Uda ikastaroa
Artea, literatura eta feminismoa. Hizkuntz-plastikoen eta hizkuntz-idatzien aniztasuna

Artea, literatura eta feminismoa. Hizkuntz-plastikoen eta hizkuntz-idatzien aniztasuna

Eka. 24 - 26. Eka, 2019 Kod. L01-19

Azalpena

Zer espero da emakumeek gauzatutako lan sortzaileetatik, hauek edozein forma izanik instalazio artistikoa, lan performatiboa, idatzia, olerkia, ilustrazioa, bideoa…?

Eremu sortzailean orain arte emakumeek jorratutako gaiak eta gauzatutako lanak emakumeei zuzenduak zirela eta ondorioz bakarrik beraientzat interesgarriak zirela azpimarratzen zen. Gai intimoei buruz idazteak, norberaren gorputza lan tresna bezala erabiltzeak, etxe-eremuko gai eta tresnak erabiltzeak, amatasuna, maitasuna… bazirudien eremu femeninoa zela; beraientzat egina eta beraiei zuzendua. Ikastaro hau osatzen duten aurkezpenen bitartez, arte plastikoa eta literatura bateratuz, alde batetik ikuspegi honen garapenak kulturalki eta sozialki ekarritako aldaketak, eta bestetik, honek guztiak artista, sortzaile edo/eta idazleen artean erakarritako aldaketak aurkeztu nahi ditugu.

Hizkuntza anitz hauen bitartez, ikuspegi kritiko batetik, arte plastikoetan zein literaturan emakume sortzaileen ikuspena garatu egin da. Gauzatze modu desberdinak erabiliz, ikusiz, irakurriz, entzunez, ikutuz zein usainduz, mezuak igorri, gauzak kontatu eta konpartitzen dira. Eremu intimoa utzi eta gizartean aurkezten dira, guztientzat interesagarriak diren egoerak zalatzeko, hunkigarriak diren norberaren edo besteen bizipenak plazaratzeko, sentipenak konpartitzeko…. Azken finean izaki sortzaileak izateak, esperientzia estetikoak eta emozinalak bateratzeko aukera eskaintzen digu, norbera, gure ingurunea eta besteak hobeto ulertzeko lagungarria delarik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikastaro honen bitartez, ikuspegi kritiko batetik bai artean eta bai literaturan feminismoaren eremuan ematen ari diren joerak eta ekintzak ezagutzera eman nahi dira, gai konkretuetan arreta jarriz parte hartzaileen zentzu kritikoa pizten ahaleginduko gara.

Arteak komunikatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi dugu. Hizkuntzen aniztasunen eta berezitasunen onurak gizakiontzat zeinen aberasgarriak diren erakutsi nahi dugu. Hauen ulergarritasuna gizakien sentsibilitatearekin, interes eta hezkuntzarekin lotuta doaz eta ez soilik genero edo adinarekin.

Ulergarritasuna eta ikuspegi aldaketa suspertu nahi dugu, arte plastikoa eta literaturaren artean dauden loturak azpimarratuz. Ahozko zein idatzizko literaturak dituzten kodeak, gizakiek ohizko hezkuntzan gureganatzen ditugunak, artearen eremuan ematen diren adierazpenak ulertzeko baliagarriak izan daitezkela erakutsi nahi dugu.

Emakumeen sortze lanen adierazgarritasunari eta aniztasunari ikuspena emango diegu, generoen arteko gatazka alde batera utzi eta interesa duten guztiei zabaldutako ikastaroa eraikiz. Gainera, aurkezpenetan eduki teorikoak eta praktikoak konbinatuz, adibidez parte hartzaileei ariketa txikiak planteatuz eta debateak sortuz, hartu-emana piztu nahi dugu.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Programa

2019-06-24

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 09:45

Udako ikastaro, LAIDA ikerketa taldea eta eguneko hizlarien aurkezpena

09:45 - 10:45

“Feminismoa artean etxe-eremutik kanpo“

  • Iratxe Larrea Príncipe UPV/EHU - Irakasle eta Ikerlaria
10:45 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:00

“Emakumearen ikuspegia literatura garaikidean“

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola UPV/EHU - Irakaslea eta Ikerlaria
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:15

“Euskal emakume artisten ikuspenaren garapena“

  • Susana Jodra LLorente UPV/EHU - Irakasle eta Ikerlaria
13:15 - 13:30

Sintesia eta eztabaida

2019-06-25

09:00 - 09:30

Agurra, aurreko eguneko sintesia eta hizlarien aurkezpena

09:30 - 10:30

“Emakumearen rola gaur eguneko narrazioetan“

  • Amelia Benito del Valle Eskauriaza Autonomoa - Idazlea
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 11:45

“Ekintza artistikoa, hizkuntza eta euskal nortasuna“

  • Zaloa Ipiña Bidaurrazaga Autonomoa - Artista
11:45 - 12:45

“Emakumea, unea, gunea eta begirunea“

  • Jon Martin Etxebeste UPV/EHU - Irakasle eta Ikerlaria
12:45 - 13:00

Sintesia eta eztabaida

2019-06-26

10:00 - 10:30

Agurra eta eguneko hizlarien aurkezpena

10:30 - 11:30

“Norberaren sorkuntz plastikoa“

  • Itziar Okariz Ijurco Autonomoa - Artista
11:30 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:45

“Literatur teoria feministaren eta testuen arteko elkarrizketa“

  • Iratxe Esparza Martin UPV/EHU - Irakaslea eta Ikerlaria
12:45 - 13:45

Sintesia eta amaiera

Zuzendariak

Amelia Benito del Valle Eskauriaza

UPV/EHU, Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Amelia Benito del Valle Eskauriaza (Bilbao 1960). Gizarte eta Komunikazio Zientzien lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Montrealeko unibertsitateko Kulturarteko eta Nazioarteko Komunikazioan masterra eta Quebequeko unibertsitateko soziologian doktoretzaren eskolaritatea. Lehen Hezkuntzako Irakaslea gradua eta Informazio Zientzietan doktorea; horretan informazioaren erreprodukzioa eta eleberri arrosan emakumezko rola aztertzen da. Nazioarteko aldizkari zientifiko batzuetan zuzendaria eta literaturaren buruzko lanak argitaratu ditu. Montrealeko unibertsitateko ikerketa taldeko partaidea eta irakaslea. Kongresu, Jardunaldi eta Mintegi ugaritan hartu du parte, hizlari nahiz batzorde zientifikoetan. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Literaturaren eta Hizkuntzaren Sailaren irakaslea eta LAIDA ikerketa taldearen kidea.

Susana Jodra LLorente

UPV/EHU, Arte Ederren Fakultatea

Susana Jodra Llorente (Sopelana, 1971) Arte Ederretan Lizentziatua UPV/EHU, Masterra Berlineko HDK-n burutu zuen eta Arte Ederretan Doktorea UPV/EHU da. Bere jarduera artistiko-ikertzailea eta irakaskuntza inprimatzeko teknika analogiko eta digitalean oinarritzen da, serigrafiari arreta berezia eskainiz. Bakarka eta taldeko erakusketetan parte hartu du nazio eta nazioarte mailan: Berlin, Berna, Tainan… Patricia Schneider artista suitzarrarekin Modulares proiektu artistikoan dihardu. Argitalpen anitzetarako ilustrazioak eta idatziak argitaratu ditu ere (Grabado y Edición aldizkaria, Insula aldizkaria, Pott banda liburua…) Gaur egun UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailan irakaslea da eta Graduetan zein Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterrean eta Zeramika:Arte eta Funtzioa Masterrean irakasten du. Bernako Hochschule der Künste-ko inprimaketako sailarekin lan egiten du. LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da.

Hizlariak

Iratxe Esparza Martin

UPV/EHU, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Iratxe Esparza Martin (Santurtzi, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea. La Platako Unibertsitatean egonaldi bat burutu ostean, bere doktorego tesia aurkezten du identitatearen eraldaketa eta XXI. mendeko euskal narratibako subjektu postmodernoaren agerpen ezberdinak aztertuz. Literaturaren soziologiaren eta literatur kritika feministaren ikuspuntutik, euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak aldizkari zein liburuetarako idazteaz gain, ikertzailearen ibilbidea zenbait ikastaro eta kongresutara parte hartzearekin osatzen du. Gaur egun, prentsan kritikari literario bezala dihardu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Literaturaren eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).

Zaloa Ipiña Bidaurrazaga

Zaloa Ipiña Bilbon jaiotako (1986) disziplina anitzeko artista da. Arte Ederretako ikasketak burutu zituen UPV/EHUn eta ondoren A Coruñara joan zen arte grafikoen inguruko masterra egitera. Ezintasun sozialak eta, aldi berean, pertsonalak diren ezinak, azken proiektu artistikoen abiapuntua bilakatu dira. Arte sorkuntzarako zenbait beka jaso ditu, Bilbaoarte Fundazioan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren; hala nola, Bartzelonako Centre D’art Contemporani Piramidón-en izandako egoitza artistikoa. Banakako erakusketen artean nabarmentzekoak dira: Fuenlabradako (Madril) Centro de Arte Tomas y Valiente (2019), Durangoko Arte eta Historia Museoa (2018), BilbaoArte Fundazioa (2017), Bilboko Rekalde Aretoa (2016) edo Reuseko Antoni Pinyol galeria (2016) galeria (2014). Taldeko erakusketei dagokionez aipatzekoak dira, hala nola, Vitoria-Gasteizko TalKa galeria, Guggenheim Bilbao Museoa (Eginberri 2017) edo Zaragozako A del Arte galeria.

Iratxe Larrea Príncipe

Iratxe Larrea Príncipe (1972) UPV-EHUko Arte Ederretako irakaslea da. 2007 urtean bere lanarekin lotuta dagoen tesia El significado de la creación de tejidos en la obra de mujeres artistas argitaratu zuen. Bere lana eta emakume artisten gaiaren inguruan hainbat konferentzia eman izan ditu, hain zuzen ere, Tabakaleran (2016), Donostian, Espacio Fabbrica, Bolonia, Italian (2010), Euskadi Irratian (2009), Museo Marítimo de Asturias(2008), Asturiasen edo Troconiz SantaColoma Fundazioan (2004). Hala nola, tailerrak eta mintegiak prestatu izan ditu Bilboko Arte Ederretako (2001/2010) eta Guggenheim Museorako (1999/2001). Bestaldetik, bere lana estatu mailan eta atzerrian erakutsi du ARCO, Madrilen, ARTFAIR, Colonian, ARTEBA, Buenos Airesen, ART MIAMI, Miamin, THE ARMORY SHOW, New Yorken, ARTE LISBOAn edo Bilboarte Fundazioan, Bilbon, beste lekuren artean.

Jon Martin Etxebeste

UPV/EHU, Didáctica de la lengua

Haur Hezkuntzan graduatua da; eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua ere bada. Gainera psikodidaktikako masterra egina du. Une honetan Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten dihardu Mikel Laboa Katedrak, EHUk eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa kontratu bati esker. Hori baino lehen hainbat hedabidetan aritu da lanean, eta gidoilari izan da ETBko Mihiluze saioan. Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta Errenteriako Udalean. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza klaseak eman ditu eta zenbait Eskola Libretan kolaboratu du. Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da

Itziar Okariz Ijurco

Itziar Okariz (Donostia, 1965). Arte Ederretan lizentziatua UPV/EHU, 1990. Bere formakuntza Artelekun eta Bartzelonan, Berlinen edo Dusseldorfen eginiko egonaldietan osatu zuen. Nazioarte mailan esaguna den artista bideo eta argazkien bitartez, doilorkeria eta plazerraren arteko anbibalentziarekin jokatuz, gorputzaren gaiaren inguruan lan egiten du. Permormancea baliabide esanguratsuena izanik eta bere burua tresna bezala erabiliz, mundu femeninoaren inguruko narrazio kritikoa azaltzen digu. Sari, beka eta erakusketa anitzak izan ditu bai estatu eta bai nazioarte mailan: Gure Artea Saria 1995, Botín beka 2000, Whitney Independent Studio Program New York 2001,... erakusketak Berlín, Barcelona, Japonen, Bruselas... Bere lana arte bildumetan aurkitu dezakegu.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-05-31 arte2019-06-24 arte
81,00 EUR95,00 EUR
48,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
48,00 EUR -
48,00 EUR -
71,25 EUR -
71,25 EUR -
71,25 EUR -

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia