Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan? Desigualdades de género en la atención sanitaria
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Emakume gehiago bizi bada minez, zergatik ematen zaie analgesia gutxiago? Uda Ikastaro honetan kontu horiek aletzen ahaleginduko gara. Osasun erabiltzaile moduan, gure sexuak eta generoak zainketa, diagnostiko edota tratamenduak jasotzeko garaian zein eragin izan dezakeen aztertuko dugu. Osasun profesional moduan, gure genero aurreiritziek balorazio klinikoan izan dezaketen eraginaren inguruan hitz egingo dugu. Horretarako, nazioarteko ikerketei ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-estatistikei ere erreparatuko diegu.
Ikasiz eta desikasiz, gure osasun potentzial maximora iristea oztopa diezaguketen genero-isuriak identifikatzeko eta berauei aurre egiteko estrategiak ezagutara emango ditugu ariketa interaktiboen bidez. Parekideak eta aldi berean ezberdinak izateko eskubidea baitugu.
Uda Ikastaroko 4 konferentzia euskaraz egingo dira eta 2 gazteleraz. Mahai-inguruetan ikasleek bi hizkuntzetan parte hartu ahal izango dute, baita galdera eta iradokizunak egiterakoan ere.
Helburuak
Osasungintzan pertsonak artatzeko garaian ezberdintasun sexual biologikoek eta generoagatiko ezberdintasun sozialek duten eragina azaltzea.
Euskadin osasungintzan ematen diren genero inekitateak aztertzea, datu zientifikoak erabiliz.
Osasun profesionalon aurreiritziek gure jardun klinikoan izan dezaketen eragina behatzea.
Osasun mentalean eta psikofarmakoen erabileran ematen diren genero ezberdintasunak azaltzea.
Genero inekitatea pairatu duten pazienteen bizipenak ezagutaraztea: minaren normalizazioa emakumeetan, infradiagnostikoak etab.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2021-07-19
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ainitze Labaka Etxeberria UPV/EHU - Enfermera, Doctora. Docente e investigadora
“Ezberdintasun biologiko eta sozialak emakumezko eta gizonezkoen artean“
- Ainitze Labaka Etxeberria UPV/EHU - Erizaintza, doktorea. Irakasle eta ikerlaria
“Genero ezberdintasunak buru-osasunean eta psikofarmakoen erabileran“
- Amaia Cuesta Zigorraga UPV/EHU - Erizaina, Unibertsitateko irakaslea
Atsedena
“La conciencia de género de los y las profesionales de salud“
- Sara Prego Jimenez Osakidetza - Enfermera
Mahai ingurua: “Osasuneko genero inekitateak guztion artean identifikatzen: adibide eta ariketak/ Detectando las inequidades de genero en salud entre todas y todos: ejemplos y ejercicios“
- Ainitze Labaka Etxeberria UPV/EHU - Erizaina, doktorea. Irakasle eta ikerlaria (Moderatzailea)
- Amaia Cuesta Zigorraga UPV/EHU - Erizaina, Unibertsitateko irakaslea
- Sara Prego Jimenez Osakidetza - Erizaina
“Visual thinking-a erabiliz, jardunaldien laburpen bisuala egingo du bi egunetan zehar“
- Estibaliz Beraza Sorarrain Marrazkilaria
2021-07-20
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ainitze Labaka Etxeberria UPV/EHU - Erizaina, doktorea. Irakasle eta ikerlaria
“Ikerketa preklinikoak “
- Olatz Goñi Balentziaga UPV/EHU - Psikologian doktorea. Irakasle eta ikertzailea
“Euskadiko egoera datutan“
- Nagore Zinkunegi Zubizarreta UPV/EHU - Erizaina. Irakasle eta ikertzailea
“La salud tiene género“
- Maria Inmaculada Acero Palacios Asociación Mujeres de Cuidado - Economista
Atsedena
Mahai ingurua: “Guztion artean genero arrakala murriztuz / Disminuyendo la brecha de género en salud entre todos y todas“
- Ainitze Labaka Etxeberria UPV/EHU - Erizaina (Moderatzailea)
- Nagore Zinkunegi Zubizarreta UPV/EHU - Erizaina. Irakasle eta ikertzailea
- Olatz Goñi Balentziaga UPV/EHU - Psikologian doktorea. Irakasle eta ikertzailea
- Maria Inmaculada Acero Palacios Asociación Mujeres de Cuidado - Economista
Sintesia
Zuzendariak
Ainitze Labaka Etxeberria
UPV/EHU
Ainitze Labaka Etxeberria, Erizaintzan graduatua eta Psikologian doktorea. UPV/EHUko Erizaintza II saileko irakaslea eta Idazkari Akademikoa, Psikobiologia eta BANER (Basque Nurse Education Research Group) ikertaldeetako kidea. Eusko Jaurlaritza eta Ekonomia Ministerioak finantzatutako proiektutan parte hartu du, zenbait patologiatan ematen diren ezberdintasun biologiko sexualak aztertuz. Ikerketetan aurkitutako isuri androzentrikoak eta bere erizain jardueran antzemandako genero isuriak kurtso hau proposatzera eraman dute. Genero ikuspuntua barne hartzen duten master amaierako lanentzako laguntza jaso zuen (2014) eta hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu maila internazionalean, baita euskarazko dibulgazio artikuluak ere.
Hizlariak
Maria Inmaculada Acero Palacios
Asociacion Egunsentia COHOUSING
Soy una entusiasta emprendedora de proyectos innovadores que impulsan cambios en la sociedad. El 13 de marzo de 2020 hice un paréntesis en mi trabajo para emprender. Al día siguiente se decreta el estado de alarma por COVID. Sigo con mi proyecto en plena pandemia. Comencé trabajando, muy joven, en la empresa familiar. Aprendí desde cero. También lo que supone emprender y arriesgar tu patrimonio en algo en lo que crees. Mientras, me formaba como economista. En el 2000 seguí mi instinto y acepté una oportunidad para ser directiva en una “Empresa Social” y sin ánimo de lucro: KOOPERA, un proyecto participado por Cáritas. Donde he puesto en marcha proyectos para la creación de empleo para personas en exclusión. Desde 2016 soy voluntaria de un proyecto de cohousing intergeneracional para el País Vasco "Asociación Egunsentia" Ahora mi apuesta de futuro está en la ECONOMÍA DEL CUIDADO: "Mujeres de Cuidado" En mi caso, trabajar en el Tercer Sector es una meditada elección personal.
Estibaliz Beraza Sorarrain
Amaia Cuesta Zigorraga
UPV/EHU
Erizaintzan eta Psikologian graduatua, drogomenpekotasunean espezializatua (Drogamenpekotasuna eta beste adikzioen Unibertsitate Masterra). Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) erizaintzako graduan irakasle 2018 urtetik. Buru osasunaren eta adikzioen arloan asistentzian urtetako esperientzia.
Olatz Goñi Balentziaga
Universidad del País Vasco, Profesora Adjunta
Psikologian Doktorea eta Osasunaren Psikologia eta Psikologia Klinikoa eta Ikerketaren Metodologia Saileko irakasle Atxikia. Psicobiología y Neurociencia Cognitiva (Universitat Autónoma de Barcelona) eta Máster de Psicología: Individuo, Grupo, Organizaciones y Cultura (UPV/EHU) Masterrak burutu ditu. Ikerketa egonaldia egin zuen École Polytechnique Fédérale de Lausanne-eko Laboratory of Behavioral Genetics ikerketa zentroan.
Sara Prego Jimenez
FORMACIÓN ACADÉMICA GRADO EN ENFERMERÍA, UPV-EHU Donostia (2011-2015) POSGRADO CUIDADOS CRÍTICOS COEGI (2016-2017) MÁSTER EN PSICOLOGIA: Individuo, grupo, organización y cultura (UPV/EHU) (2019-2020) Actualmente cursando tesis en psicología, 1er año. EXPERIENCIA PROFESIONAL Hospital Donostia, edificio Amara, 4ª planta. Convalecencia, media larga estancia, P-Cron. 2017-actualmente. Atención de enfermería a pacientes crónicos y a pacientes en situación de dependencia 2015-2017 Contratos eventuales en la red de Atención Primaria y PAC de Osakidetza. Atención de enfermería en atención primaria y urgencias
Nagore Zinkunegi Zubizarreta
UPV/EHU, Profesora
Diplomada Universitaria en Enfermería (2000, UPV/EHU). Máster Universitario Oficial en Investigación en Ciencias de la Salud (2011, UPNA). Desde el 2008, profesora del Departamento de Enfermería II de la Facultad de Medicina y Enfermería (sección Donostia-San Sebastián) (UPV/EHU). Impartición de docencia en el Grado en Enfermería y, durante el curso 2014-2015, en el Máster Interuniversitario Internacional en Envejecimiento Saludable y Calidad de Vida. Desde el 2013 al 2017, y posterior reincorporación en el 2019, miembro de la Comisión de Prácticas y Profesora Responsable de la asignatura “Practicum V”. Dirección de Trabajos Fin de Grado relacionados con el ejercicio físico en el envejecimiento saludable. Desde el 2012, participación como investigadora en 5 proyectos de investigación (con financiación) relacionados con el papel del ejercicio físico en el envejecimiento saludable.
Laburpena
Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago