NPB eredu berriak landa eremu bizia lortzen laguntzen al du? 2021-27 NPB berriaren aukerak elikadura sistema osasuntsuak eta landa eremu biziak lortzeko
Azalpena
Landa eremua eta nekazaritza sektorea esparru estrategikoak dira Euskal Herriko gizarte eta ekonomiarentzako. Bertara zuzendutako gaur egungo politikak nagusiki Europa mailatik datoz, Nekazaritza Politika Bateratuaren eskutik. Politika honek ibilbide oparoa du Europa mailan eta aldizkako aldaketa esanguratsuak jaso izan ditu bere ibilbidean zehar. Horrelako aldaketa baten aurrean gara egun orain definitzen ari baita 2021-27 aldirako politika honen norabidea. Aitzitik gure gizartean ez da izan eztabaida nahikorik eta politika arrotza da hura egun gizartearen gehiengoarentzat.
Horregatik, politika honen baitan nekazal sektoreari eta baserritatrrei, landa eremuei eta orohar gure herriei eta herritarroi NPBak nola eragiten digunaren eztabaida sustatu nahi dugu, diru laguntzak nola banatzen diren ezagutzetik eta alternatibak nondik nora jo dezaketen mahaigaineratuz, NPBan tokiko eragileek jokatu dezaketen papera ardatz bezala hartuz.
Helburuak
Ezagutzan oinarritutako eztabaida soziala irekitzea Nekazaritza Politika Bateratuaren diru laguntzen banaketaren irizpide eta emaitzen inguruan.
Landa garapenerako politiken aukerak aztertu landa eremu biziak bultzatzeko.
Partehartzean eta eztabaidan oinarrituz, aurrera begirako landa garapenerako tokiko politika publikoen aukerak eta oztopoak aztertu eta zehaztu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
- Baserritar mugimendua, gizarte eragileak, erakunde publikoen arduradunak
Programa
2019-09-27
Dokumentazio Banaketa eta harrera
“Irekiera ekitaldia“
- Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHU - Finantza Ekonomia II Saileko Irakaslea
- Joseba Otondo Bikondoa Baztango Udala - Alkatea
- Jean Pierre Saint Marie Pagola Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra - Kidea
Nekazaritza Politika Bateratua aztergai
“Nekazal Politika Bateratua aztergai. Nekazal Politika Bateratuaren izaera eta edukia: lehen zutabeko dirulaguntzak“
- Eduardo Malagón Zaldua UPV/EHU - Ekonomia Aplikatua V Saileko Irakaslea
“Nekazal Politika Bateratua aztergai. Nekazal Politika Bateratuaren dirulaguntzen aplikazioa Europan: Frantziako eta Espainiako kasuak “
- Efrén Areskurrinaga Mirandona UPV/EHU - Ekonomia Aplikatua I saileko irakaslea
Atsedenaldia-kafea-produktu agroekologikoak
Mahai ingurua: “Nola eragiten digu Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Herrian?“
- Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHU - Finantza Ekonomia II saileko irakaslea (Moderatzailea)
- Imanol Ibero Azkarate EHNE-Nafarroa - Koordinatzailea
- Juan Manuel Intxaurraundieta Salaberria INTIA - Zuzendaria
- Mikel Iribarren ELB- Euskal Herriko Laborarien Batasuneko - Zuzendaritzako Kidea
- Alazne Intxauspe Elola ETXALDE- nekazaritza Iraunkorra - Zuzendaritzako kidea
Bazkaria
Nekazaritza Politika Bateratutik Elikadura Politika Bateratura
“ “Elikadura Polítika bateratu baterantz Europako Batasunean” International Panel of Experts on Sustainable Food Systems, IPES Food“
- Francesco Ajena IPES-FOOD - Secretariat
Mahai ingurua: “Esperientzia tailerra: Elikadura estrategien aplikazio eraikitzaileak gure udalerri eta eskualdetan“
- Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHU - Ekonomia Finantza II Saileko irakaslea (Moderatzailea)
- Joseba Otondo Bikondoa Baztango Udala - Alkatea
- Marijo Imaz Gurrutxaga Urduñako Udala - Landa Garapenerako dinamizatzailea
- Imanol Esnaola Arbiza Gaindegia - Zuzendaria
Amaiera instituzionala
- Mirene Begiristain Zubillaga UPV/EHU - Irakaslea eta Ikerlaria
- Jean Pierre Saint Marie Pagola ELB sindikatua
- Joseba Otondo Bikondoa Baztango Udala - Alkatea
Zuzendariak
Efrén Areskurrinaga Mirandona
UPV/EHU
EHUko ekonomia irakaslea eta, ekonomian doktorea, Hegoako ikerlaria nazioarteko ekonomiako gaietan eta garapenaren inguruko ikasketetan
Mirene Begiristain Zubillaga
UPV/EHU
EHUko Ekonomia Fakultateko irakaslea, ekonomian doktorea eta elikadura sistemak eta agroekologia gaietan ikerlaria . Hegoa Institutuko (UPV/EHU) kidea.
Hizlariak
Francesco Ajena
Francesco Ajena joined IPES-Food in October 2017 to support the panel’s project, “Towards a Common Food Policy for the EU” . Francesco is a political scientist specialised in agroecology and sustainable agricultural systems. From 2015 to 2017, he worked for the European Green Party where he contributed on the Greens position for the Post-2020 CAP reform. Previously, Francesco has held internships with Amnesty International and the European Coordination of La Via Campesina. Francesco holds an MA in European Studies from the Université Libre de Bruxelles and an MA in Agroecology and Sustainable Agriculture from the Universidad de Pinar del Río, Cuba.
Imanol Esnaola Arbiza
Gaindegiako koordinatzailea. Naziogintzako hainbat eremutan lan luzea egin du, besteak beste Udalbiltzako kidea. Gaindegian azken urteetan hainbat ikerketa jorratu dira lurraldearen antolaketaren inguruan eta nekazaritza gaietan.
Imanol Ibero Azkarate
Marijo Imaz Gurrutxaga
Ingenieritza Agronomoan Doktorea, Urduñako Udaleko ekonomi sustapen arloan egiten du lan, eta Ekoizpen Urduña, tokiko sustapen agroekologikoaren zerbitzuaren tekniko-arduraduna da. 2006ez geroztik herriko transizio agroekologikoan dihardu. Hamar urtez Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin du lan Nekazaritza Ekologikoko irakasle moduan zein Lurren kudeaketa jasangarriaren taldeko ikerketetan. Gaur egun formakuntza eta graduondoko programa ezberdinetan parte hartzen du.
Juan Manuel Intxaurraundieta Salaberria
INTIAko zuzendari eta kudeatzailea. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). Azken urteetan nekazaritzako gaiei lotuta hainbat proiektu eta argitalpenetan parte hartu du.
Alazne Intxauspe Elola
Mikel Iribarren
Eduardo Malagón Zaldua
UPV/EHU
Eduardo Malagón Zaldua EHUko irakaslea eta ikerlaria da. Ekonomian doktorea da. Ekonomia Aplikatua V saileko eta HEGOA institutuko kidea, bere lana Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Donostiako atalean egiten du. Bere ikerketa nekazaritza-ekonomia eta landa garapen politikei lotuta egon da. Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatutako landa garapen politiken ebaluatzailea izan da 1999 geroztik. Azken urtean, bere jarduera elikadura sistema alternatiboen ikerketara zuzendu dira.
Joseba Otondo Bikondoa
Baztango Udala
Joseba Otondo Biondoa (Elizondo 1977) Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna EHUn Gizarte komunikazioa doktorego graduondokoa egina. Geografiako ikasketak Baztango alkatea 2015etik
Jean Pierre Saint Marie Pagola
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2019-05-31 arte | 2019-06-03 arte | 2019-09-27 arte |
---|---|---|---|
34,00 EUR | - | 40,00 EUR | |
20,00 EUR | - | - | |
20,00 EUR | - | 20,00 EUR | |
30,00 EUR | - | - | |
30,00 EUR | - | - | |
30,00 EUR | - | - | |
- | 0 EUR | - |
Kokalekua
Arizkunenea Kultur Etxean
Jaime Urrutia Kalea, 31700 Elizondo-Baztan, Navarra
Nafarroa