Matrikula prezioak

Jarduera bakoitzari dagokion matrikularen prezioa eta tarifa orokorraren gaineko murrizketak haren informazio fitxan adierazten dira.

Dagokion tarifa matrikulazio prozesuan ordainduko da. Ordainketa zuzenean egin daiteke txartel bidez (PayPal bidez) edo transferentzia bidez. Kasu horretan, diru-sarrera egiteko kontuaren datuak hauek dira:

Bankua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Titularra: Fundación Cursos de Verano UPV/EHU

 

Helbidea: Avda. de la Libertad 36, 4.

Donostia

SWIFT: BBVA ESMMXXX

IBAN: ES95 0182 5709 48 0010010034

Gogoratu: jarri zure izen-abizenak eta igo ordainagiria plataformara. Arazoren bat baduzu, info@uik.eus helbidera bidal dezakezu eta harremanetarako datuak adierazi.

Hainbat motatako matrikula murrizketak daude eta denak ez dira jarduera guztietan aplikatzen. Kontsultatu kasu zehatza jarduera bakoitzaren fitxan:

1. Gizarte kolektiboak

Gizarte kolektiboa Deskribapena Deskontua Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Gazteak  18 eta 25 bitarteko gazteentzat Gazte tarifa NAN
Ikasleak Prestakuntza arautuko ikasleak %15 Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat
Langabeak Lanbiden edo SEPEn inskribatuak %15 %15DARDE (Lanbide txartela)
Pentsiodunak Adinagatik pentsioa jasotzedutenak %15 NAN
ehualumni sarean inskribatutako UPV/EHUko ikasle ohiak   %15 Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz / nire ehualumni akreditazioa
Kategoria orokorreko familia ugariak   %15 Lurraldeko Aldundiak emandako titulua, familia ugaria dela adierazten duena, kategoria adierazita
Irakasle-ikertzaileak, AZP eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolaboratzaileetako instruktoreak (ohiko kolaboratzaileak barne)   %15 UPV/EHUko kide izatearen akreditazioa

2. Profesionalak

Programa Norentzat Deskribapena Deskontua Aurkeztu beharreko dokumentazioa  
Irakasteko ikasten – Eusko Jaurlaritza EAEko Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroak unibertsitatekoak ez diren irakasleentzat. %15 Ikastetxeak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. Ikus ikastaroak
Irakasteko ikasten – Nafarroako Gobernua Nafarroako Foru Erkidegoko Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren homologazioa irakasleen etengabeko prestakuntza gisa. %15 Ikastetxeak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. Ikus ikastaroak
Osasuna, pertsonekiko konpromisoa EAEko osasun publikoko profesionalak. Lankidetzan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin. %75 Osakidetzak zigilatutako eta sinatutako dokumentua. Ikus ikastaroak
EAEko Psikologoen Elkargoak Elkargoari lotutako profesionalak. Elkargoekin adostutako ikastaroetan murrizpena %15 Elkargokide izatea akreditatzen duen dokumentua. Ikus ikastaroak
COAVN elkargoa Elkargoari lotutako profesionalak. Elkargoekin adostutako ikastaroetan murrizpena   Elkargokide izatea akreditatzen duen dokumentua.  

3. Orokorrak

Programa Norentzat Deskribapena Deskontua Aurkeztu beharreko dokumentazioa  
UIK euskaraz Publiko orokorra Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan %15 Ez da behar Ikus Ikastaroak
ELKAR Elkarreko bazkideak Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan %15 Bazkide zenbakia. Ikus ikastaroak
Donostia Kultura Donostia Kulturako bazkideak Murrizpena matrikulan aukeratutako ikastaroetan % 15 Donostia Kulturako bazkide txartela Ikus ikastaroak
Euskaltegi edo autoikasuntzarako zentro homologatutako kide Zentroetako irakasleak eta ikasleak Murrizpena matrikulan aukeratutako euskarazko ikastaroetan %15 Kide izatea akreditatzen duen dokumentua. Ikus ikastaroak
Ikastaroak guztiontzat Kultura Etxe / Liburutegietako bazkideak Murrizpena interes orokor/kulturaleko tematikako ikastaroetan %15 EAEko liburutegietako edo kultura etxeetako bazkide txartela Ikus ikastaroak

4. Salbuespenak

Kolektiboa Deskontua Aurkeztu beharreko dokumentazioa (*)
Kategoria bereziko familia ugariak %30 Lurraldeko Aldundiak emandako titulua, familia ugaria dela adierazten duena, kategoria adierazita.
Desgaitasun bat duten pertsonak, % 33koa edo gehiagokoa %30 Administrazio eskudunak emandako desgaitasun mailari buruzko ebazpena.
Familian % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen kideren bat duten pertsonak, helbide berean erroldatuta badaude betiere. %30 Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria.
Terrorismoaren biktimak, ezkontidea, ondorengoak eta haiek harreran hartutako pertsonak. %30 Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programari atxikitzeko ebazpena. Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria.
Genero indarkeriaren biktimak eta ardurapean dituzten 25 urtetik beherako seme-alabak, harekin bizi direnak eta EAEn erroldatuak %30 Ebazpen judiziala, indarrean dagoen babes agindua edo Ministerio Fiskalaren txostena. Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda ziurtagiria

(*) Salbuespena eskatzeko egunean aitorpena izapidetzen ari bada, egiaztatu egingo da aitorpenaren edo berrikuspenaren eskaeraren kopia konpultsatuaren bidez.

Fundazioaren datu fiskalak

Titularra: Fundación Cursos de Verano UPV/EHU

CIF: G 20448056

Helbidea: Paseo Miraconcha, 48.  20007. Donostia/San Sebastián