Rafael Cofiñok argi dauka: Testuinguru zehatz batean bizi diren pertsonen osasuneko ezberdintasunak ulertzeko, funtsezko elementu bat faktore sozioekonomikoak eta hezkuntza-faktoreak ulertzea da, eta ez bakarrik norbanako bakoitzaren bizimodua.
Begi bistakoa ematen duen baina batzuetan hala ez den zerbait da: baldintza gogorretan bizitzeak zure bizimodua ezberdina izatea eragiten du. Beste era batera esanda, guk esaten dugu posta kodeak kode genetikoan eragina duela. Esaldia osatu beharko litzake esanez posta kodea osasunerako garrantzitsuagoa dela kode genetikoa baino, eta posta kodeak kode genetikoa alda dezakeela. Lantokiaren egoerak, harremanak izateko lekuaren egoerak, hazteko lekuak edo bizilekuak eragina izango dute gure bizimoduan.
Cofiñok dio askotan pertsonek egiten dutena era indibidualean aldatzen saiatzen garela, baina funtsezkoena, ordea, beren bizimodua hobetzea dela. Izan ere, badakigu orain duela 20 urte baino baldintza hobeagoekin bizi diren pertsonek beren bizimodua hobetu dutela, eta aldiz, baldintza gogorretan mantentzen diren pertsonek, bizimodu ez osasuntsuak mantentzen jarraitzen dutela.
Osasun publikoak funtsezko betekizuna du beste politika publiko batzuetan esku-hartzeak koordinatzeko. Hirigintzaz hitz egiten ari gara, berdintasun politikez edo enplegu politikez. Beste politika horiek osasunaren hobekuntzan duten papera funtsezkoa da.
Esan dugun bezala, Cofiño idazlea da ere bai, “La Ñoaranza de Artemio Rulán” (2007) eta “Los gorriones de Artemio Rulán” (2017) liburuen egilea eta “50 maneras de ser tu amante” proiektu kolaboratiboaren koeditorea. Blog Garaikideetan eta Komunitateko Osasunaren inguruko blogetan idazten du.