Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?
Komunitateak, lekuak, erronkak eta berrikuntza.
Azalpena
Zer dauka Arantzazuk? Nor da Arantzazu? Nor gara Arantzazu?
Arantzazu euskal jendartearentzat erreferentziazko espazioa da, eraldaketarako energiaren konfluentziaren gunea izan baita 500 urtez. Arantzazuren inguruan urtez urte eratuz joan den gizarte-sare anitza da, askotarikoa, gizarte-esparru desberdinetan txertatua. Arantzazu herri-tokia da, herriarentzakoa. Eta gutxi dira gurean elkarri etorkizun-galderak egiteko toki aproposak.
Aurten, lehenengo aldiz, UPV/EHUk eta Arantzazulab-ek Uda Ikastaro bat antolatu dute bertan, Arantzazuren eta Euskal Herriaren etorkizuna lotzen dituen bidexkak, naturalak zein kulturalak, elkarrekin aztertzeko. Aratz-Aizgorri parke naturalean kokatuta, 5 mendeko ondare aberatsaz gain, santuarioak badu esanahi berezia euskal kulturan: erabakigune eta elkargune garrantzitsua izan da, bertan hainbat ezagutzak, arteak, tradizioak eta berrikuntzak bat eginez.
Hutsuneak duen abegikortasuna bilatuz, adituekin eta arituekin jorratuko ditugu galderak. Gandiagaren eta Azurmendiren belaunaldiaren ahaleginak jarraipena izango du? Mundu konplexu, arrotz eta zabalean, bakardadea eta isolamundua nola gainditu ditzakegu, lankidetza forma berriak nola sortu? Ba al dugu gure herriaren biziraupenerako sustraiko gaien inguruan anbizioz aritzeko eta pentsamendu berria sortzeko Arantzazu bezalako gunerik? Zer erakusten digu zientziak lankidetzaren sorreraz eta beharraz? Zer Arantzazuren naturaz eta historiaz?
Etorkizun-erronken aurrean, non dago Arantzazu?
Bada, beti egon den tokian: aniztasunaren ertzak josten, elkar-hizketarako, elkar entzuteko egokiera pribilegiatu eta paregabea eskaintzen. Askotariko eraldaketa sakonek bizitzaren ardatzak (balioak, komunitatea, kultura eta jasangarritasuna) bidegurutzera eraman dituzte. Mendeetan zehar sortu dugun GU handi horrek berriro erantzun beharko ditu etorkizunari egin nahi dizkiogun galderak.
Uda Ikastaro hau galdera horietan esperientzia murgiltzailea izango da, kultura jarduerak eta bisita gidatuak elkarrizketan txertatuz. Lehenengo egunean Arantzazuk duen ezagutzan sakonduko dugu, artetik zein zientziatik, Arantzazu den hori bizitzeko eta berak gure baitan eragina izateko. Bigarrenean etorkizunari begira jarriko gara, beste behin ere, bere buruari oinarrizkoaz galdetu behar diolako gure herriak, etorkizun-oihartzunean murgildu behar dugu: eta horretarako, euskal herrigintzarako etorkizun-galdera gakoen inguruan elkarrekin erantzuteko toki paregabea eskaintzen du Arantzazuk.
Erakusketa berezia: Orbelaun Taldea + gonbidatuak
Arantzazun ospe handiko artea dago: Saenz de Oiza eta Laorga, Muñoz, Oteiza, Chillida, Eunate, Egaña, Basterretxea… izen, izan eta lan handi horien itzalpean naturala da txikia sentitzea. Baina Arantzazuk era eta tamaina askotariko arte esperientziak eskaintzen ditu oraindik ere, eta sorkuntzak ez du etenik. Izan ere, Arantzazu bera da ekosistema bat sorkuntzarako egokia, denontzako baliabide eta inspirazio iturri.
Erakusketa honetan biltzen dira Arantzazuren inguruan sortutako hainbat eskultura eta pieza grafikoak, batzuk orain arte erakutsi gabeak. Arte efímero, collage, found art… dena Arantzazuko kultura eta natura ondareak emandakoarekin eginda.
Lan gehienak Orbelaun taldekideek eginak dira. Angel Mari Milikua, Imanol Artola, Iñaki Jauregialzo "Jaltzo" eta Esteban Kerexeta eskultoreek osatzen dute kolektiboaren izena dator Bitoriano Gandiagaren jaio zen baserritik. Guztiak autodidaktak dira eta sorkuntza gaitasuna Arantzazun kokatu dute, artea zentzu zabalean ulertuz. Kolektiboaren lanak ikusgai izan dira Zegaman, Donostian eta Oñatin egindako erakusketetan.
