Iraunkortasuna
Arkitektura eta Hirigintza
DSF
Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Europako Biltzarraren 15. edizioa (EESAP15)

Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Europako Biltzarraren 15. edizioa (EESAP15)

Urr. 22 - 23. Urr, 2024 Kod. A09-24

Azalpena

Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren hamabosgarren edizioak (EESAP 15) «Habitat hobe baterako kosorkuntza» gaia jorratuko du. 

Kosorkuntza hiztegietan oraindik jasotzen ez den terminoa da; hala ere, terminoaren erabilerak garrantzi handiagoa hartu du jada hainbat lanbide-esparrutan, eta aspalditik aplikatzen da kontzeptuen, soluzioen, produktuen edo zerbitzuen garapen kolaboratiborako. 

Arkitekturaren, hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren esparruan, duela zenbait urte hasi ziren ezartzen. Gure gizartea murgilduta dagoen trantsizio ekologiko, sozial eta teknologikoko prozesuei erresilientziaz eta arrakasta handiagoz aurre egitea ahalbidetuko duen metodologia gisa identifikatzen da.  

Habitataren eraikuntza kolektiboak, HABITATA eskala guztietan ulertuz, hots, lurralde, hiri, arkitektura mailan, pertsona guztien bizi-kalitatea bermatzen lagunduko digu (edo, gutxienez, hurbilduko gaitu), baita klima-neutraltasun justua lortzen ere. 

Habitata eraikitzeko modu berri honen eta eskala anitzeko ikuspegi horren inguruan egituratu nahiko genituzke ekarpenak, honako lau ildo hauei dagokienez: mugikortasun iraunkorra, azpiegitura berdea, ekonomia zirkularra eta gizarte-berrikuntza, kosorkuntza funtsezko alderdia izanik arkitekturan, hirian eta lurralde diseinuan. Lau lerroak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa aplikatzeak zeharkatzen ditu Ikerketa-lan guztietan, Europako jarraibide berriekin bat etorriz. 

Ekarpenak esperientzia zehatzen, adibide egokien, metodologien, esplorazio metodologikoen edo bestelako aukeren ingurukoak izan daitezke. Ezagutza aberasten lagunduko dutenak eta habitat iraunkorragoak sortzeko lankidetza sustatuko dutenak, emakumeek eta gizonek eta, egoera ahulean dauden pertsona guztiek baliabide eta eskubideak berdintasunez eskura ditzaten. 

Mugikortasun iraunkorra: 

Garraio publikoko estrategia irisgarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak aztertzea, baita estrategia horiek ezartzeak hirietako bizi-kalitatea nola hobetu dezakeen ere, komunitatea diseinuan eta erabakiak hartzean inplikatuko duen lankidetza-ikuspegi baten bidez. 

Azpiegitura berdea: 

Berdeguneak hiri-inguruneetan integratzearen inpaktua aztertzea, osasunari, ongizateari eta ingurumen-iraunkortasunari dagokienez, espazio horien plangintzan eta sorreran pertsonen parte-hartze aktiboa kontuan hartuta, inor atzean ez uzteko. 

Ekonomia zirkularra: 

Ingurune bizigarrien diseinuan eta eraikuntzan baliabideak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko aukerak identifikatzea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna sustatuz, tokiko hainbat eragile eta komunitate inplikatuko dituzten kosorkuntza prozesuen bidez. 

Gizarte-berrikuntza: 

Herritarren parte-hartzeak eta talde ezberdinen lankidetzak komunitate inklusibo, erresiliente eta iraunkorrak sortzen nola lagun dezaketen aztertzea habitataren maila guztietan; espazioen diseinuan kosorkuntza sustatuz ahalduntzea eta gizarte-kohesioa lortzeko helburuarekin. 

Era berean, 2024. edizio honetatik aurrera, generoaren zeharkakotasuna faktore berritzaile gisa txertatzen da. 2020tik Europako Batzordeak genero-berdintasunaren arloan EBren estrategia definitzen eta hartzen duen aldaketari erantzuten dio honek. Estrategia honek helburu politikoak eta ekimenak aurkezten ditu 2025a baino lehen genero-berdintasuna izango duen Europarantz modu esanguratsuan aurrera egiteko. Esparru horretan, 4 ildo tematikoak bide hori markatzeko aukera bat dira. Berrikuntzan, zaintzaren mugikortasunaz ere hitz egin behar da, edo emakumeek jakintza desberdinak eta, askotan, ikusezinak dituzten aldetik partehartze aktiboa izango dutela bermatu behar da; berrikuntza, aldi berean, arkitektura- eta hiri-espazioak eraiki ahal izateko, neutraltasun-presuntzioa atzean utzita, baliabideetarako eta espazioetarako berdintasunezko sarbidea bermatzeko, arauz kanpoko, egunerokoago eta behar bereiziagoei erantzunez. 

Eztabaida berri honen aurrean, gure ohiko kolaboratzaileak eta biltzarraren hamabosgarren edizioan parte hartu nahi luken oro gonbidatzen ditugu beren proposamenak aurkeztera. Aurreko edizioetan bezala eta bere alderdi akademikoan oinarrituta, biltzarra bereziki ikasle, profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago. 

EESAP8/CICA1 ediziotik, zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko. 

Antolakuntza batzordeak, CAVIAR ikerketa taldeak (Arkitekturako Bizi Kalitatea, UPV/EHU) osatua, gaurkotasuna duten eta berritzaileak diren gaiak lantzen dituen antolaketa baten aldeko apustua egin du. Espazioa honetan, horrela, adituek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek elkar eragiteko, ezagutzak trukatzeko eta sarea sortzeko aukera izango dute, habitataren eskala bakoitzerako bi eguneko eta lau gai-blokeko programa baliatuz. Programa horretan hitzaldi magistralak, mahai-inguruak, komunikazio libreak eta workshop-ak sartzen dira 

Irakurri gehiago

Helburuak

  • Ekologikoagoak, digitalagoak, erresilienteagoak eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokituta dauden eredu berrietan sortutako aukerei aurre egiteari buruz eztabaidatzea.
  • Prestakuntzaren, ikerketaren eta ekoizpenaren arteko bateratze estrategikoa lortzea.
  • Eraikuntza-industriaren sektoreko eragileak lotzea, lehiakortasuna handitzeko, teknologia berriak aplikatuz esperientzia lauso baina zabala eskatzen duten jardueretan. Enpresa-ingurune kolaboratiboak sortzea.

 

LABURPEN ETA KOMUNIKAZIO BIDALKETA

Antolakuntza Batzordeak ikertzaileak eta profesionalak animatu eta gonbidatu nahi ditu, proposatutako gaiaren nondik norakoa edozein dela ere, bere proposamenak aurkeztu ditzaten komunikazio saioetan edota biltzarraren posterretan. Horretarako gutxieneko arau hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Komunikatua onartua izan bada, egile nagusiak (edo komunikatuaren arduradunak) 15 eguneko epea izango du biltzarraren izen ematea formalizatzeko. Izen ematea egingo ez balitz lanak ez da jasota geratuko eta ezingo da defentsa edo aurkezpena egin.
  2. Komunikatuaren eta posterraren egileetako batek gutxienez biltzarrean izena eman beharko du. Agiriak izena eman duen egileari igorriko zaizkio soilik.
  3. Txantiloi ofiziala erabiliko da, eta gainontzeko formatuetan dauden lanak ez dira onartuko. Dokumentu honetan aipatutako luzera eta itxura arauak errespetatuko dira. Txantiloia orrialdetik bertatik jaitsi daiteke, komunikatuetarako eta posterretarako balio baitu.
  4. Hizkuntza. Proposatutako laburpenak ingelesez idatzi beharko dira. Laburpena onartua izan bada, komunikatu osoa bi hizkuntzetan idatzi beharko da eta edozein kasutan hizkuntza ez sexista ez androzentrikoarekin.
  5. Laburpen, komunikazio eta aurkezpenetan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista eta androzentrikoa eskatuko da. Batzorde zientifiko eta antolantzaileak zentzu horretan aldaketak eskatzeko eskubidea izango du.
  6. Behin laburpena bidalita, ez da aldaketarik onartuko.
  7. Laburpena bere proposamenarekin eesap.caviar@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da eta gaian EESAP15 lema idatzi beharko da eta jarraian egilearen abizenak eta izena gehituko zaizkio. Adibidez: “EESAP15 MARIA PEREZ GONZALEZ”
  8. Ez da lanik onartuko epez kanpo bidali baldin bada, beste bideren batetik bidalia izan bada edota ez baditu txosten honetan aipatutakoak betetzen.

     

    LABURPENEN ETA AURKEZPENEN BIDALKETA

    2024ko MARTXOA – APIRILALanen deialdia

    2024ko APIRILAK 20 Laburpenak bidaltzeko epe-muga

    2024ko MAIATZAK 3 Laburpenen onarpenaren jakinarazpena

    2024ko EKAINAK 19 Lan osoa/posterra bidaltzeko epe-muga

    2024ko UZTAILAK 17 Lan oso/posterren zuzenketa edo onarpenaren jakinarazpena

    2024ko IRAILAK 11 Lan oso/posterren azken bertsioa bidaltzeko epe-muga

    2024ko IRAILAK 25 .ppt eta .pdf aurkezpenak bidaltzeko epe-muga

    2024ko URRIAK 22-23 BILTZARRA

    Irakurri gehiago

    Jarduera nori zuzenduta

    • Publiko orokorra
    • Unibertsitateko ikaslea
    • Irakasleak
    • Profesionalak
    • Profesionalak: empresaritza arloa

    Antolakuntza

    • Gobierno Vasco
    • CAVIAR Grupo de Investigación UPV/EHU
    • UPV/EHU

    Lankidetza

    • BUILDINN
    • BASKEGUR
    • Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro
    • Viuda de Sainz
    • Ascongi

    Zuzendariak

    Rufino Javier Hernández Minguillón

    UPV/EHU, Arquitectura

    Arkitekto doktorea UNAV (1991), Eraikuntza masterra UNAV (1993), ETSA-UNAVeko irakaslea (1984 eta 2003), UPV/EHUko irakasle titularra (1997tik), katedraduna (2020). Ingeniaritza Zibila eta Arkitekturaren arloko ANECA eta ANEP ebaluatzailea. AH arkitektura-estudioaren sortzailea. ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko Zuzendaritza Batzordeko kidea (2013-) eta lehendakariordea (2013-2016). Eraikuntza Iraunkorra eta Energia Eraginkortasuna masterreko zuzendaria (UPV/EHU). Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan masterreko Batzorde Akademikoko kidea (UPV/EHU). Eraikuntza Aurreratua masterreko zuzendaria (UPV/EHU). CAVIAR Ikerketa Taldeko arduraduna, IT1135-16 (UPV/EHU). Ikertzailea eraikuntza industrializatu ekoeraginkorrean, hirigintza ekoeraginkor inklusiboan, arkitektura eta hirigintza adimendunetan.

    Izaskun Aseguinolaza Braga

    UPV/EHU

    Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura GETn graduatu zen, eta bertan "Dimentsio Arkitektonikoa Britainiar Planningaren Jatorria" tesia defendatu zuen 2007an. Hainbat urtez, Hiri Plangintza I eta II irakasgaietako irakaslea izan zen, ETSAUNeko Hiri Plangintza eta Garapeneko espezialitatean. Gaur egun, UPV/EHUko Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Arloko irakasle agregatua da, eta hirigintzari eta hirigintza-kudeaketari buruzko irakasgaiak ematen ditu bertan.

    Hizlariak

    Maria del Carmen García Peña

    Ekonomia eta Enpresan doktorea eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Eskualde eta Hiri Ekonomian espezializatua Malagako Unibertsitatean, eta MBA Plus Executive masterra Enpresa Praktikako Institutuan (IPE). Hiri eta Eskualde Ekonomiako irakaslea eta ikerketa-taldeko kidea, analisi sozioekonomikorako metodoak. Datu lausoak (fuzzy) SEJ312, UMArena, bai eta ikerketa- eta transferentzia-proiektu anitzena ere, eskualdekoak, nazionalak eta nazioartekoak. CIEDES Fundazioko (Malagako Ikerketa Estrategikoen eta Garapen Ekonomiko eta Sozialaren Zentroa) zuzendari gerentea 2011tik. Nazio Batuen UNITAR Agentziako Agintariak eta Liderrak Prestatzeko Zentroko (CIFAL) Batzorde Zientifikoko kidea, gobernantzaren, plangintza estrategikoaren eta hiri-iraunkortasunaren espezialitatean. Hirien eta aditu-taldeen sare ugariren aholkulari eta laguntzaile, hala nola Hiri Garapen Estrategikorako Iberoamerikako Zentroarena (CIDEU), Eskualde eta Hirien Amerika Europa Elkartearena (AERYC) eta Mediterraneoko hirien sarearena hiri-plangintza estrategikoaren alde (MedCities).

