Uda ikastaroa
Osasuna eta Hizkuntza IV: Ikerketatik ezagutzara

Osasuna eta Hizkuntza IV: Ikerketatik ezagutzara

Uzt. 15 - 16. Uzt, 2021 Kod. O12-21

Azalpena

Uda Ikastaroaren IV edizioa duzue hau. Hizkuntza eta osasungintzaren gaia hain konplexua eta zabala izanik, azterketa sakona beharko luke. Osasun arloko edozein hizkuntza plangintzak hiru baldintza bete beharko lituzkela esan daiteke:

1- Ebidentzian oinarriturikoa izatea.

2- Pertsonengan ardazturikoa izatea.

3- Tokian tokiko egoera administratiboa, erakundeen antolakuntza eta ingurune soziala kontuan hartzea.

Aurtengo edizioan ikerketa izango da Ikastaroaren helburu nagusia. Ikerketa prozesua aukera bezala proposatzen da hemen zentzu zabalean. Ikastaro honetan osasun arloan lehenetsi daitezkeen ikerketa lerroak identifikatuko dira eta abian dauden proiektuen berri emango da. Bestalde, ikerketa eta hortik eratorria den ezagutza zabaltzeko dauden aukerak azalduko dira. Gainera, ikerketa ezberdinen emaitzek hizkuntza eta osasunaren arloko etengabeko prestakuntzan txertatzeko aukerak eta esperientziak aztertuko dira. Azkenik, ikerketaren eta ezarpen-prozesuen bitartez sorturiko ezagutza partekatzea eta zabaltzea, arlo soziosanitarioan kalitatezko eta ekitatezko arreta bultzatzeko tresna egokia bezala jorratuko da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Osasun jardueran hizkuntzen kudeaketaren arloko ikerketak duen nahitaezkotasuna plazaratzea: Ikerketarako aukerak identifikatu eta martxan dauden ikerketak sustatu.

Arreta soziosanitarioko langile, ikerketan eta ebidentzian oinarrituriko ezagutzaz baliatuz, euren ibilbide profesionalean hizkuntza-aniztasunarekiko jarduera egokiak sustatzea.

Diziplina anitzeko eta jatorri ezberdinetako profesionalen eta erakundeen arteko topagunea izan, eztabaida eta batez ere elkarlana bultzatuz.

UPV/EHUk hizkuntza eta osasungintzaren gaian lidergoa eskuratzeko eta nazioartean erreferentzia izateko abiapuntua izatea.

UPV/EHUk UEUrekin elkarlanean antolatzen duen graduondoko berezko aditu tituluko ikasleen ikerketa proiektuak zabaltzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Osasun sistemako erakunde eta enpresetan ardura postuak dituzten pertsonak

Kolaboratzaileak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Osakidetza
  • Osakidetza

Programa

2021-07-15

15:00 - 15:15

Erregistroa

15:15 - 15:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Ikastaroaren zuzendaria
  • Jon Zarate Sesma UPV/EHU - Ikastaroaren zuzendaria
15:30 - 16:15

“Language and quality of care through qualitative research “

  • Danielle de Moissac Université de Saint-Boniface - Full professor (This speaker will speak Via Zoom)
16:15 - 17:00

“The subject of language and long life learning at the university “

  • Jacinthe Savard University of Otawa - Ikertzailea (This speaker will speak Via Zoom)
17:00 - 17:45

Atsedena

17:45 - 18:30

“Euskara plana: ikerketatik ezagutzara“

  • Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Ikastaroaren zuzendaria
18:30 - 19:30

Mahai ingurua: “Ikerketatik eratorria den ezagutza zabaltzeko euskaraz argitartzeko dauden aukerak“

  • Izaskun Elezgarai Gabantxo UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea (Moderatzailea)
  • Leire Escajedo San-Epifanio UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria
  • Nekane Balluerka Lasa UPV/EHU - Irakaslea eta Qualiker Ikerketa Taldeko burua
  • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Elhuyar aldizkariko zuzendaria
19:30 - 20:00

Sintesia

2021-07-16

09:30 - 09:50

“`Hizkuntzen Kudeaketa: Euskara Komunikazio Klinikoan´ UPV/EHUren (UEUrekin elkarlanean) graduondokoaren bigarren edizioaren aurkezpena eta ebaluaketa“

  • Jon Zarate Sesma UPV/EHU - Aditu tituluaren zuzendaria
09:50 - 10:30

“Emakume mediku, eta gainera, euskalduna? Zama hirukoitza“

  • Saioa Martinez de Lahidalga Azkue UPV/EHU - Medikuntzan graduatua eta graduondoko Aditu Titulatua
10:30 - 11:30

Graduondoko ikasleen ikerketa proiektuen aurkezpenak

11:30 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:45

Graduondoko ikasleen ikerketa proiektuen aurkezpenak

13:45 - 14:00

Itxiera

  • Aitor Montes Lasarte Osakidetza - Ikastaroaren zuzendaria
  • Jon Zarate Sesma UPV/EHU - Ikastaroaren zuzendaria

Zuzendariak

Jon Zarate Sesma

OSAKIDETZA

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Aitor Montes Lasarte

Osakidetza

Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

Hizlariak

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Elhuyar

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974) Elhuyar Fundazioan egiten du lan, zientzia-kazetaritzaren alorrean. Une honetan, Elhuyar aldizkariko zuzendaria eta erredaktorea da, eta, aurretik, Teknopolis telebista-saioko aurkezle eta erredaktore aritu zen. Biokimikan doktorea da. Biofisika Unitatean (CSIC-EHU) egin zuen bere doktoretza, polio, GIB eta gripearen birusek zelulak infektatzeko garatu dituzten mekanismoak ikertzen.

