Planetaren osasuna: Antropozenoaren erronkei erantzuna
~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online
Hizlaria: Cristina O’Callaghan Gordo, UOC-UPF-ISGlobal erakundeen Planetaren Osasunari buruzko masterraren zuzendaria eta Barcelona InTerdisciplinary research group on plAnetary heaLth ikerketa-taldearen burua.
Azalpena
Hitzaldian ikusiko dugu lotura sakona dagoela giza osasunaren eta sistema naturalen artean, mundu mailako klima- eta ingurumen-krisiaren testuinguruan.
Planetaren osasuna diziplina berri bat da eta Lurreko ekosistemen integritateak eta erresilientziak gizakien ongizatean duten zuzeneko eragina aztertzen du. Antropozenoaren testuinguruan sortu da, hots, gaur egungo aro geologikoan, zeinetan giza jarduerek aurrekaririk gabeko inpaktua izan baitute planetan, eta klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak eta kutsadurak, besteak beste, gizakien osasuna eta sistema naturalen egonkortasuna mehatxatzen baitute.
Planetaren osasuna ez da ikerketa zientifiko hutsa; aitzitik, ekosistemetan gertatutako aldaketek giza ongizatearen funtsezko alderdietan nola eragiten duten aztertzen du. Alderdiok dira, esaterako, ur garbiaren eskuragarritasuna, elikagaien segurtasuna eta gaixotasunen arauketa. Gainera, soluzio integral eta berritzaileak sustatu nahi ditu hainbat diziplinatan —medikuntzan, ekologian, ekonomian eta gizarte-zientzietan, kasu—, sistema naturalak babestu eta lehengoratzeko eta, hala, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien osasuna eta ongizatea bermatzeko.
Hitzaldi honen helburu nagusia da planetaren osasunaren kontzeptua definitzea, testuinguru globalean kokatzea eta gaur egun duen garrantzia azpimarratzea. Horretarako, aurkezpena hiru puntu nagusitan antolatuko da: lehenengoak ingurumenaren eta giza osasunaren arteko lotura aztertuko du. Azpimarratuko da nola ingurumen osasungarri bat izatea giza osasunerako aurretiazko baldintza bat den, eta nola haren narriadurak mundu osoko ongizatea arriskuan jartzen duen. Bigarrenak gaur egungo ingurumen-narriadura ekarri duten gertakari historikoak eta joerak jorratuko ditu. Testuinguru hori funtsezkoa izango da ulertzeko zergatik den premiazkoa planetaren osasunaren inguruko ikuspegi bat izatea. Hirugarren puntuan zenbait kasu zehatz aurkeztuko dira, ikusteko nola planetaren osasuna benetako soluzioak lortzeko bide izan daitekeen. Gainera, soluzio horiek ezartzeko orduan aurrez aurre ditugun erronkak aipatuko dira, esaterako, mundu-mailako lankidetza eza, oztopo ekonomikoak eta interes politikoak.
Hitzaldia amaitzeko, ekintzarako deia egingo da, naturarekin dugun harremana beste era batera irudikatzeko beharra azpimarratuz. Harreman berri horretarako, planeten mugak errespetatuko dituen, baliabideen erabilera jasangarri bat sustatuko duen eta planetako izaki guztientzako etorkizun osasungarri eta bidezko bat bermatuko duen garapen-eredu baterantz hurbildu behar dugu. Azpimarratuko da Antropozenoaren erronkei aurre egiteko eta gizarte erresiliente eta jasangarri bat eraikitzeko oso garrantzitsuak direla diziplinarteko lankidetza eta talde-ekintza.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2025-01-23
“Conferencia “
- Cristina O'Callaghan Gordo | Directora del master en Salud Planetaria de la UOC-UPF-ISGlobal y líder del Barcelona InTerdisciplinary research group on plAnetary heaLth
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Cristina O'Callaghan Gordo
Cristina O 'Callaghan Gordo (https://orcid.org/0000-0002-4229-2991) Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitateko irakasle agregatua eta Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuari (ISGlobal) atxikitako ikertzailea da. Biologian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Epidemiologian masterra egin zuen London School of Hygiene and Tropical Medicine (LSHTM) erakundean eta Medikuntzan doktoratu zen UB unibertsitatean. 2020ko otsailetik, UOC unibertsitateko Osasun Zientzien Ikasketetako irakasle agregatua da. Han, Planetaren Osunari buruzko Unibertsitate arteko Masterra sortu zuen eta haren zuzendari da, eta BITAL ikerketa-taldearen (Barcelona Interdisciplinary research group on planetary health) buru da. Taldearen xedea da Lurreko sistema naturaletako alterazio antropogenikoek giza osasunen dituzten ondorioak aztertzea, mundu osoko pertsonen osasuna hobetzeko soluzioak proposatze aldera, planetaren mugak aintzat hartuta.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa