Berri guztiak

Kobazuloen azken erreplikek esperientzia sentsorialagoa eskaintzen dute.

Originalaren erreplika eraikitzearen beharra kobazulo originalak jasandako gehiegizko esplotazioak eragindako degradazioaren ondorio izan zen. Itxi behar izan zuten bere ekosistema aldatu egin zelako eta "gehiegi bisitatzen diren kobazuloen problema guztiak jasan zituelako". Ideia hau irudikatzeko, Miró irakasleak patezko lata baten adibidea jarri zuen: "behin irekita oso azkar degradatzen da. Milaka urtez itxita egon den kobazulo bati gauza bera gertatzen zaio". Gizakiak eragiten duen kaltearen beste adibide bat erraz ikus daiteke Lascaux IV bisitatuz gero, non berotze-efektua sorraraziz, gizakiaren gorputzak askatzen duen beroa infragorrien bidez ikus daitekeen. "Ondoriozta dezakegu milaka pertsona kobazulora sartzeak suposa dezakeena".

Kobazulo berriak eraikitzea eragin zuen beste arrazoi bat aurkikuntzak erakustearen beharra da. "Kobazulo guztiak itxiko balira, kontserbatuko lirateke, baina gizadiak eskubidea du bere ondare kulturala ezagutzeko", defendatu zuen Mirok. Erreplika hauek abantaila asko dituzte bisitarientzat: irisgarriak dira guztientzat (haur txikientzat, pertsona helduentzat...) gehienetan gertatzen den ez bezala, irristakor eta ibiltzeko zail izan ohi baitira; argiztatuta daude guztia ongi ikusi ahal izateko; jendea ez da ez makurtu ez busti behar...

Aditu batzuentzat erreplika bisitatzea originala bisitatzearekin parakatzerik ez badago ere, pertsona gehienentzat ia ez dago desberdintasunik eta errepliken kalitateak originalaren aurrean bagina bezala senti gaitezen lortzen du. "Esperientziaren erosotasunak balio erantsia izatea egiten du, eta askotan originala baino gehiago gustatzea ere".

Kobazuloen erreplikak, bokazio gordezale eta didaktikoa izan ez ezik, bertako garapena mesedetzen duen faktore bihurtzen dira, erakartzen duten turismoarengatik. Zifrak oso esanguratsuak dira: 11 milioi pertsonak bisitatu zuen Lascaux II, gure historia ezagutzeko modu berri honen arrakasta erakusten duena.

Erreplika baten arrakasta bermatzeko, ezinbestekoa da originaletik ahalik eta gertuen aurkitzea. Ekainberriren kasua da, non esperientziak "gure arbasoek zapaltzen zuten lur berdina eta entzuten zuten uraren soinu berdina zapaltzera eta entzutera" garamatzan, José Aranburuk bideo honetan azaltzen duen bezala. 

 

Zentzumenen aldeko apustua da, sentsorialaren aldekoa. Kobazuloko inguru berdina sortu da, xehetasun guztiak kontuan hartuz.

Lascaux IV bezala, Ekainberrin bisitaria esperientziarako benetako koba batean sartzen prestatzen da. "Begiak iluntasunera ohitu behar dira, eta barneko tenperatura lehen gelazioaren ondoren zegoen berdina da. Kobazulo baten barneko erreplika da, historiaurreko mundura eramaten zaituena, baina erosotasun guztiekin".