Nazioarteko 900 zientzilaritik gora elkartuko dira uda honetan Donostian
Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroak 6 nazioarteko biltzar eta 4 uda eskola antolatu ditu 2017an Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) uda ikastaroen baitan. Kongresu eta eskola sorta honek 900 zientzialaritik gora ekarriko ditu Donostiara. Harvard Unibertsitearekin batera FQMD kongresua eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuarekin elkarlanean bigarren urtez antolatutako uda eskola biltzen ditu egitarau zabalak. Antolatzaile eta hizlari gonbidatuen artean, besteak beste, Berkeley, Standford edo Columbia unibertsitateetako mundu mailako adituek hartuko dute parte.
DIPCren kongresuek, materialen fisikan abangoardia izango dute mintzagai etorkizun handiko alorretan. Nabarmentzekoa da esaterako, Juan Ignacio Cirac-en parte-hartzea. Cirac Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria, Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria eta DIPCko batzorde zientifikoko kanpoko kidea da, eta nanoQI eskola zientifikoaren antolaketan parte hartuko du.
Gainera, DIPCko Kalkulu Zentroak, egun Euskal Herrian ahaldudenak, errendimendu handiko konputazioari buruzko biltzarra antolatu du Materialen Fisika Zentroarekin (CFM CSIC-UPVEHU) eta HPCNow! Enpresarekin batera.