Kultura eta Artea
Historia
Uda ikastaroa
Benito Barrueta jaio zeneko 150. urteurrena

Benito Barrueta jaio zeneko 150. urteurrena

Abu. 30 - 31. Abu, 2023 Kod. K12-23

Azalpena

Bermeoko Benito Barrueta Elkartea antolatzen ari da erakusketa bat margolariaren marrazkiekin haren jaiotzaren 150. urteurrena aitzaki bezela hartuz. Horretarako, hilabeteak daramatzate batera eta bestera inoiz erakutsi ez diren Benitoren marrazkiak biltzen eta antolatzen. Jada mordoxka bat lortu dute ( 300tik gora) eta datorren urteko apirilerako prestatzen ari dira erakusketa bat, katalogo eta guzti,  Arrantzaleen Museoko erakusketa aretoan. Guk, horren jakitun, egin duguna da, lan hortaz baliatu, Benitoren bizitzaz, obrez eta testuinguru historiko eta artistikoez hitzaldi batzu antolatuz.

Marrazkien erakusketa aprobetxatuz, marrazkiak erakutsiko diren eraikinean bertan hitzaldiak emango dira. Era berean, ibilaldi/ibilbide bat egingo dugu margolariaren bizitzaren eta obraren leku enblematikoetatik.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Benito Barruetaren obraren (marrazkien) zati hori bertatik bertara ezagutzea, orain arte inoiz erakutsi ez dena eta etxeetan, karpetetan edo armairuetan sakabanatuta zegoena.

Erakusketa aprobetxatu margolariaren irudian eta bizi izan zituen egoera historiko eta artistikoetan sakontzeko.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Lankidetza

  • Bermeoko Udala

Programa

2023-08-30

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • José Ángel Lasa Garikano | UPV/EHU - Irakaslea
09:30 - 10:30

“Vida y obra de Benito Barrueta“

  • Andone Narvaez Gofinondo | Benito Barrueta - Ikertzailea
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:15

“Ambiente artístico en las primeras décadas del s. XX“

  • Javier Gonzalez de Durana Isusi | UPV/EHU - Irakaslea
12:15 - 13:30

“Europako testu inguru historikoa XX. Mendearen lehen hamarkadetan “

  • Unai Belaustegi | UPV/EHU - Irakaslea

2023-08-31

09:00 - 11:00

“Benito Barrueta pintor“

  • Jesus Mari Lazkano | Pintor
11:00 - 12:30

“Benito Barrueta marrazkilari “

  • José Antonio Azpilikueta | UPV/EHU - Irakaslea
12:30 - 13:30

“Benito Barrueta grabatzaile / Benito Barrueta grabador“

  • Susana Jodra LLorente | UPV/EHU - Irakaslea
17:00 - 19:00

“Bisita gidatua / Visita guiada“

    Benito Barruetaren Bermeoko guneetan paseo bat / Paseo por los lugares de Bermeo relacionados con Benito Barrueta

    • Nerea del Moral Bilbao | Urdailife

    Zuzendariak

    José Ángel Lasa Garikano

    UPV/EHU

    IBILBIDE AKADEMIKOA: Maisu tituloa, Soziologian lizentziatua, eta Arte Ederretan doktore, Unibertsitateko titularra. TESIA: Izadiaren arteak arteari izaera, 1996ko urriaren 26an. TESI ZUZENDARITZAK: “Del boceto al objeto a través del bit, en la obra la materia del tiempo de Richard Serra”. Ioan Septiemiu Jugrestan, “Arte medioambiental y Ecología. Paradigmas de comprensión, interpretación y valoración de las relaciones entre arte y ecología”. Carmen Marín Ruiz, “Irudikapen topokritikoak arte garaikidean. Inguratzen gaituen guzti honi zentzua hartu eta ematearen arte epistemologiaz”. Olaia Miranda Berasategi. Banakako erakusketak, Azkenak 2011 “ Lerro artean, Entre líneas”, Lumbreras Galería, Bilbao 2015 “Sintagma Begetalak”. Arte Ederren Museoa. Bilbao 2017-18 “Paisaiak”. Bizkaia Aretoa, UPV/EHUko Paraninfoan, Bilbao 2019 “Traços-Trazos-Marrak”, Can Gelabert (Mallorca) eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan 2020 “Marrak-Traços, UPV/EHUko Goi Mailako Arkitektura Eskolan, Donostin. Obra hainbat museoetan eta bildumetan.

    Hizlariak

    José Antonio Azpilikueta

    Arte Ederretan lizentziatua (1984) eta doktorea (2000), Fakultate honetan irakaslea 1987tik, eta unibertsitateko irakasle titularra 2001etik. Besteak beste, Irudigintza Saileko zuzendaria (2009-2013). Ikasketa buru dekanordea (2002-2003). Arte Batxilergoko Unibertsitatean sartzeko probetako Marrazketa Artistikoko epaimahaiko kidea (2000-2014); eta Arte Batxilergoko Unibertsitatean sartzeko probetako koordinatzaile aholkularia (2014-2016). Bi doktore-tesi zuzendu ditu. Bakarkako hemeretzi erakusketa egin ditu (pintura eta grafika), eta ehundik gora erakusketa kolektibo. El Diario Vasco-n umore-tira bat argitaratu du hogeita hamar urte inguruz, hiru bilduma-argitalpenekin.