Belaunaldi eta lanbide desberdinetako beste artisten lanekin osatu da 16 piezako erakusketa. Haien artean, artista liburu bat dago: Arantzazuko Brebiarioa. Ahiku (Arkitektura eta hiri kultura) elkarteak egindako lana da eta oinarritatuta dago Basilikaren arkitekturan eta Gandiagaren poemetan.
Eta hemen ikastaroaren nondik norakoak jasotzeko sortu dugun kontakizuna.
Ostatua
Izena ematen duen edonork, ikastaroaren kodea emanez, Arantzazun ostatua erreserbatu ahal izango du, uik@basquedestination.com posta elektronikora idatziz, mezuan IZENA/ABIZENAK, sarrera/irteera data eta pertsona kopurua adieraziz. Basque Destination bidaia-agentzia interesdunarekin harremanetan jarriko da eskatutako erreserba errazteko.
Helburuak
Arantzazuko ondare materiala eta immateriala bertan ezagutzea.
Arantzazuko ekosistemaren historian eta naturan murgiltzea.
Arantzazuren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen lotura esploratzea.
Etorkizuneko ikuspegiak sortzeko Frantziskotarren eta egungo gazte erreferenteen artean garatutako esperientziak ezagutzea.
Bitoriano Gandiagaren bizitza eta lana ezagutzea.
Joxe Azurmendiren filosofia hedatu eta eztabaidatzea.
Bakardadearen erronka gizarte berrikuntzatik nola heldu eztabaidatzea.
Zientzia eta pentsamendu garaikidean lankidetzaren garrantzia ulertzea.
Lankidetzan oinarritutako estrategiak lantzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Lankidetza
Programa
2024-07-22
Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria
- Joxe Maria Arregi Guridi | Arantzazuko Frantziskotar Probintziaren ordezkaria
- Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU - Errektoreordea
- Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputatu Nagusia
“Nahi ez den bakardadea: HARIAK eta BBK-Kunaren proiektuak“
- Aitor Sorreluz Aguinaga | Arantzazu aldizkaria - Zuzendaria
- Ainhoa Becerra Sotelo | ADINBERRI - Berrikuntza arduraduna
Atsedena-kafea
“Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte“
- Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU
- Paulo Agirrebalzategi | Jakin - Ohorezko kidea
“Ni-tik gu-ra: gizaberea, narrazioa eta lankidetzaren eboluzioa “
- Arantza Etxeberria Agiriano | UPV/EHU - Irakasle Osoa
- Juan Ignacio Pérez Iglesias | Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua
Sintesia
“Arte erakusketaren irekiera eta kafea“
- Carmiña Dovale Carrión | Ahiku (Arkitektura eta hiri kultura) elkartea
Publikoari irekitako arte-erakusketa (Basilikako Kriptan): Orbelaun Taldea eta gonbidatuak
Basilikari bisita gidatua
2024-07-23
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Ikertzaile Nagusia
- Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Arantzazu-ren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen loturatik, Pello Sarasuaren “Arantzazu” dokumentalean parte hartu dutenen artean“
- Iñaki Luzarraga Gomez | Arantzazulab komunikazio arduraduna - Moderatzailea
- Lorea Agirre Dorronsoro | Jakin - Zuzendaria
- Xabier Peritz Mendizabal | EITB - Kazetaria
- Jon Sarasua Maritxalar | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
Atsedena
Mahai ingurua: “Euskal Herriaren etorkizuna Arantzazu-tik: Behar al dugu gure herriaren biziraupenerako sustraiko gaien inguruan herri anbizioz aritzeko eta pentsamendu berria sortzeko gunerik?“
- Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Moderatzailea
- Urko Aiartza Azurtza | TMelab - Zuzendaria
- Gorka Espiau Idoyaga | Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
- Mireia Zarate Aguirre | Sabino Arana Fundazioa - Lehendakaria
- Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria
“Euskozenoa: Etorkizuna egin egiten da – Aro berrirako ikuspegiak sortzeko Frantziskotarren eta egungo gazte erreferenteen artean garatutako esperientzia kontatzea eta bideo-elkarrizketak aurkeztea“
- Olatz Ibarretxe | DOT - Zuzendari sortzailea
Sintesia
Mahai ingurua: “Espiritualitatearen azpiegitura garaikideak: Arantzazu aztergai “
- Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta | UPV/EHU - Irakaslea
- Onintza Etxebeste Liras | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
Ibilaldi gidatua: Artasoko basoan barna
Zuzendariak
Filosofian doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Gipuzkoako campusean (EHU). AKTIBA-IT taldeko ikertzaile nagusia da. 2002tik 2012ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea eta idazkaria izan zen. 2008an Victor Grífols y Lucas Fundazioaren Bioetikako Ikerketa Saria jaso zuen. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan, eta 7 doktorego tesi zuzendu eta defendatu ditu. 3 liburu argitaratu ditu egile bakar gisa eta 2 liburu kolektibo argitaratu ditu. 2012tik 2017ra bere fakultateko Ikerketa eta Mugikortasuneko dekanordea izan zen, eta 2017tik 2021era, EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria. Filosofiaren arloko argitalpen akademikoez gain, Bioetika, Psikologia, Zuzenbidea eta Soziologiako nazioarteko aldizkarietan ere argitaratu du.
Naiara Goia Imaz
Arantzazulab
Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, Berrikuntza eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.
Hizlariak
Paulo Agirrebalzategi
Lorea Agirre Dorronsoro
Jakin, Zuzendaria
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu
Urko Aiartza Azurtza
TMeLab
Urko Aiartza Azurtza Telesforo Monzón (TM eLab) ideia-laborategitako zuzendaria da bai eta Olaso Dorrea Fundaziokoa. Madrilen senatari izan zen (2011-2015) eta Senatuko Justizia, Kanpo Arazoetako, Iberoamerikako eta Batzorde Iraunkorreko bozeramaile izan zen. 2017az geroztik, Europako Bakearen Institutuko (EIP) aholkulari seniorra da Bruselan, baita nazioarteko hainbat erakundetako kontseilaria ere. Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Conflictology masterra du Universitat Oberta de Catalunya-n (UOC). Gaur egun, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kidea da, eta abokatu-bulegoa du Donostian.
Ainhoa Becerra Sotelo
Adinberri Fundazioa, Responsable de innovación
Industria eta Hiri Soziologian lizentziatua da EHUn (1999). Adinekoentzako Zentro eta Zerbitzuen Zuzendaritza eta Kudeaketako Graduondokoa, ISED – Vic. Unibertsitatean (2004) eta Osasun Publikoko eta Kudeaketa Sanitarioko masterra, INESEM Enpresa Ikasketen Europako Institutuaren eskutik. (2014-2015). Ekintzailetza esparruan eman zituen bere lehen urratsak eta Letralan, enpresaren ko-sortzailea izan zen (1999) berrikuntza sozial, sanitario eta teknologikoaren alorrean eta bereziki e-health eta telemedikuntza proiektuak bultzatuz. Ondoren (2016-2019), Aubixa Fundazioko proiektu eta programen zuzendaria izan zen, zahartzearen eta Alzheimerraren eta beste dementzien esparruan. 2019tik Adinberri Fundazioko (GFA) Berrikuntza arduraduna da.
Filosofian doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Gipuzkoako campusean (EHU). AKTIBA-IT taldeko ikertzaile nagusia da. 2002tik 2012ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea eta idazkaria izan zen. 2008an Victor Grífols y Lucas Fundazioaren Bioetikako Ikerketa Saria jaso zuen. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan, eta 7 doktorego tesi zuzendu eta defendatu ditu. 3 liburu argitaratu ditu egile bakar gisa eta 2 liburu kolektibo argitaratu ditu. 2012tik 2017ra bere fakultateko Ikerketa eta Mugikortasuneko dekanordea izan zen, eta 2017tik 2021era, EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria. Filosofiaren arloko argitalpen akademikoez gain, Bioetika, Psikologia, Zuzenbidea eta Soziologiako nazioarteko aldizkarietan ere argitaratu du.
Carmiña Dovale Carrión
Carmiña Dovale Carrión (Donostia, 1982) es arquitecta y doctora en arquitectura por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU). En 2017 defiende su tesis doctoral titulada “Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida” y en 2020 publica el libro “Geometría del orden” coeditado por Eunsa y el Museo Chillida Leku. En la actualidad es profesora en Aldapeta Maria Ikastetxea.
Gorka Espiau Idoyaga
Agirre Lehendakaria Center
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da. Berrikuntza sozialeko plataformetan aditua. J.W. McConnell Family Foundation 2016-2018 irakasle bisitaria, Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en (CIRM-McGill University), Young Foundation-eko senior Fellow eta La Caixa Work4progress fundazioaren programako aholkularia. Halaber, Social Innovation Laboratory Koop (SILK) erakundearen kide sortzailea da. Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulari gisa lan egin zuen Bake eta Bizikidetzaren arloan, eta elkarrizketarako eta adostasunerako gizarte-sareko Elkarriko kide izan da. Hain zuzen, euskal gatazka ardatz duten hainbat dokumentalen egilea da: “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls” kataluniar telebistak ekoitzitako dokumentalak, besteak beste.
Arantza Etxeberria Agiriano
Onintza Etxebeste Liras
Onintza Etxebeste Liras
Ikerlari, irakasle eta artista den aldetik, euskal kultur nortasunaren inguruan testuingururatzen da bere lana. Arteko Gradua burutu zuen (2011-2015) eta baita Ikerketa eta Sormena Artean Masterra (2015-2016) ere, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego-tesia, "Baserri hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzen eremura" (2022an euskaratua) euskal baserriaren kultur-nortasuna narratiba eta identitate berritzaileetarako artikulazio-zentru gisa hartzen du, artea transmisioa bera prozesu berritzaile, aktibo, sozial eta parte-hartzaileetan suspertzeko ardatz gisa hartuta. Bere ikerketa artistikoak diziplinartekotasuna hartzen du esanahien ekoizpena berrasmatzeko espazio gisa, eta narratiba sozio-kultural eta kolektibo berriak analizatzeko, errepresentatzeko eta artikulatzeko artekaritzen bilaketan datza, afektu eta materialitate desberdinak harilkatzean.
Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.
Olatz Ibarretxe
Olatz berrikuntzan eta inpaktu sozialean aditua da, azken urteetan gazteen inguruko ikerketa berritzaileetan murgilduta egon da, demokraziaren inguruko gazteen pertzepzioetan adibidez. Etorkizuneko estrategien ikerketa kontzeptu eta narratiba sortzaileekin lotzen du abilezia inpaktua izango duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatzeko. dot. kooperatibako sortzaile eta zuzendaritza taldeko kide eta Next Generation Foresight practitioner fellow. dot.en diseinu eta berrikuntza ardatz dituzten proiektuak aurrera eramaten dituzte erakunde eta enpresa ezberdinekin, produktu eta zerbitzu berritzaileak sortuz hamar urte baino gehiagoko ibilbide oparoarekin. dot.en Euskozenoa den proiektu propioa garatu dute, etorkizuneko euskal nortasuna nolakoa izango den imajinatzeko plataforma. Hainbat herritar talde ezberdinekin hausnarketa prozesuak aurrera eraman dituzte euskal nortasunaren pertzepzio eta identifikazioak harakatzen gero sormen lanetan gauzatzeko.
Iñaki Luzarraga Gomez
Arantzazulab
Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta
Juan Ignacio Pérez Iglesias
UPV/EHU
Catedrático de Fisiología en la UPV/EHU. Enseña fisiología animal en la Facultad de Ciencia y Tecnología, y ha investigado en fisiología de animales marinos. Cátedra de Cultura Científica (2010-), director (2010-). Jakiunde (Academia de las Ciencias, de las Artes y de las Letras) (2012-), presidente (2020-). Premio Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral de Humanidades, Cultura, Arte y Ciencias Sociales 2019. Vicerrector (1997-2000) y rector (2004-2009) de la UPV/EHU. Organismos: Consejo de Administración de EITB (1999-2014), en representación de la UPV/EHU. Consejo Asesor del Euskara (2000-2002). Consejo de Coordinación Universitaria, designado por el Senado (2002-2004). Patronato de la Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU (2009-2021) Patronato de Ikerbasque, Fundación Vasca para la Ciencia (2013-2016) Comité Científico del ISEI-IVEI (2014-), presidente (2014-) Consejo Científico y Tecnológico de la FECyT (2015-2020). Comité Asesor de The Conversation España (2018-), presidente (2021-).
Xabier Peritz Mendizabal
Jon Sarasua Maritxalar
Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea
Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua
Mireia Zarate Aguirre
EAJ.PNV
1986an jaioa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Kontuen Ikuskaritza masterduna Legebiltzarkide ohia EBBren idazkaria Sabino Arana Fundazioaren Presidentea
Aitor Sorreluz Aguinaga
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-07-22 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 50,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 50,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 61,00 EUR |
Kokalekua
Arantzazulab, Gandiaga Topagunea
Arantzazu Auz., 1, 20567 Arantzazu (Oñati).
Gipuzkoa
Arantzazulab, Gandiaga Topagunea
Arantzazu Auz., 1, 20567 Arantzazu (Oñati).
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago