Gurekin lan egin

Ikus-entzunezko Komunikazioen praktikak

Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera
2

Postua:

Ikus-entzunezko komunikazio praktikak.

Helburua: Komunikazio eta Marketing arloan laguntza ematea edizioaren ikus-entzunezko materialak sortuz. Egoitza nagusia Donostiako Miramar Jauregia izango da.

Profila:  Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikaslea. Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatuko da. 

Funtzioak:

  • Ikasle, irakasle eta ikastaroen zuzendarien testigantzak jasotzea (argazkiak eta bideoak)
  • Ikastaroen laburpen bideoak egitea.
  • Argazkiak eta bideoak sortzea Edizioaren Memoriarako.
  • Komunikabideetan izandako agerraldiak Prentsa Txostena osatzeko biltzea.

Eskaintza:

Diziplina anitzeko talde baten parte izatea.

  • 10.000 partaide eta 1.500 irakasle ospetsu baino gehiago izango dituen Uda Ikastaroen Edizioan parte-hartzea.
  • 8:00etatik 16:30era bitarteko ordutegia  (hautagai bakoitzarekin zehaztuko da). Arratsaldean jarduera badago, ordutegia aldatu liteke.
  • Laguntza-poltsa: 1000€ egindako 450 orduengatik.
  • Datak: Ekainetik Irailera (datak hautagai bakoitzarekin zehaztuko dira). Abuztuaren 4a eta 20a bitartean opor aste bat.