    Unai Belaustegi

    Irakasle laguntzailea UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean 2016az geroztik; bertan dihardu, irakasletzan eta ikerkuntzan, 2010tik hona. Historian Graduatua (UPV/EHU, 2006), Masterra Historia Garaikidean (UPV/EHU, 2007). Masterra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleen hezkuntzan (UPV/EHU, 2007). Doktorea Historia Garaikidean (2014); nazioarteko aipamena eta sari berezia (2016). Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaduna 2009ko deialdian. Horri esker egonaldia egin zuen Nevadako Unibertsitatean (2013), ikerlari legez. Horren ostean, beste diru-laguntza batzuk eskuratu zituen, doktorego ondoko ikasketak UPV/EHUn burutzeko. Horren bidez, University of Santa Barbaran, Kalifornia, ikerlari gonbidatu gisa egonaldia egiteko aukera izan zuen (2015-2016). Ikerlari gonbidatu gisa egon da Università de Messinan (Italia, 2017). Ikerketan urratu duen bideak bere aitormena izan zuen, 2016an Euskadi Sarietako saiakera arloko hautagaien artean izan baitzen. 2016Az geroztik hainbat aldizkari espezializatutako batzorde zientifiko eta erredakzio kontseiluetako partaidea da. Kudeaketaren arloari dagokionez, Historia Garaikidea Saileko Hezkuntza Taldeko Idazkaria eta Koordinatzailea da Vitoria-Gasteizen.

    Nerea del Moral Bilbao

    Urdailife

    Javier Gonzalez de Durana Isusi

    Profesor titular de Historia Contemporánea en la Universidad del País Vasco desde 1986. Vocal en el Patronato del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1985 y 2001). Director de la Sala de Exposiciones REKALDE, de Bilbao (1992 y 2002). Miembro del Consejo de Administración del Consorcio Guggenheim Bilbao, (1992-98). Director de ARTIUM Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, de Vitoria-Gasteiz (2002-08). Director Artístico de TEA Tenerife Espacio de las Artes (2008-11). Director General de la Fundación Cristóbal Balenciaga Fundazioa (Getaria, Gipuzkoa), (2011-14). Desde 1995 es Académico Correspondiente en la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando. Desde 2013 es Académico Correspondiente Exterior de la Real Academia Canaria de Bellas Artes de San Miguel. Desde 2010, Patrono de la Fundación Ortega Muñoz, (Mérida, Extremadura) y desde 2022 Director Artístico de la misma.

    Susana Jodra LLorente

    UPV/EHU, Arte Ederren Fakultatea

    Susana Jodra Llorente (Sopelana, 1971) Arte Ederretan Lizentziatua UPV/EHU, Masterra Berlineko HDK-n burutu zuen eta Arte Ederretan Doktorea UPV/EHU da. Bere jarduera artistiko-ikertzailea eta irakaskuntza inprimatzeko teknika analogiko eta digitalean oinarritzen da, serigrafiari arreta berezia eskainiz. Bakarka eta taldeko erakusketetan parte hartu du nazio eta nazioarte mailan: Berlin, Berna, Tainan… Patricia Schneider artista suitzarrarekin Modulares proiektu artistikoan dihardu. Argitalpen anitzetarako ilustrazioak eta idatziak argitaratu ditu ere (Grabado y Edición aldizkaria, Insula aldizkaria, Pott banda liburua…) Gaur egun UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailan irakaslea da eta Graduetan zein Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterrean eta Zeramika:Arte eta Funtzioa Masterrean irakasten du. Bernako Hochschule der Künste-ko inprimaketako sailarekin lan egiten du. LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da.

    Jesus Mari Lazkano

    UPV/EHUko doktorea. JAKIUNDEko kidea. 2018an, ARTIKO filma estreinatu zuen, Artikora egindako espedizio zientifiko-artistiko baten ondoren, New Yorkeko The Arctic Circle Fundazioak antolatuta. NEREA argitaletxeak monografia zabala argitaratu du, egilearen testuekin. Banakako erakusketak AEBn, Txinan, Suitzan, Indonesian, Espainian, Italian eta Euskal Herrian. 1985ean Gure Artea saria jaso zuen eta 2007an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Titanio saria. 1998an Erromako Arte Ederren Akademian beka jaso zuen eta New Yorken egonaldi luzeak egin zituen. Bere erakusketa ugarien artean, atzera begirakoa nabarmentzen da Bilboko Arte Ederren Museoan, 2010ean. 2012an, Art Bridge galeriarekin, Beijing-eko 798 Art Distrit-ean, eta 2016an, IKUSMIRA atzera begirakoarekin, Donostiako Kursaalean. Hong Kong eta Los Angelesko Guggenheim Bilbao Museoan, Colecione Bulgaryn, International Finance Corporation Washingtonen edo Bilboko Arte Ederren Museoan dago bere lana.

    Andone Narvaez Gofinondo

    Particular

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-08-30 arte
    20,00 EUR
    10,00 EUR
    10,00 EUR
    10,00 EUR
    10,00 EUR

    Kokalekua

    Arrantzaleen museoa (Ertzilla dorrea)

    Torrontero enparantza, 48370 Bermeo

    Bizkaia

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza