Berri guztiak

Bilboko Udalak eta UPV/EHU-ko Uda Ikastaroek KulturGest Bilbao programa aurkeztu dute

Bi entitate horiek hitzarmen bat sinatu dute, haien arteko elkarlana finkatzen duena, Uda Ikastaroen artean ziklo bat eskaintzearren Bilbon kultura kudeatzearen inguruan.

Bi entitateen arteko elkarlana sustatzearren, UPV/EHUko Uda Ikastaroek eta Bilboko Udalak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute, KulturGest Bilbao izeneko programa garatzearren. Ekimen hau sortu zen kultur kudeaketaren orainari eta etorkizunari buruz gogoeta egitearren, eta kultur arloen ardura duten pertsonentzat eta erakundeentzat antolatua da, hala nola diren, bereziki, Bilboko kultur bizimoduaren eragileak, eta, orobat, Euskadi osoko lurralde-entitateak, oro har. 

Programa honek 6 ikastaro izango ditu, eta 2022a eta 2023a bitartean gauzatuko dira, eta badu biltzar bat ere, 2024an egingo dena. Programaren helburuen artean, artisten eta kudeaketaren erantzuleen artean eztabaida egitea beharrizanen eta erronken inguruan; zer azpiegitura daukagun aztertzea; egungo publikoa eta etorkizunekoa aztertzea; eta, orobat, kultura hedatzeko zer bitarteko eta metodo dauzkagun, kultura aditurik 2030 Agendan jasotzen den moduan, ondasun unibertsaltzat.

IBILBIDE LUZE BAT FINKATZEA


1999tik, UPV/EHUk antolatzen duen udako jarduera akademikoaren egoitza izan da Bilbo, orduko hartan "Bilbo, artea eta kultura" izeneko topaketekin hasita. Unibertsitatearen egoitzan bertan egiten ziren topaketa haiek, bai eta uriko kultur zentro batzuetan eta besteetan, hala nola Campos Eliseos Antzokia, edo Juan Crisóstomo de Arriaga musika-kontserbatorioa. 

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU inauguratu zenetik, ordea, bera da Bilbon Uda Ikastaroen egoitza nagusia, eta jarduera halaber gauzatzen da uriko beste toki batzuetan, hala nola Bilboko Guggenheim Museoa.

Bilboko udalak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroek elkarrekin egin dute bide hori, eta garrantzi berezia izan dute, bestalde, kulturaren inguruan antolatutako jarduerek.

Aurten, Uda Ikastaroak ekainaren 22an, 23an eta 24an izango dira:

Lehenengo jardunaldian, "Kultur politikak hiriburuetan" izeneko gai landuko da, eta kultur kudeaketaren jasangarritasuna aztertuko da bereziki, haren alderdi inklusiboa, ezinbesteko izaki dibertsitatearengatik eta parte hartu eragin nahi zaien publikoengatik.

Kultur kudeatzaileak, ondarea, komunikazioa eta teknologia berriak”. Bigarren ikastaro honen ardatza, berriz, kulturaren mundua bizitzen ari den eraldaketa izango da, formatu teknologiko berrien zabalkundea (pandemiako itxialdiaren ostean horrenbeste zabaldu zena); komunikazio politika eraginkor eta arrakastatsuak, hala nola izan zen Prado Museoa edo Albaola Itsas Kultur Faktoria; eta, orobat, ondare galdu eta ezin ezagutzeko modukoaren zabalkundean sortu diren aukerak, errealitate birtualaren bidez, Burgosko Unibertsitatearen eskutik.

Azkenik, "Gure ondarea kudeatuz: eredu eta ikuspegi berriak" izeneko ikastaroan, ondarearen kudeaketa landuko da, zer egoera duen gaur egun, zer eredu berri ari diren agertzen, eta etorkizuneko zer ikuspegi ditugun, hala nola genero ikuspegiarekikoak.

Matrikula dohainik da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago.

Bilbon, halaber, UPV/EHUren beste hogeitaka ikastaro egingo dira, eta era askotako gaiak landuko, hala nola historiak, klimaren krisia, berrikuntza eta inklusio soziala, osasun mentala, lehen arretaren egoera edo etika espaziala (unibertsorako eskubidea arautzeko beharrizanera hurbiltzea).