UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVIII. Ediziorako proposamenak aurkezteko epea irekia dago
UPV/EHUren Uda Ikastaroak EAEn egingo dira. Eta ez soilik hiriburuetan, baita lurraldeko hainbat udalerritan ere.
Uda Ikastaroetan euskarak geroz eta toki handiagoa izan dezan lan egiten jarraituko dugu.
Berrikuntza sustatuko dugu landutako gaietan eta ikaskuntza metodologia parte hartzaileetan.
Publiko zehatz eta espezializatuari zuzendutako Ikastaroak edota ‘Ikastaroak guztiontzat’ deritzogunak, hau da, ikaslego anitzari zuzendutakoak, osatu ohi dute Uda Ikastaroen egitaraua.
Proposamena ikastaro, tailer, eskola, jarduera profesional, kongresu edo irekita diren hitzaldi edo erakusketetan kokatu daiteke. Horrez gain, online ikastaroak ere antolatu daitezke.
2018. urtean 199 jarduera antolatu ziren, 16 ziklotan banatuta. Arkitektura, Zuzenbidea, Hezkuntza, Informazioa eta Komunikazioa, Artea eta Kultura, Literatura, Energia eta Ingurumena, Elikadura, Osasuna, Psikologia, Kirolak, Zientzia eta Teknologia eta “Bizitzaren Bidaia” izendatzen duguna.
Programa batzordeak proposamena aztertuko du; honen interesa, gaiaren gaurkotasuna, programa bera, proposatzen den hizlari taldea eta ikaslego potentziala. Gainera, ikastaroa euskaraz izatea eta Euskal Herriko herri desberdinetan proposatzea aintzat hartzen da.
Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 8tik azaroaren 16a arte dago irekita