Nekane Balluerka Lasa

Psikologian lizentziaduna (1989) eta doktorea (1993) UPV/EHUn, bietan Sari Berezia jaso zuen, eta bertan irakasle izan zen 1989az geroztik. Psikologia Fakultateko dekanordea (2004-2006), Irakaskuntza Kalitate eta Berrikuntzako errektoreordea (2006-2009) eta Graduondoko eta Nazioarteko Harremanetako Ikasketetakoa (2012-2016), Irakaskuntza Ebaluazioko Unibertsitate Batzordeko kidea (2007-2012), eta Ikerketa Batzordeko kidea (2012-2013). EHUko errektorea (2017-2021). Qualiker ikerketa-taldea zuzentzen du (euskal unibertsitate-sistemako A taldea). Ikertzaile bisitaria atzerriko hiru unibertsitatetan. 51 ikerketa-proiektutan partehartu du (14 IP gisa). 124 artikulu zientifiko, 28 liburu eta 10 liburu-kapitulu idatzi ditu, eta 60 hitzaldi gonbidatu eta 200 ekarpen egin ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Bere ikerketa-ildoak honako hauetan oinarritzen dira: ebaluazio psikologikorako tresnak kulturen artean prestatzeko eta egokitzeko metodologian, maila anitzeko analisi-ereduetan eta gaitasun sozioemozionalak sustatzeko programen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan.

Danielle de Moissac

Danielle de Moissac Ph.D. (Physiologie, University of Manitoba) Professeure titulaire. Co-directrice du Groupe de recherche et d'intervention sur le bien-être en milieux éducatifs (GRIBEME). Membre du Groupe de recherche sur la formation professionnelle en santé et service social en contexte francophone minoritaire (GREFOPSS). Membre du Groupe de recherche interdisciplinaire sur les pratiques d'offre active de services en français (GRIPOAS).

Izaskun Elezgarai Gabantxo

EHU

Biologian lizentziatua da (1997) eta Zientzietan Doktorea (Neurozientziak 2002; Doktoregoko Sari Berezia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Kontratu posdoktoralak izan zituen Magendie Neurozentruan Bordelen (2003-2005). 26 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, 32 nazioarteko artikuluren egile da. Osagaiz osasun-zientzia aldizkariko erredakzio batzordekidea da. 3 Doktorego Tesi, 5 Master Amaierako Lan eta Gradu Amaierako Lan bat zuzendu ditu. Ikerkuntza-lerroak: Endokannabinoide Sistema osasunean eta gaixotasunean, animalia ereduetan (alkohola, epilepsia). Graduko irakaskuntza (Medikuntza): Giza Anatomia I-IV, Ikerkuntza biomedikora sarrera, Ikerkuntza proiektua. Masterreko Irakaskuntza: Neurozientziak Unibertsitate Masterra.

Leire Escajedo San-Epifanio

UPV/EHU

Leire Escajedo Zuzenbideko irakasle titularra da UPV/EHUn, eta Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria. Zuzenbidean lizentziaduna eta doktorea (2004), eta Biologia Zientzietan doktorea (2015), Zuzenbideko eta Giza Genomako Unibertsitate arteko Katedran eta EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko Sailean trebatu zen, eta 2010etik Biozientzietako Zuzenbidea eta Etika arloa koordinatzen du Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Urban Elika ikerketa taldearen ikertzaile nagusia da, eta Multilevel Gobernance taldeko kidea ere. Beste batzuen artean, aurrerapen zientifiko eta teknologikoen alderdi etiko eta legalei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu euskaraz. Nabarmentzekoak dira, batetik, Giza Klonazioari buruzko lan bat, CAF Elhuyar saria eskuratu zuena, eta, bestetik, Bioteknologiaren aurrerapenei buruzko ikerkuntza-monografia bat (ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuta), Bioetikaren Nazioarteko Elkarteak (SIBI) saritu zuena.

Saioa Martinez de Lahidalga Azkue

Medikuntzan graduatua (EHU, 2019). Emakumeen fisiologian ardazturiko Gradu Amaierako Lana egin zuen, Begoña Sanz eta Iñaki Arratibelen gidaritzapean: “Hileroko zikloaren eragina emakume arraunlarien errendimenduan: hilerokoaren hautematea bi emakume taldetan eta arraunlarien errendimenduan duen eragin subjektibo eta objektiboa aztergai”. EHU eta UEUk elkarlanean abiatutako “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan, euskara komunikazio klinikoan” Graduondokoaren lehen edizioko ikaslea izan zen (UEU eta EHU, 2020). Graduondoko amaierako lan gisara, Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina aztertu zuen, Felix Zubia medikuarekin batera. Osasungintza eta kirola uztartzen dituzten hainbat ikastaro egin ditu, hala nola, FEMEDE elkartearen “Ayudas ergogénicas” eta José López Chicharrok zuzendutako “Ciclo menstrual y rendimiento”.

Jacinthe Savard

Jacinthe Savard détient un baccalauréat en ergothérapie de l’Université Laval, une maîtrise en administration des services de santé et un doctorat en santé publique de l'Université de Montréal. De 1983 à 1996, elle a travaillé dans le réseau de la santé au Québec, occupant des postes combinant des responsabilités cliniques et de gestion. Arrivée à l'Université d'Ottawa en 1996, comme professeure remplaçante, elle est maintenant professeure agrégée au programme d’ergothérapie de l’École des sciences de la réadaptation, où elle enseigne le cours L’intervention ergothérapique auprès des adultes (santé physique) et le cours Pratique factuelle en réadaptation. En 2011, elle s’est jointe au GReFoPS (Groupe de recherche sur la formation et les pratiques en santé et service social en contexte francophone minoritaire) nouvellement formé.

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak