Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Glaziarrak gainbehera azkarrean

Glaziarrak gainbehera azkarrean

Mar. 20 - 20. Mar, 2025 Kod. W02-25

Pirinioetakoak desagertzear, Glaziarren Babeserako Nazioarteko Urtean

~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online

Hizlaria: Eñaut Izagirre Estibaritz, Doktoregaia UPV/EHUn eta ikerlari kontratatua IPE-CSICen

©️Argazkia: Eñaut Izagirre

Azalpena

Glaziarrak aire libreko liburutegiak dira, planetaren iraganeko artxibo naturalak eta egungo klima-aldaketaren adierazleak. Zerua, beraz, izotzean dago. Konposizio atmosferikoa, aire-burbuilak, sumendien erupzioak, Saharako hautsa… dena erregistratzen da denboran atzera egin zuten gertaeren testigantza gisa, baita gaur egun ere. 


Beraz, arrazoitu genezake glaziarrak izaki aktiboak eta erreaktiboak direla, gauza soilak baino eragileak direla, Lurraren zikloetako funtsezko elementuak eta sistema klimatikoaren oinarrizko osagaiak eta planetako ur gezaren erreserba handienak. Goi-mendiko eta poloetako bizitza sozial eta kulturalaren zein eremu basati eta urrunen parte ere badira; gaur egun, tamalez, “arriskuan dagoen espeziea” dira. Glaziarren galerak ondorio larriak eragiten ditu planetako ekosistemetan, ur-balantzean eta gizartean.


Hitzaldi-elkarrizketa honetan, mendiko glaziarren garrantzia aztertuko dugu, bereziki klima-aldaketaren adierazle sentikor gisa duten papera azpimarratuz. 2025a, gainera, Glaziarren Babeserako Nazioarteko Urtea izatea izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak eta, hori dela eta, hizlariak nazioez haratago doan bidaia kolektibo bat proposatzen die entzuleei: Patagonia eta Alaskako izotz-eremu handietatik Pirinioetako azken glaziar txikienetaraino. Paralelismo honen bidez, hausnartzeko gonbidapena argia da; nondik gatoz? (glaziarrak Lurraren memoria naturalaren lekuko dira) eta nora goaz? (izotzik gabeko etorkizuna eta mendikatea gertu ditugu).
 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2025-03-20

18:00 - 19:15

Hitzaldia

  • Eñaut Izagirre Estibaritz | Doktoregaia UPV/EHUn eta ikerlari kontratatua IPE-CSICen
 

Hizlariarekin elkarrizketa hitzaldia amaitutakoan / Diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

Hizlariak

Eñaut Izagirre Estibaritz

UPV/EHU eta BC3

Txikitatik Euskal Herriko eta Pirinioetako mendietan hazia eta hezia, Geografia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Zientzia Antartikoetako masterra egin zuen Magallaeseko Unibertsitatean (Punta Arenas, Txile), Glaziologiako aipamena jasoz. Bere ikerketa proiektua erliebe-formen (geomorfologiaren) eta glaziarren iraganeko aldaketen inguruan garatzearekin batera, nazioarteko erakunde ezberdinekin hasi zen kolaboratzen. 2015ean, National Geographic-en beka bat jaso zuen, Hego Amerikan hegoaldeen dagoen Cloue izotz eremua esploratu eta zientzia-lanak egiteko espedizioa gidatzeko. 2018az geroztik, UPV/EHUko Geografia Sailean eskolak emateaz (2021-2023), doktoregai da UPV/EHUn eta ikerlari gonbidatua Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroan. Bere doktorego-proiektuak Suaren Lurraldeko Darwin mendikateko glaziarren bilakaera ikertzea du helburu eta 2024ko otsailetik Pirinioetako Ekologia Institutuan (IPE-CSIC) ari da lanean CryoPyr ikertaldeak Pirinioetan burutzen dituen proiektu aktiboetan.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa