Zientzia eta Teknologia
Doako jarduera
Jarduera irekia
15 minutuko hiria

15 minutuko hiria

Ira. 14 - 14. Ira, 2023 Kod. W07-23

herritarrak jomuga dituen hiri-plangintza eta mugikortasuna

Azalpena

COVID-19aren pandemian, berrogeialdien eta bidaia-murrizketen ondorioz, mundu guztiko hirietan bizi ziren pertsonak beren etxeen inguruan gelditu beharrean aurkitu ziren. Horrela, herritar gehienek ohikoa baina denbora gehiago igaro zuten beraien auzoetako gune publikoetan eta denborak aurrera egin ahala, inguru horiek beraien eguneroko beharrak hasetzeko gai ez zirela ikusi zuten askok. Sarritan, beraien auzoek zerbitzu gabezia handiak zituztela ikusi zuten, bereziki hiri handietan, eta ibilgailuek okupatzen duten espazio publiko mordoaren errealitatea agerian geratu zen, oinezkoen kalterako.

15 minutuko hiriaren kontzeptua giza eskalako proposamen bat da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, hirigintza eredu berri bat bilatzen duena. Horrela, pertsona ororen beharrak hasetzeko zerbitzu guztiak etxetik abiatu eta 15 minutuko tartean kokatuko lirateke mugikortasun jasangarria erabiliz, hau da, oinez edo bizikletaz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Antolakuntza

  • Beasaingo Udala

Programa

2023-09-14

18:00 - 18:05

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea Saileko Lehendakaria
  • Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udala - Alkatea
18:05 - 18:50

“Territorio y Movilidad“

  • Ignacio Alcalde Marcos | City Focus - CEO
18:50 - 19:35

“La ciudad de 15 minutos“

  • María Teresa Baquero Larriva | Universidad Politécnica de Madrid - Posdoctoral Researcher
19:35 - 19:40

Sintesia

19:40 - 19:45

Itxiera

  • Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea Saileko Lehendakaria

Hizlariak

Leire Artola Ugalde

Beasaingo Udala

Leire Artola Ugalde, Zuzenbidean lizentziatua da eta Ekonomian du espezializazioa, Deustuko Unibertsitatea (1999). Komertizial gestore bezala esperientzia zabala du, 15 urtez Nafarroako Rural Kutxan aritu zen ardura hauekin. 2011 eta 2015 bitartean bere jardun profesionala politikarekin uztartzen hasi zen, Beasaingo Udaleko zinegotzi bezala. 2015etik politikari profesionala da, lehen urteak alkateorde eta Lurraldea saileko lehendakari bezala egin zituelarik, 2020ko abenduan Beasaingo lehen alkate andere izendatua izan zen. Aldi berean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere bada.

Ignacio Alcalde Marcos

Hiru hamarkada baina gehiagoko esperientzia duen arkitekto urbanista da, hiri transormazio eta lurralde garapenean aditua. Espainiako "Nueva Agenda Urbana"-ren idazketan parte hartu du eta San Pablo CEU Unibertsitateko Hirigintza Masterreko zuzendari izan da. Nazio Batuen Hábitat edo Tecnalia bezalako erdakundeekin lan egiteaz gain, aholkulari lanak egiten ditu beste erakunde eta enpresekin hiri-estrategiak aurrera eramateko. Arduradun bezala aritu den lanketa desberdinek sari internazionalak jaso dituzte, besteak beste, Europako Hirigintza Saria, Smart City Expo 2015eko proiektu berritzaileenaren saria edo Hirigintza Elkargo Internazionalak saritutako hirigintza proiektu hoberena, 2017an.

María Teresa Baquero Larriva

Cuencako Unibertsitateko (Ekuador) arkitektoa eta Hiri-berroneratze eta Jasangarritasunean doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, ABIO ikerketa-taldeko kide da, UPCko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Sailaren barruan, "Accessibility Planning for the 15-Minute City (ACC < 15 ') proiektua garatzen ari delarik. Hurbiltasun hiri ereduen inklusibotasunean eta ekitatean aztertzean zentratzen da bere lana, bai eta biztanleria-talde guztien beharrak integratzeko moduan ere, adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak barne, hauen beharrak politika eta plangintzen barruan txertatuak izan daitezen. 14 argitalpen baino gehiago ditu, horien artean azpimarratzekoa da "± 15-Minute City: Human-centred planning in action Mobility for more liveable urban spaces", EIT Urban Mobility erakundearentzat garatutako ikerketa-proiektua, Technical University of Munichen egindako egonaldiaren eskutik.

Kokalekua

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa

43.04738362444642,-2.2092355626202256

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa