Haur Literatura Lantegia (0-8 arte)
Azalpena
Haur Literaturak sostengatzen du haurraren garapen emozionala eta intelektuala, neurri handi batean; gainera, irakurketa sustatzeko baliabide paregabea omen da eta hizkuntzaren kalitatea hobetzen omen du... Onura guzti horiek ordea, ez dira atzemango Haur Literaturaren erabilpen sistematizatu batean baino.
· Lantegian Haur Literatura sistematizatzeko irizpideak aztertuko dira: zer, zergatik eta nola?
· Poesia eta ipuin adibideak eta baliabideak aztertuko dira.
· Proposamen zehatzak gauzatuko dira elkar lanean.
Programa
2017-07-04
“Tradiziozko ipuinen azterketa“
- Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
“Taldeka proposamen bat prestatu“
- Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
2017-07-05
“Poesia haurraren garapenean eta Poesia baliabideen aurkezpena“
- Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea - Irakaslea
“Taldeka proposamen zehatzak prestutu“
- Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
- Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea - Irakaslea
2017-07-06
“Taldeka proposamen bat burutu eta haren aurkezpena“
- Itziar Zubizarreta Ayerbe Galtzagorri Elkartea - Zuzendaria
- Juan Kruz Igerabide Sarasola Galtzagorri Elkartea - Irakaslea
Zuzendariak
Itziar Zubizarreta Ayerbe
Galtzagorri Elkartea, zuzendaria
10 urtez Herri Ametsa Ikastolan HHko irakasle izan ondoren, Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Hizkuntza eta Haur Literaturaren Didaktikako irakasle izan zen. 1991tik aurrera, hainbat ikastetxetan Hizkuntz- trataeraren berrikusketak burutu zituen metodologia eta baliabide proposamen zehatzak bideratuz. 2002tik aurrera, Galtzagorri Elkarterako hainbat egitasmo diseinatu eta aurrera eraman zituen: Bularretik Mintzora eta Areto Literarioak kasu. Zuzendaritza batzordearen enkarguz OEPLi elkarteko lehendakaria izan zen eta Mari Jose Olaziregirekin elkarlanean komisario lanak burutu zituen Haur eta Gazte Lteraturako IV. Iberiar Biltzarra: “Desberdin irakurriz” Donostian 2008an.
Hizlariak
Juan Kruz Igerabide Sarasola
Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2017-05-31 arte | 2017-07-04 arte |
---|---|---|
81,00 EUR | 95,00 EUR | |
48,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
70,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR |
Kokalekua
Donostiako Haur Liburutegia
Fermín Calbetón nº 25
Gipuzkoa
Donostiako Haur Liburutegia
Fermín Calbetón nº 25
Gipuzkoa