Aurreko edizioak
34. Edizioa 2015
2015eko edizioan, guztira, Ura Ikastaroen 131 jarduera burutu dira. Ikasle eta irakasleen artean, 10.000 partze-hartzaile pasatu dira gure ikasgeletatik. Egindako inkestak kontuan izanda, parte-hartzaileen gogobetetasun maila altua nabarmentzen da. Aurtengo udan ziklo eta ezagutza arlo ezberdinetan jasotako gai ugari jorratu dira, hala nola, Hezkuntza, Osasun, Kriminologia, Bizitzaren Bidaia, Gizarte Gaiak… Edizio honen inguruko datuak aztertu ondoren, ezarritako helburuak bete egin dira.
Uda Ikastaroen zuzendaritzak erronka berriak planteatzen jarraitu nahi du eta ezagutza arlo ezberdinen eskakizun berrietara egokitzeko lan egiten du. Ikastaroak nazioartekotzeak, euskararen presentzia handiagoak, XXI. mendeko hezkuntzaren erronka berriei (ekintzailetza, sorkuntzaren sustapena, hezkuntza emozionala, IKTak hezkuntza prozesuetan sartzea, online ikastaroak indartzea…) erantzuteak, hurrengo edizioa markatuko duten helburuak izaten jarraitzen dute.