    Noemi Julián

    Noemík Arkitektura ikasi zituen Zaragozako Unibertsitatean, ondoren, hiri-birsorkuntzari eta gizarte-berrikuntzari buruzko masterra egin zuen Veneziako IUAV Unibertsitatean, 2018an. Fondazione Innovazione Urbana Rusconi Ghigiren proiektu zuzendari gisa lan egiten du 2019tik. Urte hauetan, parte hartzeko prozesu ezberdinak garatu ditu klimarekin, mugikortasun iraunkorrarekin, hiri-espazioarekin eta hirigintza taktikoarekin, irisgarritasunarekin eta politika digitalekin lotuta. Prozesu horiek ikuspegi inklusiboetan oinarritzen dira, eta Boloniako alderdi interesdun ezberdinek parte hartu dute, baita herritarrek eta haurrek ere. 2023an, Noemík, Batzarraren Antolakuntza Batzordeko eta FIUko kide gisa, Bolognako Klimaren Herritarren lehen Batzarraren antolaketa kudeatu zuen, 100 herritar ausaz aukeratuak eta Boloniako biztanleriaren ordezkari izan ziren prozesu deliberatzaile bat. Batzarreko kideek ekintza ezberdinak proposatu zituzten Bolonian klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko. Noemi Boloniako Digital Twin proiektuan ari da lanean. 2021ean, Noemík 3 lankiderekin batera "Via Appia: natura eta ondarea guztiontzat" proiektua diseinatu zuen, New European Bauhaus sarien lehen edizioan finalista izan zena - 30 urte kateg-n

    Francisco Javier Neila González

    F. Javier Neila González doktore arkitektoa eta katedradun emeritua da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta han irakasle izan da 1979tik. Iraunkortasunari, arkitektura bioklimatikoari, bizigarritasunari eta ongizateari buruzko 117 liburu idatzi ditu, eta 109 artikulu aldizkari zientifikoetan. Orain arte 39 doktorego tesi zuzendu ditu, guztiak arrakastaz irakurriak. 12 patente ditu. ABIO, Arquitectura Bioclimática en un entorno sostenible taldeko ikertzaile arduradun eta sortzaile nagusia izan da. Talde horrekin 72 ikerketa-proiektu garatu ditu, deialdi lehiakorrek diruz lagundutakoak, horietako 6 europarrak. Era berean, Ingurumen eta Arkitektura Bioklimatikoko Masterraren zuzendaria eta sortzailea izan da, 23 promozio baino gehiagorekin, eta mundu osoko ikasleek parte hartu dute. Urte hauetan 500 ikastaro, mintegi eta hitzaldi baino gehiagotan parte hartu du. Arkitekto gisa 98 proiektu egin zituen. Mota ezberdinetako 20 sari jaso ditu.

    Ellen Van Bueren

    Ellen van Bueren Delfteko Unibertsitate Teknologikoko Arkitektura eta Ingurune Eraikiaren Fakultateko Hiri Garapenaren Kudeaketako irakasle katedraduna da. Hiri-garapenaren gobernantza eta kudeaketa, eraikitako ingurune jasangarri bati laguntzeko, haren lanaren erdigunea da. Politikei, plangintzari eta ingurune zirkular, erresiliente eta klimara egokitzeko moduko inguruneetarako erabakiak hartzeari buruzko ikerketan eta hezkuntzan parte hartzen du. Bere lana diziplinartekoa eta transdiziplinazkoa da, ezagutza teorikoaren eta gizartearen beharren arteko mugak gurutzatuz. Gizartearentzako inpaktua ardatz hartuta, erronketan oinarritutako ekintzara eta hezkuntzara bideratutako ikerketan parte hartzen du. Komunikabide publiko, profesional eta akademikoetan argitaratzen du, eta hainbat kargu betetzen ditu gizartea gainbegiratzeko kontseiluetan. Ikerketa- eta hezkuntza-jardueretan, hiriak etorkizunerako prestatzeak dakartzan erronkei heltzen die, erresilienteagoak, baliabideen erabileran eraginkorragoak eta jasangarriagoak bihurtuz. Teknologia eta kontzeptu berriek hiri-sistemak eta eragile-sareak berrantolatzera garamatzate, eta horrek aldaketa instituzionalak eta gobernantza-akordio berriak eskatzen ditu, erantzun egokiak emateko.

    Matrikula prezioak

    Matrikula2024-07-24 arte2024-10-21 arte
    100,00 EUR150,00 EUR
    30,00 EUR30,00 EUR
    45,00 EUR45,00 EUR

    Kokalekua

    Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

    Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

    Gipuzkoa

    43.312227,-2.0104024

    Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

    Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

    Gipuzkoa