Kultura eta Hezkuntza lotuta daude ezinbestean, pertsona bakoitzaren duintasuna lehen planoko kezka izan dadin nahi badugu.
Eta hiriko kulturari buruz mintzatzeak balioei, politikari buruz hitz egitera garamatza ezinbestean. "Desindustrializazio-prozesuaren erdian, euren goreneko aldia preseski gizarte industrialaren eragin izan zen hiriek "bira kulturalaren" baitan gaitasuna berreskuratzea eta bertan behera utzitako espazioak birmoldatzea ahalbidetuko zituzketen argumentuak bilatu zituzten. Sistema ekoizleak jasandako aldakuntza teknologikoaren ondorioz (finantziarizazio ekonomikoaren eraginaz gain) geroz eta gutxiago behar zenez azalera handiak edukitzea edo biztanleen kontingente handiak erakartzea, erronka bikaintasun teknologikoko maila altua eta gaitasun eta sormen handiko giza-kapitala lortzea zen".
Hirietako politika kulturalak hiri bakoitzeko gaitasun ekonomikoa suspertzeko erabiliak (eta propio manipulatuak) izan dira, hala inbertsoreak erakartzeko argumentu bakarra "espazio erabilgarria daukat" izan dadin galaraziz. "Hiri global" eta "bertako nortasun handiko hirien" arteko konbinaketak "helmugako" ideia eraikitzeko balio du.
Joan Subirats-entzat ez da harritzekoa industria-birmoldaketako edo portuen hobekuntza-prozesuak gertatu izana. Izan ere, leku horietan infraestruktura kulturalak, industria sortzeaileen susperraldiak eta artistentzako moduluak bulegoetarako espazioekin eta formatu berrizaleko merkatal zentruekin batera egon behar izan dute. Erakunde publikoek zenbaitetan funtzio garrantzitsua izan dute museoak lekualdatzean edo sortzean honela inpaktu positiboak sortzeko euren inguruan, euren funtzio ikonikoari esker. Baina ondoren, hiri bateko politika kulturala ezin da balio jakin batzuetatik aldendu. "Beharrezkoa da politika kulturala politizatzea. Hau da, onartzea hartutako erabakien arabera, batzuei mesede eta besteei kalte egiten egongo dela. Ez dago kostu eta mozkinen banaketa desberdina saihes dezakeen aukera politikorik".
Kontua ez da, beraz, itxuraz neutralak diren estrategien artean hoberena hautatzea. Bere biztanleen erosahalmena, euren autonomia pertsonala eta taldeko autonomia handituko duen politika kulturala nahi al dugu? Ulertzen al dugu politika kultural bat ezin dela hiri askotan hazten jarraitzen diren desberdintasun-dinamiketatik aldendu, eta ondorioz sarbideko problemak eta baliabide eta gaitasun kultural eta hezkuntzakoen birbanaketa zaindu beharko dituela?
"Ezin gara kulturaz mintzatu hezkuntza, osasuna, lana edo norbanako eta taldeko duintasuna eta iraungiarritasuna aipatu gabe. Askotan erabilitako politika kulturalak dilema horiek ezkutatzen ditu, oinarriko balioak suposatuz. Ezin dugu hezkuntza eta kultura edo lanaren arteko lotura hautsi, ezta kultura eta osasunaren arteko lotura ere, ezta demokrazia edo partehartze politikoa bezalako beste kontzeptuekiko lotura ere. Izan ere hezkuntza-maila eta kultura-maila eta jardueretako jarraipen eta inplikazio-maila arteko korrelazioa frogatuta dago.
Interregnoko momentu batean gaude, bi garaien arteko trantsizioan, eta edozein hiriko eztabaida kulturalak ezin du beste alde batera begiratu. Hiriko gobernuaren politika kulturala egoera horretan era positiboan eragiten saiatu behar da, prototipoak eraikitzen, lengoai berriak esperimentatzen eta praktika berriak eratzen dituzten espazioen sorrera mesedetuz. Artista, hezitzaile, diseinatzaile, aktibista edoelakrtze-espazioen artean.
Hiri bakoitzak "kultur nahasketa" espezifikoa du, erakunde, elkarte, merkataritza eta komunitatearen protagonismoak nahasten dituena. Eta partehartze guzti horiek dira hiriko espazio kultural publiko eta jakin bat sortzen dutenak, azken batean. Geroz eta argiago dago garai-aldaketak ez duela ahalbidetzen politika jarraizaleak mantentzea, ezta ziurrak diruditen baina zaharkituta geratzen ari diren prozedurazko ohiturak ere... Askoan galderak berriro pentsatu behar dira. Zentzua izaten jarraitze al dute museoek? Zer rol dute liburutegiek testuinguru digitalean?
Galdera gehiago egin zituen: Nola bateratzen da erakundeen eta elkarteen lankidetza eta lankidetza soziala? Iraungarritasun artistiko eta sormenezko zer iraungarritasun-modelo dira posible horrelako testuinguru batean? Nola bateratzen da erakundeen, elkarteen eta lankidetza soziala? erakunde-maila eta publikoaren maila altuera berdinera jartzen duen kontzepzioa ez al genuke gainditu behar?
Hezkuntzan aldaketa handiak ari gara ikusten, eduki edo formatuetan ez ezik, adin eta zikloetan ere eragiten dutenak. XX. mendean politika birbanatzaile handia hezkuntza izan bazen (osasunarekin bat, desberdintasuna saihesten saiatzen zena eta hazkunde pertsonala sustatzen zuena), gaur bide horretan kultura sartu behar dugu, bere adierazpen guztietan. Gizarte-desberdintasunak jada ez dira gainditzen eskola-tituluaren lorpena bermatuz. Aspektu formalak eta ez formalak hartu behar dira kontuan ikasketa-prozesuetan.
Joan Subirats-ek bukatu du kultura eta hezkuntza ezinbestean lotuta daudela esaten, burujabetasun pertsonaleko, beridntasuneko eta pertsonen duintasuneko etorkizuna nahi badugu.