2024ko Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetarako proposamenak jasotzeko epea zabaldu da
Aurreko bi edizioen arrakastaren ondoren, hemen dira berriro ere Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak; mugaz gaindiko herritarrei zuzendurikoak dira, eta, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezalaxe, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.
Bigarren edizioan 1215 lagunek parte hartu zuten, eta hainbat herrialdetatik etorri ziren, hala nola, Alemania, Aljeria, Argentina, Txile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Costa Rica El Salvador, Frantzia, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Dominikar Errepublika, Errumania eta Uruguai. Horretaz gain, hamabi prestakuntza proposamen ere izan ziren, Espainia, Frantzia, Holanda, Peru eta Argentinako 132 adituren eskutik.
2024ko egitaraua uztailaren 17tik 22ra bitarte izango da, Baionako Cité des Arts aretoan, hau da, lehenengo edizioa izan zen toki berean. Kokapen honek mugaz gaindiko ikastaroen izaera indartzen baitu.
Proposamenek, gutxienez, Mugaz gaindiko eskualdeetako bi erakunde publiko edo pribaturen partaidetza izan beharko dute, eta horietako bik estatu desberdinetakoak izan beharko dute.
Berritasun gisa, deialdian, aintzat hartuko da mugaz gaindiko bazkideekin harremanetan jartzeko interes-adierazpenakbidaltzeko aukera. Horretarako, deialdian, Uda Ikastaroetarako parte-hartzaileak biltzeko interes-adierazpenen atal bat sartuko da. Adierazpenotan, alderdi hauek zehaztu beharko dira: proposamena egin duten pertsonak eta haien afiliazio instituzionala, ikastaroan landuko den gaia eta helburuen laburpena.
Interes sozial edo zientifikoko edozein alorri lotutako saioak izango dira, baina mugaz gaindiko ikuspegia zeharkako elementu gisa sartu beharko da. Saioak publiko orokorrari zein akademikoei, ikasleei eta profesionalei ere zuzenduak izango dira eta bereziki publiko gazteenaren parte-hartzea baloratuko da.
Deialdia 8 astez egongo da zabalik, eta proposamenak 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 26ra aurkeztu ahal izango dira.
Deialdiaren baldintza guztiak Araudi batean jaso dira, eta esteka honetan kontsulta daiteke.