Zuzenbide eta Kriminologi zikloko Ikastaroetan eskaintza zabala aurtengo edizioan
Abokatutza, bitartekaritza edo prokuradoretzen arloetarako hainbat eraldaketa lokal eta global landuko dira, kasu zehatzak aztertuta, eraldaketa transnazionalen dinamika batean. Familiako zuzenbideari aplikatutako ikastaro espezifiko bat ere eskainiko da. Ikastaro horretan, atzerriko elementu bat duten kasuak izango dira aztergai, Bidasoaren alde bateko nahiz besteko kasu praktikoekin.
Tamalez gaurkotasun handia duen ziberdelinkuentzia eta enpresen arloko informazioaren segurtasuna ikastaro oso espezifiko baten gai nagusiak izango dira, non askotariko alderdiak landuko diren, hala nola ziberjazarpena, ospea Interneten, identitateen ordezpena, informazio ihesa, krisi garaian goraldian den negozioa, eta ziberterrorismoa: azpiegitura kritikoak mehatxupean.
Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko ikastaroetan, askotariko gaiak izango dira hizpide, esate baterako, Europan nazioarteko ekonomia krisi baten testuinguruan kokatutako TTIP eta CETA akordioak, nazioarteko zuzenbidearen eguneroko zailtasunak, haien aplikazioa Siriako gatazkan, eta Europan bizi diren musulmanen kasuak.
Aztertuko dira ere GEEAren, konstituzio auzitegien eta GEEAren arteko tirabirak, oinarrizko eskubideen benetako babesa eta babes “nahikoa” abiapuntutzat hartuta, atxilotzeko eta entregatzeko aginduen kasuetan, asilo eta immigrazioan, etab.
Eguneratzea ezinbestekoa da Datuak Babesteko Araudi Orokorra onartu ondorengo egoera berriaz eta haren egokitzapenaz hitz egitean, edo alderdi juridikoak eta frogagarriak lantzean, “infiltrazioa” planteatzen baita ikerketa teknika gisa. Inputatu damutuek, enpresako langileek, detektibe pribatuek edo kamera ezkutuen bidez kazetariek emandako informazioaren legezkotasuna eta balorazioa aztertuko da.
Eztabaidatuko dira, halaber, kultura ondasunak babesteko araubidetik eratorritako arazoak –erantzunkidetasun publiko-pribatua–; euskal esparru juridikoa modernizatzearen eta Europako esparrura egokitzearen beharra, bidaiarien garraioaren sektorean; eta, Europako araudia hondakinen politikan. Zer balio izan dezakete hondakinen instalazioei buruzko herri galdeketek?
Botere transnazionalek konstituzioetan aurreikusitako eskubideak gutxitu ditzakete? Zer aukera daude enpresaren zigor arriskuak aurreikusteko? “Compliance programak”.
Adingabe arau-hausleak, lankidetzako ekonomia eredu berrien fiskalitatea, bitartekaritzaren aukera ezezagunak, genero indarkeria kasuetan biktimen intimitate eskubidea eta proposamen legegileak, eta beste asko.