Chillida bere garaiko eskulturaren eta arteen testuinguruan
"Chillida oso errotuta zegoen bertako munduan, eta oso ezaguna da horregatik, oso modu unibertsalean. Artista handi askok dute ezaugarri hori: esparru oso itxi batetik atera gabeak izan arren, guztientzat hitz egiten dute."
María Bolaños Artearen Historiako irakasle titularra da Valladolideko Unibertsitatean, eta Eduardo Chillida Eskolaren III. edizioan parte hartu du, “Chillida en el contexto de la escultura y las artes de su tiempo“ hitzaldiarekin. Uda Ikastaroan, Eduardo Chillidaren obra artetik, filosofiatik, arkitekturatik edo musikatik aztertzeko bide berriei buruz hausnartu dute, ortzi-mugak zabalduz eta haren ondareak gaur egun ere bizirik jarraitzen duela egiaztatuz, beste diziplina batzuekin etengabeko elkarrizketan.