Gizarte-ongizatearen iraunkortasuna guztion erronka da
Etorkizuneko gizarte-eredua guztion artean eraiki beharko dugu.Ikastaro honetan erresilientziaren beste eredu batzuk ere entzun ditugu. "Garen lekutik abiatuz, eta klaseko azkarrenetakoak izanik, jasangarri eta bideragarri egitea eta beste estatuetako praktikarik hoberenak erabiltzea".
Suediakoa bezalako esperientziak ezagutu ditugu, bideragarri ez zen eredu batera eraman zutenak. Gipuzkoako Foru Aldundia denbora luzez jardun da eredu desberdinak aztertzen, baina "gizarteak parte har dezan saiatu behar gara. Horrela, guztiok, bai gizarteak eta bai erakundeok, daukagun hori baloratuko dugu eta guztion artean eredua zehaztu eta lehentasunak ezarri ahal izango ditugu". Foru Aldundia Etorkizuna Eraikiz programaren bidez ari da honetan jarduten, herri eta enpresa desberdinetako kasu eta esperientzia errealekin. Momentuz, badakigu oso erronka garrantzitsua daukagula gure aurrean ikuspuntu demografikotik, baita ere ondoriozko behar sozialengatik. Horrek eraginkortasun maila altuagoak izatera eta garrantzitsua dena ulertzera, lehentasunak ezarriz, behartuko gaitu".
Jabier Larrañagak ulertzen duenez, pertsonak dira garrantzitsuena, eta mendekotasuna eta birgizarteratzeko problemak dituzten pertsonak babesteko sarea bezalako zerbitzuak azpimarratzen ditu. "Gizarte solidarioa behar dugu, euskarri horiek mantendu eta, agian, beste zerbitzu batzuk beste modu batean landu".
"Ez gara kontziente, adibidez, garraioak eta errepideek dituzten kostuaz. MUGI txartela erabiltzen dugunean, ez gara konturatzen bidaiak benetan balio duenaz, ordaintzen duguna ez delako bidaia bakarrik. Ez gara konturatzen MUGI txartela daukan pertsona bakoitzean inbertitzen den guztiaz, anbulategira goazen bakoitzean jasotzen dugun osasun-zerbitzuak balio duenaz.