Berri guztiak

Abian da Mugaz gaindiko Uda Ikastaroen bigarren edizioa

2023ko uztailaren 17tik 26ra izango da Baionan

  • Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin.
  • Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, aurten, 12 proposamen izango dituen programa askotariko bat proposatu da.
  • Matrikula doakoa da eta egoitza nagusia Cité des Arts unibertsitate eskola izango da, baita Atalante kultur zentroa ere (biak Baionan daude). Gainera, Saltillo eskola-ontzian itsasaldi bat egingo da, eta herritarrentzako irekitako jarduera bat egingo da geldialdi bakoitzean, Santurtzin, Bilbon, Mutrikun, Donostian eta Donibane Lohizunen.

Gaur aurkeztu da Baionan Mugaz Gaindiko Udako Ikastaroen bigarren edizioa. Antolakuntza-batzordeko kide guztiek hartu dute parte ekitaldian, eta, ordezkari gisa, honako hauek hartu dute hitza: Jean-René Etchegaray, Euskal Herria Hirigune Elkargoko presidenteak, Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak, Mathieu Bergé, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko Kontseilari Delegatua, Eva Ferreira, UPV/EHUko errektoreak eta Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak.

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak erakunde hauen lankidetzaren emaitza dira: l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa eta CNRS/IKER zentroa. Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakunderen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta erakundeena. Aurten, Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx) zentroak bat egin du proiektuarekin.

Lehenengo edizioak agerian utzi zuen oso eraginkorra dela kulturarteko eta eleaniztuna den ezagutza zabaltzeko gune estrategiko eta nodo gisa, eta erakutsi zuen mugak gainditzeko gaitasuna duela ezagutzak partekatu eta topaketa-sareak sortzeko xedean, epe labur, ertain eta luzera aukera eta proposamen berriak ekar ditzaten. Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak mugaz gaindiko herritarrei, ikaslego eta mundu akademikoari zuzendurik daude eta agerian jarri nahi dute unibertsitateek eginkizun proaktibo bat dutela ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloan kohesionatuagoa dagoen mugaz gaindiko gune bat sortzeko orduan, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan.

Programa honen xedea da parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea, bai eta erakunde publikoen plan estrategikoak hedatzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatze aldera, zeinak berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzaile gisa kokatuko dituen.

Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izango dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), baita ingelesa ere, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratzeko. Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean. Lurraldearekin lotutako zenbait jarduera kultural eta ireki barne hartuko dituzte.

Edizio hau 2023ko uztailaren 17tik 26ra bitartean izango da eta 12 ikastaro izango ditu:

 

IKASTAROA

EGUNA

ZUZENDARIAK

TOKIA

Euskal Eurohiria: mugaz gaindiko herritarrentzako laborategi europarra   

Uzt. 17

Ander Arzelus

Cité Des Arts

Adimen artifizialaren erronkak segurtasunaren eta justiziaren ikuspegitik: diziplina anitzeko eta mugazgaindiko ikuspegiak

Uzt. 17

Céline Teyssier

Cité Des Arts

Bideojokoen mugaz eta nazioez gaindiko analisia: Erabilerak, interakzioak eta aholkularitza

Uzt. 17

Yannick Hernández

Cité Des Arts

Saltillo eskola-ontzia

07/17
07/26

Itziar Rekalde
Julieta Barrenechea 

Santurtzi, Bilbo, Mutriku,
Donostia, Donibane Lohizune

Lurralde-garapen solidarioa, antolaketa- eta lege-moduak eta lurraldearen zerbitzurako lankidetza

Uzt. 18

Fabienne Pinos
Xabier Larralde

Cité Des Arts

Euskal diaspora: mugaz gaindiko irteeratik Amerikako integraziora (Euskal Herria, Estatu Batuak, Latinoamerika, XIX-XXI. mendeak)

07/18
07/19

Isabelle Tauzin

Cité Des Arts

Europaren integrazioa Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan: mugaz gaindiko ikuspegia

Uzt. 18

Ihintza Palacin

Cité Des Arts

Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: euskal curriculumaren ber-irudikatzea

Uzt. 19

Nora Salbotx

Cité Des Arts

Klima-aldaketa eta lurraldea. Ikuspegi geografikoa

Uzt. 20

Itziar Aguado

Cité Des Arts

Muga eta paisaiak

Uzt. 20

Hélène Larralde

Cité Des Arts

Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen parte hartzea sustatzen    

Uzt. 21

Nahia Idoiaga

Cité Des Arts

Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera?

Uzt. 21

Josu Martinez

Cité des Arts

 

Ipar Euskal Herriko zinemaren egoerari buruzko saioaren barruan, horretan parte hartu duten zenbait hizlarik zuzendutako bost film labur emango dira.

Ikastaro horiez gain, bost jarduera ireki programatu dira Saltillo eskola-ontzian egindako itsasaldiaren esparruan:

Portuko uren ingurumen-zaintza.

 

Portuko uren ingurumen-zaintza.

Uzt. 18

Portugalete

Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa UPV/EHU

Mutrikuko ammonoideoak: duela 100 milioi urteko ozeano-ondarea.

Uzt. 20

Mutriku

Zabiel Kultur Etxea

 

Donibane Lohizuneko badiako itsaspeko mapa arkeologikoa. Ondare ikusezin bat aurkituz.

Uzt. 22

Donibane Lohitzune

 

Zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko elkarrizketa: plastikoek eragindako kutsadura murriztea, erronka komun baterako proiektu partekatuak.

Uzt. 24

Donostia

Miramar Jauregia

Zaharberritzea eta itsas ondarea eta zaharberritze-tailerra.

Uzt. 26

Bilbo

Itsasmuseum

Matrikula eta informazioa

Ikastaro bakoitza hasi arte eman ahal izango da izena. Izen-ematea doan da.

Informazioa eta matrikula: www.uik.eus