Adimen artifiziala erabateko irisgarritasun unibertsalaren bidean: erronkak, aukerak eta aplikazioak
Azalpena
Ikastaroa streaming bidez jarraitu nahi baduzu: https://youtu.be/4E9lsIR5gwY
Irisgarritasun unibertsala funtsezko eskubidea da edozein pertsonak bere bizitza normaltasun eta autonomia osoz garatu ahal dezan. Hala ere, irisgarritasun unibertsala betetzeko. askotan ez da erraza beharrezko neurri guztiak abian jartzea, bai esparru publikoan, nola pribatuan.
Pertsonen mugen aniztasuna da zailtasun nagusietako bat herritar eta gizarte-eremu guztientzako konponbide irisgarriak proposatzeko. Nolanahi ere, kostu-faktoreak ez luke aitzakia izan behar konponbiderik onenak bilatzen ez saiatzeko. Askotan, eragindako pertsonekiko arrazionaltasun, enpatia eta sentsibilitatea aplikatuz aurki daitezke irtenbide horiek. Are gehiago, bizitzen ari garen digitalizazio-prozesuan IKTen erabilera intentsiboarekink eta adimen artifizialarekin gertatzen ari diren aurrerapen disruptiboek aukera ematen dute orain arte pentsaezinak ziren aplikazioak inplementatzeko irisgarritasun unibertsalaren bidean. Teknologien diseinua eta erabileraren konbinazio egokia eginez gero, irtenbide arinak, errazak eta oso eraginkorrak aurki daitezke irisgarritasun-arazo zehatz asko konpontzeko.
Hertsiki “fisikoa” denaren problematikari izkin egin gabe, apustu sendoa egin behar dugu IKTak eta adimen artifiziala intentsiboki erabiltzeko; izan ere, teknologien heldutasunak aukera ematen ditu, jarduera-eremu berriak irekitzeko. Gure gizarteko pertsona askoren oinarrizko eskubideek ezin dute itxaron.
Helburuak
Eragile publiko eta pribatuei helaraztea irisgarritasun unibertsala politika publikoen eta entitateen kudeaketa-planen zentraltasunera eramateko beharra.
Digitalizazioak eta adimen artifizialak eskaintzen dizkigun aukera eta soluzio errealei buruz hausnartzea, irisgarritasunaren arloko proiektu berritzaileak abian jartzeko.
Irisgarritasun-proiektu berritzaileen esperientziak eta balizko erabilera-kasuak ezagutzea hainbat sektore eta sektoretan, hala nola turismoan, kultura-ondarean, silver ekonomian, hizkuntza-politikan edo mugikortasunean.
Jarduera nori zuzenduta
- Profesionalak
- Administrazio publikoetako arduradun politikoak eta teknikoak - Sektore pribatua - Elkarteak eta gizarte zibila
Zuzendariak
Josu Aztiria Aztiria
EH Bildu
Humanitateak-enpresa lizentziatuta. Bi master ditu kudeaketan: Antolamendu eta kudeaketa aurreratuan; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketa. Elhuyar Fundazioan Adimen Artifiziala unitateko zuzendaria da, eta adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiekin lotutako I+G proiektu nagusien koordinatzailea. 4 urte eman ditut Hizkuntza eta Teknologia unitateko zuzendari bezala Elhuyarren, 7 urte Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna izan da eta 3 urtez Donostiako Ilazki Euskaltegiko zuzendaria Elhuyarreko zuzendaritza-talde kidea da eta Euskal Herriko Hizkuntzen Industria biltzen duen Languneko zuzendatzitzako kidea ere bada.
Hizlariak
José Antonio Amundarian Iturrioz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Filosofia eta Letretan Lizentziatua. Euskal Filologia (1984-1989 Deustuko Unibertsitatea) Gipuzkoako Foru Aldundian Normalizazio Programetako atalburua da (1999-2019) eta herri-adiminstraziarekin lotutako normalizazio- eta lankidetza-proiektu askoren eragilea. Eralan, Udalekin, Udaltop eta Badalab proiektuaten parte hartzen du.
Xabier Arregi Iparragirre
Usurbilgo alkate ohia eta IXA-UPV/EHU ikerketa-taldearen koordinatzailea
Xabier Arregi Iparragirre Informatikan doktorea da 1995az gero Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak saileko irakasle agregatua da. Informatikako graduan eta HAP-LAP masterrean jardun ohi da irakasle. EHUko IXA ikerkuntza-taldeko (http://ixa.si.ehu.eus/) eta HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko (http://hitz.eus/) kide da. Ixa taldearen koordinazio-lanak ere egiten ditu. Hizkuntzaren Prozesamendura bideratu du ikerkuntza-lana, eta batez ere honako alorretan aritu izan da: Semantika Lexikala, Lexikografia Konputazionala, Korreferentzien Ebazpena, eta prozesamendu semantikoaren aplikazioak Informazioaren Berreskurapenaren eta Galderak Erantzuteko Sistemen arloan. Lan horiek Euskararen Prozesamendura bideratu dira nagusiki. Errebisioa gainditu duten ehun artikulu inguru ditu argitaratuak nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan. Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, nola herrialde edo nazio mailakoetan hala
Gotzon Arzelus
Batura Mobile
Deustuko Unibertsitatean lizentziatua Turismo jarduera eta Enpresen Kudeaketan, bere ibilbide profesionala marketinaren eta negozio-garapenaren esparruan garatu du. Bereziki barne-ekintzailetzako ekimenak sortzea egokitu zaio, lan egin duen enpresetan. Hala, Jon Villamilekin batera, BATURA sortu zuen 2006an, estatu mailan mugikorretarako aplikazioen garapenak egiteko lehenengotariko enpresa. Gaur egun, Baturako negozio-garapeneko arduraduna da, eta enpresaren berrikuntza eta lehiakortasun ekimenetan parte hartzen du. Hauetako ekimenetako bat, mugikorrentzako app irisgarriak egitean datza eta horretarako barne prozesu propio bat sortu dute Baturan.
Iker Goiria
Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundian Turismo zuzendaria nagusia da. Zuzenbidean lizentziaduna EHU/UPVn, masterra enpresen aholkularitza juridikoan IE Businees School-en eta Executive MBAn, Deustuko Unibertsitatean. Zuzendaritza-postuetan ibilbide profesi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendari nagusi gisa lan egiten gaur egun.
Gorka Labaka Intxauspe
Univesidad del País Vasco (UPV/EHU)
Irakasle Atxikia Erakundea: Hitz Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Argazkia atxikita Curriculumaren laburpena (gehienez 1250 karaktere) Gorka Labaka UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Lengoaia eta Sistema Informatikoen saileko irakasle atxikia eta IXA ikerketa-taldeko kidea da. 2001ean sartu zen IXA taldean, artean Informatika Ingeniaritza gradua ikasten ari zela, eta 2010ean lortu zuen Informatikako doktoretza UPV/EHUn. Bere ikerketa-interes nagusiak lengoaia naturalaren prozesamendua eta itzulpen automatikoa dira. Tesian zehar euskara-gaztelania itzulpen estatistikorako sistema bat garatu zuen. Ordutik, zenbait ikerketa-proiektutan parte hartzea dela eta (MODELA, MODENA, TANDO...), hizkuntza pare horretarako itzulpen automatiko neuronalean lanean jarraitu du. Gaur egun, Europako SignON proiektuan parte hartu ondoren, Espainiako zeinu hizkuntzatik (LSE - Lengua de Signos Española) gaztelaniara itzulpen automatikoa lantzen hasia da.
Asier Landa
Baskforall-eko eta Accesibilidad For All enpresen sortzailea
Fundador de Baskforall, agencia de turismo inclusivo y Co-Fundador de Accessible for all, plataforma de Consultoría y formación en Accesibilidad Universal.
Igor Leturia Azkarate
Elhuyar Fundazioa
Errenterian bizi den arrasatearra da, informatikako eta elektronikako ingeniaritza ikasketak ditu (Mondragon Unibertsitatea eta Université Paul Sabatier, Toulouse) eta doktorea da hizkuntza-teknologietan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Elhuyar Fundazioan egiten du lan hizkuntza-teknologien I+G unitatean, non aurretik ikertzaile, proiektu arduradun eta unitateko arduradun izan den. Egun, bertako hizketa-teknologien saileko arduraduna da. Informatika, ofizioaz gain, afizio ere badu, komikiekin batera, eta bi gai horiei buruz idazten du bere blogean eta zenbait mediotan; informatikari dagokionez, software librea, deszentralizazioa eta burujabetza teknologikoa gisako gaiak landu ohi ditu.
Miren Muñagorri Mugica
Arkitektoa eta Accesibilidad For All-en sortzailea
Pertsona guztientzako inguruneak diseinatzen eta gauzatzen 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen arkitektoa. 2014az geroztik, ERROTUtik hainbat beharrizan dituzten pertsonen kolektiboentzako ingurune irisgarriak sortu nahian nabil.
Txema Otero
Irizar e-mobility
Santi Pisonero
pr4 tecnología social
Consultor social experto en transformación cultural y digital en "pr4 Tecnología Social" y miembro de "APTES Asociación para la Promoción de la Tecnología Social". En la actualidad codesarrolla la Estrategia y el Plan Vasco de Accesibilidad Universal, impulsa BEGIZTEK Foro de Tecnología Social y proyectos de participación ciudadana digital. Además de "pr4 tecnología social SL", ha cofundado la Asociación "3DLAN" para la impresión 3D de productos de apoyo y "Editorial Verbigracia". Cuenta con varias publicaciones, decenas de artículos, proyectos reconocidos como buenas prácticas y escribe sobre tecnología social en el blog de pr4.es.
Idoia Sanz Murua
Adinberri Fundazioa
Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua EHUn, Marketin Digitaleko graduondokoa eta Merkataritza Elektronikoko Masterra. Egun, Adinberri fundazioan lan egiten dut 2019tik, Silver Economy eta Trebakuntza-arduradun gisa. 16 urtez aritu nintzen Gureak Marketing enpresan, proiektu-zuzendari, negozio-garapen eta negozio-unitate bateko arduradun moduan. Euskaldunon Egunkarian Zuzendari komertziala izan nintzen eta kapazitazio arloari dagokioenez, 4 urtez Cebanc-eko Prestakuntzako kudeatzaile bezala lan egin nuen.
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2021-02-18 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Online zuzenean
Online zuzenean
Online zuzenean
Online zuzenean
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago