Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI programa

Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI programa

Api. 20 - 22. Mai, 2020 Kod. @32-20

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170006 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Egungo Gizarteak Hezkuntza-sistemari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartu beharra dago.

Hausnarketak ezin gaitu eraman irakasteko betiko metodologietara; aitzitik, berriztatzaileak izan behar dugu: kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboak dira,  gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi baldin baditugu behinik  behin,  indarrean jarri beharko ditugun moduak eta tresnak.

Beraz, Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea izango da gure erronka teorikoa.

Eta, baita ere, eremu praktikoan, Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat  taxuz ezagutzea: IK/KI Programa.  Hain zuzen ere, IK/KI Programaren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea. Bereziki, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi (entrenatu), besteak beste.

Irakurri gehiago

Helburuak

IK/KI Programa ezagutzea:

Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi -edo jatorrizko izenari men eginez, CA/AC: Cooperar para Aprender  y Aprender a Cooperar_ VICeko Unibertsitatetik datorkigu, eta Pere Pujolàs eta José Ramón Lago irakasleen gidaritzapean zabalkunde aipagarria izan du hainbat herrialdetan, gurean ere bai. Gure Erkidegoan ikastetxe ugari ari da programa hau ikasgeletan aplikatzen, Berritzeguneek egindako zabaltze-lan txalogarriari eta paregabeari esker.

Ikastaro honen helburu nagusia IK/KI Programa ezagutzea eta aplikazio praktikorako urratsez jabetu araztea da.

Aplikazio praktikoa "ikustea":

IK/KI Programa benetan praktikoa dela esan behar da: faseak eta urratsak ongi markatuak, kontsulta-materialak, txantiloiak, estekak etab.  Eta, hori, onuragarria da, zeren, ikastaroa amaitzean, ikasketari-irakasleak garbi samar eduki beharko luke zer-nola eta noiz egin behar duen  IK/KI ikastalde batean aplikatzeko.

Ikastarotik haratago doan helburua:

Hitz gutxi batzuk besterik ez dira behar: ikasleek gehiago eta hobeto ikasi dezatela eta irakasleok gehiago eta hobeto irakats dezagula.

Oinarrizko konpetentziak lantzeko metodologiaz jabetzea:

Ikasleen Irteera-profila Oinarrizko Konpetentziek osatzen dute. Gure Erkidegoan 12 konpetentzia dira. Horietatik 7 diziplina baitakoak eta gainerako 5ak zehar-konpetentziak. Ikaskuntza Kooperatiboari esker denak garatu daitezke.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Bigarren Hezkuntzan jarduteko Masterra ikasten ari direnak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2020-04-20 / 2020-04-26

1. Gaia: Justifikazioa eta oinarri teorikoa

• Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. • Irakaslearen rol berria OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean.

2020-04-20 / 2020-04-26

2. Gaia: Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programa A eremua

• Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuak eta esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean. Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da.

2020-04-23 / 2020-05-17

6. Gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): A Eremuko dinamikak esperimentatzea

2. Gaian ikasitako dinamikak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue dinamika horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.

2020-04-23 / 2020-05-17

7.gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): B Eremuko egitura kooperatiboak esperimentatzea

3. Gaian ikasitako egiturak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue egitura kooperatibo horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.

2020-04-23 / 2019-05-17

6. eta 7. gaiak: A Eremuko (2. gaia) eta B Eremuko (3. gaia) esperimentazioa ikasgelan

Oharra: atal hau gai hauek ez dira derrigorrezkoak, bai gomendagarriak une honetan ikastetxeren batean eskolak ematen ari zaretenontzat. Zer egin behar den: 2. gaian eta 3. gaian ikasitakoak ikasgelan ikasleekin esperimentatzea eta, jarraian, foroan, ekarpenak txertatzea esango zaizuen moduan

2020-04-27 / 2020-05-03

3. Gaia: arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). . IK/KI Programaren B eremua:

• Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da

2020-05-04 / 2020-05-10

4. Gaia: kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua:

• Talde-Planak • Lan kooperatiboaren ebaluazioa. Errubrikak

2020-05-11 / 2020-05-17

5. Gaia: IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan

• Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia

Zuzendariak

Irene Lezea Urrutia

Lasarteko Berritzegunea

Hizlariak

Ane Garate Dorronsoro

Matrikula prezioak

Matrikula2020-04-22 arte
80,00 EUR