezkuntzaren artean, gizarte-premiak kontuan hartuta. Testuinguru eta ikuspegi orokor horretatik abiatuta, lau zutabe berri aurreikusi dira:
- Gizarte-eraldaketaren orientabideak eta erronkak partekatzea, eta etorkizuneko ikasleen eta profesionalen premiei buruz hausnartzea.
- Testuinguru horretan Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen arteko zubi motak eta lankidetza-esparruak lantzen jarraitzea.
- Lankidetza-eremuak lehenestea eta horiek lantzeko ekintzak zehaztea.
- Esperientzia pilotu berriak abian jartzeko urratsak zehaztea eta abian jartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Zuzendariak
Laura Vozmediano Sanz
Euskal Herriko Unibertsitatea, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea UPV/EHU
Gizarte Psikologia saileko irakaslea UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. CRIM-AP ikerketa-talde finkatuko kidea. Gaur egun, UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea.
Fernando Tapia Alberdi
UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordea
Zuzenbidean Doktorea (UPV/EHU). Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn. Besteak beste, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide, UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide, EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko, Gipuzkoako Campuseko Garapen eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreorde izan da. Kudeaketa publiko zein pribatuaren esparruan badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatu, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile, eta Kirolgi Fundazioaren Presidente karguak izan baititu. Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko kide, UPV/EHUko AKTIBA IT ikerketa taldeko kide eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreorde da.
Hizlariak
Agustin Erkizia Olaizola
UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera I
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn (2012) eta Kontabilitateko irakaslea UPV/EHUn 1989tik. Liburu baten egilea eta hiru libururen eta 25 artikulu zientifiko baino gehiagoren egilekidea da. 11 ikerketa-proiektutan parte hartu du, enpresekin eta/edo administrazioekin egindako 18 I+G kontratutan, eta doktorego-tesi bat zuzendu du. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) zuzendu du (2002-2008), eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea da (2017- gaur egun). AKTIBA-IT: Praktika, Ikaskuntza eta Balioen Ikerketa Taldeko kidea da (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) Biziraun, Maite dugun norbaiten en en suizidioak mindutako pertsonen elkartea/Asociación de personas afectados por el suicidio de un persona querido elkartearen sortzaileetako bat da, eta Biziraunek 2017tik gaur egun arte etengabe antolatu dituen suizidioari buruzko UPV/EHUko udako ikastaroetako zuzendarietako bat izan da.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2024-12-12 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa