Altzarien Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra
Altzaria kultur kapital gisa
Azalpena
CASTELLANO - ENGLISH - PORTUGUÊS
Euskal Herriko Unibertsitateak Altzariaren Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra antolatuko du, Bilboko Bizkaia Aretoan, 2025eko ekainaren 11, 12, 13 eta 14an. Oviedon (2016), Porton (2018), Bartzelonan (2020/21) eta Mexiko Hirian (2023) egindako edizioei jarraituz, Iberoamerikako altzarien historiarekin lotutako azterlanei buruzko emaitzak azaltzea eta eztabaidatzea du helburu.
Altzariak aldi desberdinetan gizakiaren jarduera desberdinak garatzea ahalbidetu duten objektu ugariri egiten dio erreferentzia. Edizio honetan, kongresuak, Pierre Bourdieuri jarraituz, "Altzaria kultur kapital gisa" izango du ardatz, altzaria boterea eta estatus soziala ematen duen elementu bezala, halaber ikuspegi eta garai historiko desberdinetatik egindako irakurketak onartuko dira.
Horregatik, parte hartzera gonbidatzen ditugu artearen historian, kontserbazioan, zaharberritzean, arkitekturan, diseinuan, artisautzan, museoetan, antikuariotzan adituak direnak, eta baita ere altzarien inplikazio kultural, artistiko, historiko, material, sozial, politiko, ekonomiko edo antropologikoen inguruan ikertzen duten pertsonak.
Helburua bizimoduan, errituetan edo gizarte-estatusean aldaketak azaltzen duen ondarea bati buruzko irakurketak ahalbidetzea da. Hurrengo gaien inguruko lanak posibleak dira: materialak eta teknikak, artisautzak eta industriak, tipologiak, eredu eta egiturak, funtzio eta adierazpenak, egoerak eta momentuak, sinesmenak eta identitateak, ingurunearekiko eta beste agertoki batzuekiko harremanak eta loturak, merkatuak, bildumazaletasuna, ondare higigarriaren erakusketak eta kudeaketak.
Ondorioz, beharrezkoa izango dira hurbilketa panoramikoak eta kasu-azterketak egitea, altzarien eta diziplinen arteko erlazioak aztertzea eta hainbat ikerketa-iturri agerian uzten dituzten irakurketa teorikoak, historiografikoak eta metodologikoak.
Kongresuarako honako gai-arlo hauek proposatzen dira:
- Dimentsio kulturalak, praktikoak eta sinbolikoak.
- Teknikak eta materialak, artisautza eta industriak.
- Tipologiak, ereduak eta egiturak.
- Harremanak eta loturak.
- Ekoizpen- eta merkataritza-guneak.
- Merkatua eta bildumazaletasuna.
- Kontserbazioa, katalogazioa, erakustea eta kudeaketa.
- Teoria, metodologia, historiografia eta ikerketa-iturriak.
PROPOSAMENAK BIDALTZEA ETA AURKEZTEKO EPEAK. CALL FOR PAPERS
Laburpenak bidali ahal izango dira 2025eko urtarrilaren 30rarte (epe luzatua). Zure proposamena bidaltzeko, deskargatu jarraian eskura dagoen txantiloia, eta hau erantsi emandako online formularioan:
Formularioa: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhKvQZHCb1yyxDiEOEjC0RInx1OjCus-oDJJBf1S0zFR6o8w/viewform
Batzorde zientifikoak ebaluazioa egin ondoren, otsailaren erdialdean jakinaraziko dira onartutako proposamenak, eta hauek apirilaren 15a baino lehen formalizatu beharko dute matrikula, parte hartuko dutela berresteko.
Komunikazioak aurrez aurre egingo dira eta gaztelaniaz, portugesez, ingelesez edo euskaraz egin ahal izango dira, aldi bereko itzulpen-zerbitzurik gabe, eta 15 minutuko iraupena izango dute.
Antolatzaileekin harremanetan jarri ahal zara hurrengo posta elektronikoan: info.cihm25@gmail.com.
ARGITARATZEA
Kongresura aurkeztutako komunikazioak Res Mobilis aldizkariaren ale berezi batera bidali ahal izango dira, ebaluatu daitezen.
Argitalpen-arauak aldizkariaren orrian adierazitakoetara egokituko dira, baina gehieneko luzera 35.000 karaktere izango da, tarteekin, eta gehienez 10 irudi onartuko dira.
Originalak aurkezteko data 2025eko irailaren 30a izango da.
Aldizkariaren esteka: [Res Mobilis] https://reunido.uniovi.es/index.php/RM
BATZORDE ZIENTIFIKOA
- Patricia Díaz Cayeros. Instituto de Investigaciones Estéticas. UNAM
- Pedro Feduchi Canosa. Universidad Politécnica de Madrid
- Ana María Fernández García. Universidad de Oviedo
- Mónica Piera Miquel. Asociació per l’Estudi del Moble
- Gonçalo de Vasconcelos e Sousa. Univesidade Católica Portuguesa. Porto
- María Villanueva Fernández. Universidad de Navarra
BATZORDE ANTOLATZAILEA
- Fernando R. Bartolomé García. UPV/EHU
- Mikel Bilbao Salsidua. UPV/EHU
- Eva Díez Paton. UPV/EHU
- Francisco Javier Muñoz Fernández. UPV/EHU
- María Jesús Pacho Fernández. UPV/EHU
Kongresua Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta UPV/EHUri atxikitako ikerketa-talde hauen jardueraren barruan sartzen da:
- Gizarteak, prozesuak, kulturak (VIII-XVIII mendeak)
- Historia, biztanleria eta ondarea
- GizArtea
Web orrialdeko argazkia: Nestor Basterretxea.131 mahaia, H altzarietarako diseinatua. 1958. Bilboko Arte Ederren Museoa
Helburuak
Perspektiba eta kronologia ezberdinetatik Iberoamerikako altzarien historiarekin lotutako azterlanei buruzko emaitzak azaltzea eta eztabaidatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak
Francisco Javier Muñoz Fernández
UPV/EHU
UPV/EHUko Artearen Historia eta Musikaren Saileko irakaslea da, eta bere ikerketa-ildo nagusiak hiri-historia, arkitekturaren historia, barne- diseinua, queer ikasketak eta arte-ondarea aro garaikidean dira.
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia