Gizartea
Berdintasuna
Doako jarduera
Uda ikastaroa
TopaGune: Esperientziaren ahotsak: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea gizarteratzeko bidean (II. edizioa)

TopaGune: Esperientziaren ahotsak: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea gizarteratzeko bidean (II. edizioa)

Uzt. 17 - 17. Uzt, 2023 Kod. G11-23

Azalpena

Gizarte-politika guztietan, oro har, eta gizarteratzeko gizarte-zerbitzuetan, zehazki, arretarako paradigmak eta ereduak birplanteatzeko beharrak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Gizarte inklusibo batean, herritarrek autodeterminazioa, parte-hartzea edo eskubideen berme handiagoa izatea, ahalik eta bizitza-kalitate handiena lortzeko laguntza egokiak izatea, gizarte zerbitzuen fokuen artean daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bultzatu nahi duen arreta-ereduarekin bat etorriz, ikastaro honen helburua da, besteak beste, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren pertsonen parte-hartzeko eta autodeterminatzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa bultzatu eta erraztea. Era berean, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko prozesuen ahalduntzeak duen garrantziaz hausnartzea ere.

Gako horiek abiapuntu, aurten Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bi ikastaro berezi, baina harremandu, sustatuko ditu.

Lehenengoa, Uda Ikastaro hau, parte-hartzeari, autodeterminazioari eta ahalduntzeari buruzko ikastaroaren bigarren edizioa da, eta, batez ere, hainbat eremutatik gizarteratze-prozesuren bat pasa duten edo dauden pertsonak izango dira protagonista, iaz egindakoari jarraipena emanez.

Ikastaro horrez gain, hurrengo egunean beste Uda Ikastaro bat egingo da, batez ere gizarte-zerbitzuen eremuan esku-hartze sozialean lan egiten duten profesionalentzat (gizarte-bazterkeria edo -arriskuan dauden pertsonekin, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin, desgaitasunen bat dutenekin edo osasun mentaleko arazoak dituztenekin...). Ikastaro hau gizarte-politiken plangintzan eta kudeaketan lan egiten duten profesionalentzat ere zuzenduta dago. Gizarteratzeko eta esku-hartze sozialeko prozesuetan pertsonen autodeterminazioa, parte-hartzea edo ahalduntzea sustatzeko eredu, ikuspegi edo metodologietako batzuk jorratuko dira, zerbitzuetan pertsonengan baino gehiago zentratutako ereduak birplanteatzeko beharraren esparruan.

Uztailaren 18an, 18:45ak aldera (gutxi gorabehera), Miramar Jauregian bertan, Las Poderosas taldearen Performance bat eskainiko da doan, 35 minutu inguru iraungo duena.

Uztailaren 17ko 'Esperientziaren ahotsak: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea gizarteratzeko bidean' Uda Ikastaroan izena eman duten pertsonak eta uztailaren 18ko 'Inklusiorako trantsizioa: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea sustatzeko eredu eta ikuspegiak' ikastaroan izena eman duten pertsonak gonbidatuta daude ekitaldi honetara, doan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Parte-hartzeari, autodeterminazioari eta ahalduntzeari buruzko gako teoriko batzuk ematea, garapen pertsonala, bizi-kalitate handiagoa eta gizarteratze-prozesuak sustatzeko.

Pertsonek parte hartzeko eta autodeterminatzeko ekimenak ikusaraztea eta balioestea, bai beren gizarteratze-prozesuetan, bai espazio kolektiboagoetan eta komunitarioagoetan, haien ahalduntzea eta kalitate handiagoko bizitza garatzeko.

Gizartean parte hartzeko gune bat izatea eta gizarteratze-prozesuetan dauden edo egon diren pertsonei protagonismoa ematea.

Parte hartzeko, geure erabakiak hartzeko eta ahalduntzean aurrera egiteko beharrari buruz hitz egitea, pertsonen bizitza erdigunean jartzeko eta eskubideen eta bizi-kalitatearen gakoak hobetzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Ikastaro honetako inskripzioa ez dago jendearentzat zabalik

Metodologia

Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz. Ildo horretan, ikastaroaren bigarren zatian, PROMETEAren lankidetza eta laguntza teknikoa izango da talde txikien dinamika gauzatzeko.

Antolakuntza

  • Departamento de Políticas Sociales de la Diputación Foral de Gipuzkoa

Lankidetza

  • SIIS Servicio de Información e Investigación Social

Programa

2023-07-17

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Maider Kortajarena Rubio | UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa / Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Idazkari akademikoa / Secretaria Académica
  • Francisco Javier Leturia Arrazola | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Maite Peña Lopez | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Zaintza eta Gizarte Politikako diputatua / Diputada del Departamento de Cuidados y Políticas Sociales
09:30 - 10:00

“Participación, autodeterminación y empoderamiento: claves para el desarrollo personal y la inclusión social “

  • Pablo Ruiz Errea | Asociación BIZITEGI - Coordinador técnico
10:00 - 11:15

Mahai ingurua: “Voces de la experiencia: de la aproximación teórica a experiencias prácticas de participación, autodeterminación o empoderamiento“

  • Guy Armand Ben Zehia
  • Inti Fraile Aranburu | SIIS Servicio de Información e Investigación Social
  • Awa Samba Sar
  • Ane Recio Aragon
  • Issis Yolani García Saravia
11:15 - 11:45

Pausa Café

11:45 - 13:45

Conversaciones en grupos pequeños y puesta en común. Dinamización: PROMETEA

13:45 - 14:00

Itxiera

    Conclusiones y clausura del curso

    • Belen Larrion Kortabarria | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko zuzendaria / Directora de Protección a la Infancia y de Inclusión social

    Zuzendariak

    Inti Fraile Aranburu

    SIIS Servicio de Información e Investigación Social

    Francisco Javier Leturia Arrazola

    Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Jefe del Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Víctimas de Violencia Machista. Departamento de Políticas Sociales

    En su trayectoria laboral destaca: psicólogo y director del Centro Gerontológico de Eibar; director técnico de Servicios Sociales en la Fundacion Matia; director-gerente y director de gestión de conocimiento en INGEMA - Matia Fundazioa; y, subdirector técnico del Área de Personas con Discapacidad en el Instituto Foral de Bienestar Social (IFBS) de la Diputación Foral de Álava. Gerontólogo; consultor en gerontología, discapacidad y dependencia y en gestión de conocimiento; dirección de servicios sociales; y, profesor colaborador en diferentes universidades. Amplia experiencia docente en masters y postgrados, así como en congresos, jornadas y seminarios en España y Latinoamérica. Participación en múltiples congresos y actividades científicas, así como en diversos proyectos de investigación y proyectos europeos. Asesor técnico de diferentes proyectos y empresas.

    Hizlariak

    Guy Armand Ben Zehia

    Issis Yolani García Saravia

    Belen Larrion Kortabarria

    Diputación Foral de Gipuzkoa , Directora General de Protección a la Infancia y de Inclusión Social

    - Graduada en Trabajo Social. Especialista en Inserción Social por la UPV. Mediadora Familiar Experiencia profesional: - 1989 hasta junio de 2015: trabajadora social en los Servicios Sociales Municipales de Eibar, Errenteria y Zarautz. - Desde junio de 2015 hasta la fecha: Directora General de Protección a la Infancia y de Inclusión Social en la Diputación Foral de Gipuzkoa.

    Ane Recio Aragon

    Pablo Ruiz Errea

    Asociación Bizitegi

    Psicólogo clínico. Licenciado en psicología, por la Universidad de Deusto, en 1995 Desde 1997, hasta la actualidad, trabajo como psicólogo en la asociación Bizitegi. Desde 2009 desempeño el cargo de director técnico de la organización.

    Awa Samba Sar

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa