Haur Literatura Lantegia (0-8 arte)

Haur Literatura Lantegia (0-8 arte)

04.Jul - 06. Jul, 2017 Cód. L2-17

Descripción

Haur Literaturak sostengatzen du haurraren garapen emozionala eta intelektuala, neurri handi batean; gainera, irakurketa sustatzeko baliabide paregabea omen da eta hizkuntzaren kalitatea hobetzen omen du... Onura guzti horiek ordea, ez dira atzemango Haur Literaturaren erabilpen sistematizatu batean baino.

· Lantegian Haur Literatura sistematizatzeko irizpideak aztertuko dira: zer, zergatik eta nola?

· Poesia eta ipuin adibideak eta baliabideak aztertuko dira.

· Proposamen zehatzak gauzatuko dira elkar lanean.

Leer más

Objetivos

Biologia oinarrian, haurraren garapen kognitiboa erabat loturik agertzen da poesiaren ezaugarri nagusiekin: erritmoa, soinua eta doinua.

Azalpenean lotura horien izaera eta garrantzia aztertzen dira.

Euskal haur literatura moldez molde, egokitzen zaio haurraren garapenari, gainontzeko hizkuntzetan bezalaxe.

Egitura poetikoen erabilpenean oinarrituko da sormen proposamena.

Erritoak oinarri, gizakiaren bilakaeraren isla bihurtzen dira ipuinak.

Pertsonaren bilakaerara egokitzen dira ipuinak: gatazkaz gatazka, haurraren barne korapiloak askatzeko eredu egokiak eskainiz.

Tradiziozko ipuinen moldaketak.

Ipuin kontaketak eta irakurketak.

Album ilustratuen kontaketak.

Leer más

Programa

04-07-2017

09:00 - 11:15

“Tradiziozko ipuinen azterketa“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
11:45 - 13:35

“Taldeka proposamen bat prestatu“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria

05-07-2017

09:00 - 11:00

“Poesia haurraren garapenean eta Poesia baliabideen aurkezpena“

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea - Irakaslea
11:00 - 13:45

“Taldeka proposamen zehatzak prestutu“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea - Irakaslea

06-07-2017

09:00 - 14:00

“Taldeka proposamen bat burutu eta haren aurkezpena“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea    - Irakaslea   

Directoras/es

Itziar Zubizarreta Ayerbe

Galtzagorri Elkartea, zuzendaria

10 urtez Herri Ametsa Ikastolan HHko irakasle izan ondoren, Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Hizkuntza eta Haur Literaturaren Didaktikako irakasle izan zen. 1991tik aurrera, hainbat ikastetxetan Hizkuntz- trataeraren berrikusketak burutu zituen metodologia eta baliabide proposamen zehatzak bideratuz. 2002tik aurrera, Galtzagorri Elkarterako hainbat egitasmo diseinatu eta aurrera eraman zituen: Bularretik Mintzora eta Areto Literarioak kasu. Zuzendaritza batzordearen enkarguz OEPLi elkarteko lehendakaria izan zen eta Mari Jose Olaziregirekin elkarlanean komisario lanak burutu zituen Haur eta Gazte Lteraturako IV. Iberiar Biltzarra: “Desberdin irakurriz” Donostian 2008an.

Ponentes

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).

Precios matrícula

MATRICULAHasta 31-05-2017Hasta 04-07-2017
81,00 EUR95,00 EUR
48,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
70,00 EUR -
- 48,00 EUR

Lugar

Donostiako Haur Liburutegia

Fermin Calbeton Kalea, 25

Gipuzkoa

43.3231375,-1.9849785999999767

Donostiako Haur Liburutegia

Fermin Calbeton Kalea, 25

Gipuzkoa