Berri guztiak

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak erreferente dira ezagutza partekatzen eta sareak sortzen

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak mugakideak diren herritarrei zuzenduta daude, eta ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesio hobea izango duen mugaz haraindiko espazio bat sortzeko unibertsitateek duten zeregin proaktiboa ikusaraztea dute helburu, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan.

Bigarren edizio honetan, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak kultura arteko ezagutza eleanitza zabaltzeko gune estrategiko eta nodo gisa finkatzen ari dira. Gainera, mugak gainditzeko eta jakintza partekatzeko eta topaketa-sareak sortzeko gaitasuna dute, epe labur, ertain eta luzean aukera eta proposamen berriak ekarriko dituztenak.

1173 lagunek hartu dute parte, besteak beste, Espainia, Frantzia, Argentina, Kolonbia, Peru, Txile, Mexiko, Errumania, Dominikar Errepublika, Alemania, Txina, Uruguai, Panama, Italia, El Salvador, Costa Rica, Hego Korea eta Aljeriakoak.

Hamabi Uda Ikastaroetako hitzaldiak eta bost hitzaldi irekiak, aurrez aurrekoak eta online zuzenekoak, profil oso ezberdinetako 67 adituk eman dituzte. Akademikoek, administrazioetako zuzendariek, elkarteetako arduradunek, zinemako zuzendariek eta abarrek hartu dute parte.

Ikastaroak kultura anitzeko kohesioaren bektore dira, bertako zein mundu-mailako gaiak egokitasunez kudeatzeko eta lotura berriak sortzeko aukera ematen dutenak.

Landutako gaiak ezagutza-arlo desberdinetakoak izan dira, euskal Eurohiriak mugaz gaindiko herritarrentzat laborategi europar gisa duen esanahiari buruzkoak. Halaber, adimen artifizialak segurtasunaren eta justiziaren arloetan dituen erronkak ere izan dituzte hizpide, mugaz gaindiko ikuspegitik. Bideojokoen mugaz gaindiko eta nazioz gaindiko analisiak ere landu dituzte, eta lurralde-garapen solidarioaren inguruan hausnartu dute. Horrez gain, euskal diasporari buruz ere hitz egin dute, mugaz gaindiko irteeratik hasi eta Ameriketan sartu arte, baita Europa Frantzia eta Espainiaren arteko mugan sartzeaz ere. Hezkuntza erdigunean egon da, etorkizuneko gizarte-kohesiorako tresna gisa, eta mugak gainditzeko hezkuntza- eta ikerketa-proposamenak aurkeztu dituzte. Klima aldaketak, lurraldeak, mugek eta paisaiak eztabaida sortu dute, eta Iparraldeko zinemaz hitz egin eta gozatu dute.

Hamabi ikastaro hauek egon dira:

IKASTAROA

EGUNA

ZUZENDARIAK

LEKUA

Euskal Eurohiria: mugaz gaindiko herritarrentzako laborategi europarra  

07-17

Ander Arzelus

Cité Des Arts

Adimen artifizialaren erronkak segurtasunaren eta justiziaren ikuspegitik: diziplina anitzeko eta mugaz gaindiko ikuspegiak

07-17

Céline Teyssier

Cité Des Arts

Bideojokoen mugaz eta nazioez gaindiko analisia: Erabilerak, interakzioak eta aholkularitza

07-17

Yannick Hernández

Cité Des Arts

Saltillo eskola-ontzia

07-17

07-26

Itziar Rekalde
Julieta Barrenechea

Santurtzi, Bilbo, Mutriku, Donostia, Donibane Lohizune

Lurralde-garapen solidarioa, antolaketa- eta lege-moduak eta lurraldearen zerbitzurako lankidetza

07-18

Fabienne Pinos
Xabier Larralde

Cité Des Arts

Euskal diaspora: mugaz gaindiko irteeratik Amerikako integraziora (Euskal Herria, Estatu Batuak, Latinoamerika, XIX-XXI. mendeak)

07-18
07-19

Isabelle Tauzin

Cité Des Arts

Europaren integrazioa Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan: mugaz gaindiko ikuspegia

07-18

Ihintza Palacin

Cité Des Arts

Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: euskal curriculumaren ber-irudikatzea

07-19

Nora Salbotx

Cité Des Arts

Klima-aldaketa eta lurraldea. Ikuspegi geografikoa

07-20

Itziar Aguado

Cité Des Arts

Muga eta paisaiak

07-20

Hélène Larralde

Cité Des Arts

Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen partehartzea sustatzen

07-21

Nahia Idoiaga

Cité Des Arts

Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera?

07-21

Josu Martinez

Cité Des Arts

 

Ipar Euskal Herriko zinemaren egoerari buruzko jardunaldiaren barruan, bost film labur eman dituzte, jardunaldian parte hartu duten hainbat hizlarik zuzendutakoak.

Ikastaro horiez gain, bost jarduera ireki egin dira Saltillo eskola-ontziaren zeharkaldiaren baitan:

Portuko uren ingurumen-zaintza

07-18

Portugalete

Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa UPV/EHU

Mutrikuko ammonoideoak: duela 100 milioi urteko ozeano-ondarea

07-20

Mutriku

Zabiel Kultur Etxea

 

Donibane Lohizune Ziburuko badiako itsaspeko mapa arkeologikoa. Ondare ikusezin bat aurkituz

07-22

Donibane Lohizune

Udaletxea

Zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko elkarrizketa: plastikoek eragindako kutsadura murriztea, erronka komun baterako proiektu partekatuak

07-24

Donostia

Palacio Miramar

Zaharberritzea eta itsas ondarea eta zaharberritze-tailerra

07-26

Bilbo

Itsasmuseum

 

Saltillo eskola-ontzia Itsasora begiratzen duten unibertsitateak: ozeanoaren iraunkortasunean nabigatzen Saltillo eskola-ontzian proiektu aitzindariaren bigarren edizioaren egoitza izan da; mugaz gaindiko bigarren edizioa bera bezain arrakastatsua izan da proiektua. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitateko zazpi ikaslek Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Nautika) ikasleen tripulazioarekin nabigatu dute, hiru prestakuntza-programa konbinatu dituen esperientzia paregabe batean: Saltillo eskola-ontzian, ozeanoaren iraunkortasunerako lankidetza-ikaskuntza eta, lurrean, herritar guztientzako hitzaldi irekiak. Santurtzitik Donibane Lohizune/Ziburura nabigatu duen Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroa, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Donostia bisitatu dituena.

Ikastaroetako hizkuntzak euroeskualdeko hiru ofizialak izan dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioaren ikur.

Eragile laguntzaileek eta ikasleek erakutsitako arrakasta eta konpromisoa ikusita, partzuergoak lanean jarraituko du etorkizuneko edizioetan proiektua sendotzeko.

Proiektu hau bultzatu duen Batzorde Antolatzaileari esker izan da posible hori guztia:

  • Université de Bordeaux (UB)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa (UIK)
  • L’Université Bordeaux Montaigne (UBM)
  • L 'Université de Pau et des Pays de L' Adour (UPPA)
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
  • Euskampus Fundazioa
  • CNRS/IKER
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea
  • La Communauté d’Agglomération Pays Basque
  • Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx)

Batzorde Antolatzailearekin bat egin dute hainbat eragilek, eta eskerrak eman nahi dizkiegu horiei ere. Hauek dira, besteak beste: Eusko Ikaskuntza, Mutrikuko Udala, Donibane Lohizuneko Udala, Ziburuko Udala, Département des Pyrénées atlantiques, Itsasmuseum, Ocean i3 eta Bilboko Portu Agintaritza.